Hegazti-gripeari buruzko EFSAren kanpaina berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) eta Europako Batzordeak (EB) kanpaina berri bat argitaratu dute; nekazaritza-ustiategien biosegurtasuna du ardatz, eta hegazti-gripeari (HGOP) lotutako komunikazio-tresnak ditu, hegazti-gripea sartzea saihesteko. 


Kanpainaren izenburua #NoBirdFlu (#Hegaztigriperikez, ingelesez) da, eta EB mailan egin da. Kanpaina horren baitan, komunikazio-materialen sorta berri bat argitaratu da, nekazaritzako profesionalei zein hegazti-ustiategiekin harremanetan dagoen beste edonori laguntzeko eta HGOP sartu eta hedatu dadin prebenitzeko, nekazaritza- eta etxe-ustiategietan hartutako biosegurtasun-neurrien bitartez.

Tresna-multzo horren barruan infografiak, kartelak eta sare sozialetarako materiala dago. EBko hizkuntza guztietara itzuli dira, eta honako alderdi hauei buruzko jardunbide praktikoak eskaintzen dituzte: higienea, babes-ekipamenduak eta animalien, pertsonen eta materialen mugimendua kontrolatzeko ekipamenduak. Honako hauek dira biosegurtasunaren arloko mezu garrantzitsuenak:

  • Pertsonen, ibilgailuen eta ekipamenduen sarbide-kontrola.
  • Ustiategian sartzen den edozein elementu zorrotz desinfektatzea.
  • Arropa eta norbere garbiketa.
  • “Denak barruan, denak kanpoan” sistema eta osorik garbitzea.
  • Instalazio seguruak, drainatze egokiarekin, karraskarien kontrolarekin eta aireztatze egokiarekin.
  • Hondakinen kudeaketa egokia.
  • Ur garbia eta kutsatu gabeko pentsuak.
  • Langileak eta bisitariak kontzientziatzea eta gidatzeko seinaleak eta hesiak.
  • Basa hegaztiak ekiditea eta espezieak banatzea.
  • Hautemate goiztiarra; horretarako, Albaitaritza Zerbitzu Ofizialei berehala jakinarazi beharko zaizkie sintoma susmagarriak.

Migrazio-garaia hastear dago, eta, kanpaina horretan jasotako biosegurtasun-neurriak aplikatzeak birusa ustiategi batean sar ez dadin kontrolatzen lagun dezake.

IAAPi buruzko informazio gehiago esteka honetan:

Eguneraketa data: 2026/03/13

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad