|
Iturria:
FutureFoodS
|

«GETS – Denak elkartu, elikadura-sistema jasangarriak lortzeko: Kontsumitzaile ahaldunduak, ekoizle jasangarri eta berritzaileak eta konfiantzazko balio-kateak»

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz ELIKAk parte hartzen duen FutureFoods lankidetzak hirugarren deialdi irekiaren berri eman du. Deialdia azaroaren hasieran irekiko da eta nazioz gaindiko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako da.
Eusko Jaurlaritzak gehienez ere 100 000 euroko finantzazioa bideratuko du ELIKAren bidez nazioz gaindiko partzuergoak eratuz proiektuetan parte hartzen duten edo proiektuak koordinatzen dituzten euskal erakunde publiko-pribatuetara.
Gaiak
FutureFoodS lankidetzaren ikuspegia da 2050erako Europan elikadura-sistema batzuk lortzea ingurumena errespetatuko dutenak, sozialki seguruak eta bidezkoak izango direnak eta ekonomikoki bideragarriak, osasungarriak eta seguruak izango direnak.
Hirugarren deialdi honen xedea da ikerketa eta berrikuntzako hiru gai hauetakoren bati buruzko Europako ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak finantzatzea:
1. Elikadura-sistema jasangarri eta gardenak
Irtenbide berritzaileak garatzea elikadura-kateen trazabilitatea, gardentasuna eta jasangarritasuna hobetzeko. Horretarako, kontsumitzaileen konfiantza areagotu behar da eta sektoreko eragileen eta kontsumitzaileen arteko lotura hobetu tresna digitalen eta lankidetzako ikuspegien bidez.
Tresna digitalen potentziala eta datuetan oinarritutako irtenbideak aprobetxatu eta zenbait alorrekin zerikusia duten erronkei aurre egin beharko diete proposamenek: ziurtagiriak, trazabilitatea, etiketak, kontratazio publiko jasangarria, ekitatea eta elikagaien balio-katean zeharreko lankidetza.
2.Herritarrak ahalduntzea eta aldeko elikadura-inguruak
Kontsumitzaileak ahaldundu elikagai osasungarriak, seguruak eta jasangarriak hautatzeko erabakiak har ditzaten.
Proposamenak erronkei egin beharko diete aurre: elikaduraren arloko kulturarekin, elikagaien segurtasunaren pertzepzioarekin, elikagaiak irisgarri eta eskura izatearekin, eta gizarteratze eta portaera-aldaketarekin zerikusia duten erronkak dira eta ezinbesteko alderdi interesatuen arteko lankidetza ere sustatuko da aldi berean.
3. Prozesu berritzaileak elikagai jasangarri, seguru eta nutritiboentzat
Prozesuen teknologia berritzaileak eta elikagaien iturri berriak sustatzea, elikadurako produktu jasangarriak, seguruak eta nutritiboak garatzeko, kontsumitzaileek errazago onar ditzaten eta elikagaien sisteman gora egin dezaten.
Proposamenek kontuan izan beharko dituzte produktuek dibertsifikazioa, elikagaien iturri alternatiboak eta elikagaien naturaltasuna gordeko duten prozesatzeko teknologiak, eta gogoan izan beharko dituzte kalitate nutrizionalarekin, elikagaien segurtasunarekin, bideragarritasun ekonomikoarekin eta kontsumitzaileek onartzearekin lotutako alderdiak.
Proposamenetarako eskakizunak
Partzuergoak gutxienez 3 herrialdetako 3 entitate bazkide izan behar ditu, eta horiek hautagarriak izan behar dute deialdian parte hartzen duten erakunde finantzatzaileen finantzazioa jasotzeko.
- FutureFoodS proiektuetarako eskakizun gidak hauek dira (hautagaien ebaluazioaren parte ere izango dira):
- Ikuspegi eraldatzailea
- Diziplinartekotasuna eta transdiziplinaritatea
- Elikadura-sistemako hainbat eragileren partaidetza
- Jasangarritasuna
- Proposamenek Inpaktu Plan bat izan behar dute
- Proposamenak egon daitezke «ikerketara bideratuta» edo «berrikuntzara bideratuta».
Oharra: Erakunde eskatzaileek FutureFoodSen aurreko deialdietan egindako ikerketen duplizitatea saihestu behar dute eta argi eta garbi azaldu behar dituzte proposatutako lanaren osagarritasuna, balio erantsia eta balizko sinergiak.dido y las posibles sinergias de su trabajo propuesto.
Erakunde eskatzaileak
Unibertsitateak, ikerketa-institutuak, enpresa txiki eta ertainak, enpresa handiak eta erakunde publikoak, nazioko/eskualdeko araudiaren eta hautatzeko irizpideen mende daudenak.
Hurrengo pausoak
| Ekintza | Epea |
|---|---|
| Deialdiaren sustapena | 2026ko azaroaren hasiera |
| Webinar erakunde eskatzaileentzat | 2026ko azaroaren erdi aldea |
| Proposamen osoen aurkezpena | 2027ko urtarrilaren erdi aldea |
| Proposamen osoen aurkezpena | 2027ko uztailaren amaiera |
| Proiektuen hasiera | 2027ko azaroa eta 2028ko martxoa bitartean |
Azaroaren hasieran deialdia irekitakoan, informazio gehiago emango da eskariak aurkezteko atarian: https://futurefoods.ptj.de
Eguneraketa data: 2026/09/29

