|
Iturria:
EFSA
|
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) Europako egoerari buruzko informazioa eman du, 2026ko udaberriari dagokiona.
EFSAk jakinarazi du 186 agerraldi jakinarazi zirela eskortako hegaztietan eta itxian dauden hegaztietan EBko estatu kideetan, eta 763 kasu hegazti basatietan.
2025eko garai berarekin alderatuta, hegazti basatietan eginiko detekzioak gutxienez hiru aldiz handiagoak izan ziren. Horrek esan nahi du birusa oso indartsu ari dela zirkulatzen uretako hegaztien artean; hala ere, etxeko hegaztietako agerraldiak ere antzekoak izan ziren.
Nolanahi ere, detektatutako PHHParen kasuek behera egin zuten Europan 2026ko udaberrian.
Ugaztunen egoera:
Ugaztunetan izandako detekzioak baxutzat jotzen dira neguan erregistratutako jarduera handiarekin alderatuta. Azeri arrunta izan zen EBn eragindako ugaztun-espezie nagusia.
Berritasun nabarmena: H9N2 G5.5
Hungariak H9N2 patogenotasun txikiko hegazti-gripearen kasuak jakinarazi zituen zazpi hegazti-ustiategietan. Hori izan zen H9N2 G5.5 kladoaren lehenengo detekzioa EBn.
Klado hori lotu izan da aldian aldiko kasuekin gizakietan Ekialde Hurbilean eta Mendebaldeko Afrikan. Hori dela eta, EFSAk eta ECDCk estatu kideei gomendatzen diete zaintza zorrotza egin dezatela.
EFSAK hau ebazten du irizpenean:
- Bilakaera orokorra positiboa da; aurreko hilabeteetan baino kasu gutxiago daude eta arriskua txikia da populazioarentzat. Hala ere, birusaren zirkulazio handia dago hegazti basatien artean.
- Eta, horrekin batera, H9N2 G5.5 kladoa agertu izanak justifikatzen du zaintza epidemiologikoa egin dadila.
- Populazio orokorrarentzako arriskua txikia da.
Informazio gehiago kontsultatu dezakezu esteka honetan:
Eguneraketa data: 2026/07/07

