Glifosatoaren HGMen berrikuspena

EFSAk elikagaietako glifosatoaren hondakinen gehieneko mugak (HGM) berrikusi ditu, EBko estatu kide guztiei eskatutako elikagaietan zeuden hondakinei buruzko datuetan oinarrituta.

Europako Agintaritzak, landareetan, produktu eraldatuetan, txandakako laboreetan eta abereetan zenbat glifosato-hondakin zegoen aztertzeko, aintzat hartu zituen Batzordearen 1141/2010 (EB) Araudiaren ondorioak eta horren geroko aldaketa, Batzordearen 380/2013 (EB) Araudiak ekarri zuena.

Bestalde, glifosatoaren datu toxikologikoak ez dira ebaluatu oraingo berrikuspenean, eta txosten honek ez du zehazten glifosatoaren eta haren metabolitoen profil toxikologikoa.

Giza osasuna

Berrikuspen honetan glifosato herbizidarekin tratatutako labore guztiak sartu dituzte, baita arrisku-ebaluazio bat ere, adierazten duena gaur egungo esposizio-mailak ez direla arriskutsuak giza osasunerako. Ebaluazio honetan, EFSAk EBko heldu eta haurren dietak alderatu zituen EFSAk berak 2015ean gomendatutako ingesta-balio seguruekin (Glyphosate: EFSA updates toxicological profile).

Alabaina, nahiz eta kontsumitzaileentzat arrisku nabarmenik ez zen identifikatu, ebaluazio honetan legez eskatzen diren datuak eta informazioa falta dira, eta hainbat ziurgabetasun aurkitu dira. Hori dela eta, EFSAk egindako arrisku-ebaluazio hau gutxi gorabeherakoa baino ez da, eta arrisku-kudeatzaileek aztertu eta ebaluatu behar dituzte EFSAk proposatutako HGMetako batzuk.

Animalien osasuna

HGMen berrikuspenaren datuekin aztertu zen, halaber, nolako eragina izan zezaketen jakietako glifosato-hondakinek animalien osasunean.

Ebaluazio horretan, pentsuetako glifosato-presentziari buruzko informazio guztia aztertu zen, pentsu inportatuei buruzkoa barne, eta, lortu ziren datuen arabera, ondorioztatu zen ez duela eraginik izango behien, ardien, txerrien, zaldien eta hegaztien osasunean.

Eguneraketa data: 2025/07/18

FutureFoodS lankidetzaren hirugarren deialdiaren aurretiko argitalpena

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz ELIKAk parte hartzen duen FutureFoods lankidetzak hirugarren deialdi irekiaren berri eman du. Deialdia azaroaren hasieran irekiko da eta nazioz gaindiko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako da. Eusko Jaurlaritzak gehienez…

2024ko urteko txostena: Elikagaien Segurtasuna Katalunian

Azken “Memòria anual sobre la situació de la seguretat alimentària, 2024” izeneko memoriak nabarmentzen du 2024an eta 2024an goranzko joera dagoela elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldietan. Hortaz, jarraipena egin behar da,…

Shamonda birusaren detekzioa Espainian

Europan 2026an zehar detektatu ondoren, Espainian lehen fokuak baieztatu dira. Culicoides generoko bektoreek transmititutako gaixotasun emergentea da, eta behiei eragiten die….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad