|
Iturria:
AESAN
|
Bi patologia daude, zeinak organismoan fruktosa behar bezala metabolizatzen eta xurgatzen uzten ez dutenak
Fruktosa azukre bat da, frutetan, barazkietan eta eztian berez dagoena, baina badira propietate edulkoratzailea izateagatik erabiltzen diren fruktosaren aitzindari metabolikoak ere, hala nola sakarosa, sorbitola (E 240), maltitola (E 965). glukosa-eta fruktosa-jarabeak edo bestelako jarabe batzuk (agabe-jarabea edo astigar-jarabea), besteak beste. “Fruktosa-iturri” dira organismoari fruktosa ematen dioten elikagaiak edo produktuak.
Bi patologia daude, zeinak organismoan fruktosa behar bezala metabolizatzen eta xurgatzen uzten ez dutenak; ondorioz, kaltetutako pertsonek kendu egin behar dituzte bere dietatik fruktosa eta fruktosa-iturriak. Batetik, fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH), eta, bestetik, fruktosaren malabsortzioa (hesteetako intolerantzia).
Biztanle kaltebera horiek arriskuan jartzen dute beren osasuna oharkabean elikagaietako fruktosa eta fruktosa-iturriak kontsumitzean. Hala ere, fruktosa eta haren iturriak ez dira aintzat hartzen elikaduragatiko alergiak edo intolerantziak eragiten dituzten substantziei buruzko informazioari buruzko araudian. Hortaz, etiketan elikagai batek fruktosarik ez duela aipatzen duen informazioa ematea borondatezkoa da, baina ez du kontsumitzailea nahasarazi behar.
Behar horri erantzuteko, AESANen Batzorde Zientifikoak honako hau argitaratu zuen: “Fruktosarekiko intolerantzia hereditarioari (FIH) edo B aldolasa-defizitari eta fruktosaren malabsortzioari (hesteetako intolerantzia) buruzko informazioa”. Ondorioen artean, nabarmentzen da funtsezkoa dela elikagaien etiketetan fruktosari eta haren iturriei buruzko informazioa ematea, patologia horiek dituzten pertsonek informazioan oinarrituta aukera ditzaten erosten eta kontsumitzen dituzten elikagaiak.
Ez dago ebidentzia zientifiko nahikorik seguruak diren ingestio-mailari buruz; beraz, Batzorde Zientifikoaren txostenak eta (EB) 1169/2011 Erregelamenduaren 7. eta 36. artikuluek ematen duten oinarri zientifikoa aintzat hartuta, borondatez jar daiteke etiketa batean “fruktosa-iturririk gabekoa” aipamena, baldin eta elikagaian dauden fruktosa-iturri guztiek batera % 0,05 gainditzen ez badute, hau da, 500 mg fruktosa/elikagai kg (kontsumitzailearen eskura jarritako amaierako produktua).
Aintzat hartu behar da kolektibo horiek zailtasunak izaten dituztela segurtasun osoz kontsumi ditzaketen elikagaiak identifikatzeko, patrologia horiek arriskutsuak direla, eta gainera, ez dagoela informazio hori emateko modua arautzen duen araudirik. Beraz, oso garrantzitsua da kontrol ofizialeko agintariek ez dute 1169/2011Erregelamenduaren 7.1.c) artikuluaren arau-haustetzat hartu behar “fruktosa-iturririk gabekoa” aipamena jartzea, baldin eta ez badira osagai bakarreko elikagaiak; izan ere, horietan argi dago ez direla fruktosa-iturri, hala nola ura, haragia, arraina, arrautza freskoak, esnea edo olioa.
Eguneraketa data: 2026/06/29

