Higiene Jardunbide Egokien Gidaliburua hiltegientzat

Hiltegien Europako industriak, UECBVk ordezkatuta, txosten bat egin du, gaur egun EBko hiltegi batzuetan eraginkortasunez erabiltzen diren hiltegiko animaliak hiltzeko higiene‑jardunbide egokiak (HJEak) biltzeko.

Gida hiltegietako langileentzako orientazio-dokumentu gisa aurkeztu da, jardunbide egoki propioak sor eta gara ditzaten laguntzeko, 2073/2005 (EB) Erregelamenduak eskatutako irizpide mikrobiologikoak betetzeko.

Dokumentuak animaliak hiltzean haragi freskoaren kutsadura prebenitzea eta minimizatzea du ardatz, bereziki material fekala duten kanalenak (burua, isatsa eta apatxak barne). Halaber, dokumentuan aldizka gerta daitekeen kutsadura fekala modu seguruan desagerrarazteko metodoak aurkezten dira. Alabaina, nabarmentzen da funtsezkoa dela ganaduzaleek animaliak garbi edo nahikoa garbi izatea.

Oro har, UECBVk azpimarratzen du animaliak hiltzean eta eraldatzean prozedurei zor zaien arreta jartzen ez bazaie, kanaleko zati jangarriak kutsatu egin daitezkeela gizakiengan gaixotasunak eragin ditzaketen bakterio patogenoekin.

Eguneraketa data: 2025/08/18

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad