Sail honen helburua da, Elikagaien Segurtasun arloan ezagutza sustatzeko asmoz, gaur egungo informazioa eta interesgarria izan litekeen informazioa biltzea. Horretarako, bide eta iturri ugari erabiltzen ditugu. Informazio bereizgarriaren iturrietako bat Elikagaien Segurtasuneko Europako erakundeek eta agentziek osatzen duten sare eta Plataformetan ELIKAk aktiboki parte hartzearen ondorio da.
Informazioa jaso eta prozesatu ondoren, sailaren barnealdean sortutako ezagutza gure eguneroko lanean islatzen da. Gainera, gure Korporazioaren WEB gunea eta ELIKABerri izeneko asteko buletina osatzeko erabiltzen dugu. Bai WEB gunea, bai ELIKABerri informazioa hedatzeko bide nagusi bihurtu dira pixkanaka-pixkanaka.
Zaintza Teknologiko Saileko eguneroko lana honako hau da:
- Elikagaien Segurtasun arloko datu-base, argitalpen, agentzietako web gune eta erakunde ugaritako informazioa bilatzea, biltzea eta prozesatzea.
- Informazioaren barne kudeaketa egitea, ELIKAko sail eta arlo guztietarako.
- Web gunearen eta ELIKABerri buletinaren bidez, informazioa etengabe zabaltzea.
- Elikagaien Segurtasun arloko jarduera estrategiak garatzen dituzten Europako sareak bilatzea eta bertan parte hartzea.
- Koordinatzea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Berrikuntza eta Garapen Teknologikoko Zuzendaritzarekin, zentro teknologikoekin, unibertsitateekin eta nekazaritzako elikagaien industriekin, ELIKAk parte hartzen duen sareetako jarduerak garatzeko eta kudeatzeko.
