|
Iturria:
ELIKA Fundazioa
|
Uda iritsi da, eta FutureFoodS lankidetzak modu ofizialean iragarri du bi urte iraun duen lehenengo fasea amaitu dela eta bigarrena hasiko dela, zortzi urtez luzatuko dena. Bigarren fasean lankidetza hedatuko da, bazkide berriak gehituz, finantza- nahiz ikerketa‑erakundeak, eta hurrengo lau deialdiak antolatuko dira, baita etorkizuneko europar elikadura-sistemak zehazteko hainbat jarduera berri ere.
FutureFoodS ekitaldia
Elkartearen etapa berria CIHEAMen (Bari, Italia) ekainaren 16tik 18ra eginiko ekitaldi batean hasi zen. ELIKA ekitaldira bertaratu zen, partzuergoko kide gisa, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila ordezkatuz.
Ekitaldian gobernu-kontseiluaren bosgarren bilera egin zen, baita lan-pakete guztien bilerak, tailerrak eta bisitak ere. Nabarmentzekoa da zientzian oinarritutako aholkularitza politikoaren tailerra, bi helburu dituena: alde batetik, zientzia eta politika publikoen arteko interfazeak hobetzea, eta, bestetik, ebidentzia zientifikoan oinarritutako aholkua ematea, elikadura-sistema jasangarrietarako trantsizioan laguntzeko. FutureFoodS arduradun politikoei ebidentzia zientifikoan oinarritutako aholkularitza emateko esparru trinkoa eraikitzen ari da, finantzatutako proiektuetan eta lankidetzako baterako jardueretan sortutako ezagutza baliatuz.
Gainera, elikadura-sistemen trantsizioa azkartzeko ikerketa, gobernantza eta enpresak lotzeko moduari buruzko ekitaldi publikoa egin zen, ikerketa-zentroetako, europar ekimenetako eta erakunde politikoetako (esate baterako, Europako Batzordekoak eta FAOkoak) adituekin.
Kofinantzatutako deialdiak
8 lan-paketeen bilera guztien artean, aipatzekoa da finantza-erakundeen kontseiluaren bilera; ELIKA horren parte da, eta helburua izan da lehenengo eta bigarren deialdian ikasitakoa identifikatzea, egun garatzen ari den hirugarren deialdian ezarri ahal izateko.
Gainera, FutureFoodS-ren kofinantzatutako baterako lehenengo erakundearteko deialdian hautatu ziren 23 ikerketa-proiektuak aurkeztu ziren; Euskal Herriko Unibertsitateak horretan parte hartzen du, Eusko Jaurlaritzak finantzatuta. Abian jartzeko unean, koordinatzaileek euren ikerketak lotu, proiektuen arteko sinergiak garatu eta FutureFoodS lankidetzaren partzuergoarekin harremanetan egoteko aukerak identifikatu ziren. Lehenengo deialdiko proiektuak abian jarri dira, eta bigarren deialdiko proposamenak osorik idazteko fasean daude.
Eguneraketa data: 2026/07/07




