Hegazti-gripea prebenitzeko neurri berriak Araban

Arabako animalia-osasuneko agintari eskudunek patogenotasun handiko hegazti-gripea (PHHG) prebenitzeko neurriak hartu dituzte, Iruña Okan jasotako hegazti baten gorpuan H5N1 PHHG dagoela baieztatu ondoren.

Eusko Jaurlaritzak prentsa-ohar bat argitaratu du, eta bertan jakinarazi du Neikerreko Animalien Osasun Laborategiak H5N1 patogenotasun handiko hegazti-gripearen (IAAP) kasu berri bat baieztatu duela Langraiz Okako parke batean hilda aurkitu duten antzara batean.

Kasu berri horrekin, 3 foku detektatu dira aurten Araban. Probintziako beste bi hegazti-gripe fokuak Salburua inguruan (Gasteiz) aurkitu ziren antzaretan erregistratu ziren.

Hori dela eta, Arabako Foru Aldundiak informazio-ohar bat argitaratu du, eta, horren bidez, hainbat biosegurtasun-neurri ezarri dira honako udalerri hauetako ustiategi eta oilategi guztietan (autokontsumokoak barne): Iruña Oka, Arratzua-Ubarrundia, Barrundia, Elburgo/Burgelu, Legutio, Vitoria-Gasteiz, Zigoitia.

Eguneraketa data: 2025/08/18

Elikadura-transmisioko toxiinfekzio nagusiak mundu-mailan

Elikagaien Segurtasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaietako 42 arrisku biologiko eta kimiko nagusiek eragindako giza toxiinfekzioen zenbatespenari buruzko 2026ko edizioa argitaratu du….

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…