Haragia ikuskatzeko irizpideak: behiak, ardi-ahuntzak, ehizakiak eta ekidoak – EFSA 2013

EFSAk identifikatu eta ezaugarritu egin ditu haragiaren kontsumoak osasunean eragin ditzakeen arazoak, ezagutza hori egungo haragi-ikuskaritzetan ezartzeko, eraginkorragoak izan daitezen. Horretarako, 4 iritzi zientifiko argitaratu ditu 4 haragi-mota ikuskatzeko prozeduren inguruan: behiak, ardi-ahuntzak, hazitako ehizakiak eta ekidoak.

Gaur egungo prozedurak askotan ez dira eraginkorrenak osasunerako arrisku nagusiak atzemateko. Horien artean daude Campylobacter eta Salmonella bakterioak,COPak bezalako kutsatzaile kimikoak, edo substantzia debekatuak. Hori dela eta, EFSAk uste du egungo prozedurak modernizatu egin behar direla. Halaber, adierazle epidemiologiko partekatuak proposatzen ditu patogeno mikrobiologiko garrantzitsuenetarako.

Arrisku mikrobiologiko eta kimiko nagusiak
Espeziea Arrisku Biologikoa Arrisku Kimikoa
Behiak VTEC, Salmonella Dioxinak, dioxinen moduko PCBak (DL-PCBak)
Ardi-ahuntzak VTEC, Toxoplasma Dioxinak, dioxinen moduko PCBak (DL-PCBak)
Ekidoak Trichinella Fenilbutazona*, elementu kimikoak (kadmioa)
Hazitako ehizakiak (oreina) Toxoplasma Bat ere ez
Hazitako ehizakiak (basurdea) Salmonella, Toxoplasma Bat ere ez
Hazitako ehizakiak (elur-oreinak, ostrukak, untxiak) Bat ere ez Bat ere ez

Haragi-mota guztietarako jarraibide orokorrak:

Arrisku biologikoak

  • Haragiaren kaltegabetasuna ziurtatzen duen sistema integrala, kanaletan arrisku nagusietarako helburu argiak jasotzen dituena, bultzatzea.Helburu horiek zehazteko, arrisku biologikoei buruzko datu berriak beharrezkoak izan daitezke.
  • Helburu horiek betetzeko, arrisku nagusietarako eskuragarri dauden kontrol-neurriak erabiltzea, hala ustiategi-mailan nola hiltegietan.
  • Taldeak/ustiategiak eta hiltegiak sailkatzea, dagokien Arrisku Biologikoaren mailaren arabera.
  • Errutinazko haztatzea edo ebaki-teknikak desagerraraztea postmortem ikuskaritzetan.

Animalien Osasuna eta horrek ongizatean duen eragina

  • Haragia ante mortemeta postmortemikuskatzea tresna baliagarria da animalien ongizate- eta osasun-baldintzak zaintzeko eta kontrolatzeko.
  • Begien bidezko postmortemikuskaritza besterik ez bada egiten, neurri gehigarriak ezarri behar dira; zehazki, informazio-galera erantsia konpentsatzeko, animalien osasunari eta ongizateari dagokienez. Begien bidezko postmortemikuskaritza bakar batek ekar dezake animalien gaixotasun batzuk azpidiagnostikatzea. Zehazki, behien tuberkulosiaren zaintzak eragin negatiboa jasango luke.
  • Elikakatean zehar jasotako beste informazio bat modu jarraituan erabiltzea lagungarri izan daiteke proposatutako aldaketen ondorioz galdutako informazioren bat (baina ez guztia) orekatzeko.

Kutsatzaileak

  • Hondakin kimikoak eta kutsatzaileak zaintzea, elikakatetik datorren informazioaren arabera, eta lehentasuna ematea izan dezakeen eragina oinarritzat hartuta.
  • Kontrol-programa malguagoak, emaitza analitikoetan oinarritutakoak eta arrisku berrien agerrerari irekitakoak.
  • Laginketak eta analisiak egiteko zeineskuhartzeko protokolo integratuak, kutsatzaile kimikoen jarraipena egin ahal izateko elikakatean, eta beste horrenbeste ingurumen-kutsatzaileei dagokienez.

EFSAren oharra:haragi-ikuskaritzak
Behiak ikuskatzeko aholkuak
Ardi-ahuntzak ikuskatzeko aholkuak
Hazitako ehizakiak ikuskatzeko aholkuak
Ekidoak ikuskatzeko aholkuak

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Elikagai berri baten susmoa dagoenerako protokoloa

AESANek “Elikagai berri baten presentziagatiko susmoaren aurreko protokoloa” izeneko orientazio-dokumentua argitaratu du, 2026/03/18an Batzorde Instituzionalean onartua. Dokumentuak argitzen du nola jokatu behar den elikagai berri baten susmoaren aurrean, operadoreak berak…

562/2025 Errege Dekretuaren arabera bigarren peritu-irizpena eskatzeko eredua

| Iturria: AESAN | Kontrol ofizialak eta arlo horretako beste jarduera ofizial batzuk antolatzeko eta gauzatzeko arau-esparru berriak, uztailaren 1eko 562/2025 Errege Dekretuak, funtsezko aldaketa dakar eta kontrol ofizialeko zerbitzuak modernizatzea elikadura-kate osoan. 562/2025 Errege…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad