Elikagaien Segurtasuna “izaera horizontaleko lehentasun europarra” bihurtu da, eta ELIKA ildo horri jarriki antolatu dugu. Horretarako, arlo hauek nabarmendu ditugu: prebentzio estrategiak garatzea, elikakatean segurtasuna bultzatzea eta sinergiak partekatzeko eta intereseko ikerketak garatzeko Europako foroetan parte-hartzea.
Elikagaien Segurtasuna “izaera horizontaleko Europako lehentasun” bihurtu da. 2000. urtean “Elikagaien Segurtasunari buruzko Liburu Zuria” argitaratu zen. Liburu horretan Estatu kide guztientzako jarraibideak ezarri ziren, eta azpimarratu egin zen “beharrezkoa zela aurrezaintzarako politika ezartzea sor litezkeen arazoak antzemateko; eta, arriskua dagoela ziurtatuz gero, azkar erantzuteko gaitasuna hobetzeko” Halaber, agerian jarri zen beharrezkoa zela elikakatearen sorburutik bertatik osoko ikuspuntua izatea.
Elika Europako jarraibide horiei so eginez eratu da, eta bere lan arloak eta betekizunak garatu eta egokitu egin ditu gaur egungo elikagaien segurtasun politika ezartzeko. Horretarako, honako ekintza hauek gauzatu ditu: Arriskuak Balioztatzeko eta Elikakateko Segurtasuna Sustatzeko arloak garatu ditu. Aholkularitza eskaini die administrazioari zein sektore osoari, etengabe bilakatzen den legedira egokitu daitezen; eta elikagaien segurtasunari buruzko informazio- eta prestakuntza-jarduerak gauzatu ditu.
Nekazaritzako elikagaien alerten aurrean, informazioa koordinatzen dugu. Eta laguntza teknikoa eskaintzen diegu abere elikaduraz eta osasunaz zein nekazaritzako elikagaiez arduratzen diren erakundeei.
Halaber, oso garrantzitsutzat jotzen dugu Zaintza Teknologikoa; izan ere, eguneratuta egoten eta gure lan-arloetako informazioaren berri ematen laguntzen digu. Bestalde, Europako sare edo plataformetan parte hartzen dugu, sinergiak partekatzeko, lankidetzak ezartzeko eta informazioa sortzen den foroetan egoteko.
