FVOren ebaluazioa: Espainiako Kontrol Sistema Ofizialak 13/07/16

FVOk argitaratu egin ditu iaz Espainiako kontrol-sistema ofizialak ebaluatzeko egindako ikuskaritza baten datuak, Elikagaien Segurtasunaren eta prozesuen higienearen irizpideei jarraikiz (2073/2005 Araudia -EE-).

Ikuskaritzak Andaluzia eta Gaztela eta Leoneko bederatzi establezimendutan egin ziren. Bertan, kontsumitzeko prest dauden elikagaiak (haragi gorria, eskortako hegaztien haragia, esnekiak, arrantza-produktuak, arrautza-produktuak, sushia, entsaladak eta barazkiak) ekoizten ziren, eta. elikagai guztiok daude arrisku handiko kategorian.

Ondorioak

  • Espainiako agintariek elikagaien segurtasunari eta prozesuen higieneari dagozkien irizpideen kontrolak egin dituzte, Araudian ezarritako betekizunei jarraikiz. Kontrol ofizialeko planak, oro har, modu egokian zeuden ezarrita bisitatutako autonomia-erkidegoetako batean. Bestean, ordea, gabezia batzuk atzeman ziren APPCCren printzipioen kontrolen aplikazioan.
  • Bisitatutako establezimenduetan azken produktuak aztertu ziren, elikagaien segurtasunari eta prozesuen higieneari dagozkien irizpideak aintzat hartuta, Araudian ezarritako betekizunei jarraikiz. Nolanahi ere den, gabeziak atzeman ziren kontsumitzeko prest zauden produktuen kontroletako laginen tamainan (talde ikuskatzailearen bisita baino zertxobait lehenago zuzendu ziren) eta kanalen laginketan.
  • Kontrolak behar bezala dokumentatuta zeuden.
  • Laborategi ofizialak modu egokian daude koordinatuta Erreferentziazko Laborategi Nazionalarekin.
  • Bisitatutako elikagai-enpresek arestian aipatutako Araudian adierazitako tresnak baliatzen zituzten, maila ezberdinetan, produktuen bizitza erabilgarria ezartzeko.
  • APPCC printzipioetan oinarritutako elikagai-enpresen prozedurak, oro har, modu egokian zeuden ezarrita. Are gehiago, kasu gehienetan programaren balioztatze egokia egina zen. Zenbait gabezia atzeman ziren APPCCn oinarritutako printzipioen ikuskaritzetan eta Araudiaren aplikazioari dagozkionetan.
  • Establezimendu guztiek erakutsi ahal izan zuten modu erregularrean egiaztatzen dituztela garbitzearekin eta desinfektatzearekin lotutako alderdiak, baita ere, kasu gehienetan, Listeria monocytogenes atzemateko ingurumen-laginketa egiten dutela. Elikagai-enpresek hartutako neurri zuzentzaileen frogak ere bazeuden, emaitzak onak ez zirenean. Halaber, agintari eskudunek ezarritako ondoz ondoko neurriei buruzko dokumentazioa gordeta zegoen. Dena den, ikusi zen neurriak berandu ezartzen zirela.

FVOk emandako aholkuak

  1. 2073/2005 Araudiaren (EE) betekizunen interpretazio nazionalak egiten jarraitzea.
  2. Zaintzea, bidezkoa denean, ekintzak gauzatzea lagin ofizialek ez dituztenean betetzen elikagaien segurtasunari buruzko irizpideak, 882/2004 Araudiko (EE) 54. artikuluan ezarritakoak.
  3. Bermatzea APPCC prozeduretako ikuskaritza-sistemak osorik ezartzen direla, 854/2004 Araudiko (EE) 4. artikuluko 5. ataleko a) letran ezarritako irizpide mikrobiologikoak betetzen direla egiaztatzeko. Halaber, bermatzea kasu orotan ezartzen direla.
  4. Bermatzea, elikagaien enpresako ustiatzaileak prozesuetako higiene-irizpideak betetzen direla kontrolatzeko bestelako metodoak erabiltzen dituenean, prozedura horiek, gutxienez, pareko bermeak ematea, 2073/2005 Araudiko (EE) 5. artikuluko 5. atalean ezarritakoarekin bat. Halaber, bermatzea laborategiko metodo guztiak balioztatuta daudela erreferentziazko metodoaren aldean.
  5. Zaintzea zentzuari jarraikiz aurreikus daitezkeen biltegiratze-baldintzak aintzat hartzen direla bizitza erabilgarriari buruzko azterlanak egitean, 2073/2005 Araudiko (EE) II. eranskinean xedatzen denarekin bat.

FVOren ikuskaritza: Elikagaien segurtasunari eta prozesuetako higieneari buruzko irizpideak, Espainian, 2012an.

Eguneraketa data: 2025/07/18

FutureFoodS lankidetzaren hirugarren deialdiaren aurretiko argitalpena

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz ELIKAk parte hartzen duen FutureFoods lankidetzak hirugarren deialdi irekiaren berri eman du. Deialdia azaroaren hasieran irekiko da eta nazioz gaindiko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako da. Eusko Jaurlaritzak gehienez…

2024ko urteko txostena: Elikagaien Segurtasuna Katalunian

Azken “Memòria anual sobre la situació de la seguretat alimentària, 2024” izeneko memoriak nabarmentzen du 2024an eta 2024an goranzko joera dagoela elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldietan. Hortaz, jarraipena egin behar da,…

Shamonda birusaren detekzioa Espainian

Europan 2026an zehar detektatu ondoren, Espainian lehen fokuak baieztatu dira. Culicoides generoko bektoreek transmititutako gaixotasun emergentea da, eta behiei eragiten die….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad