Hiri-baratzeetan landutako elikagaien arriskuaren balorazioa

Gure hiri-baratzeetako asko iraganeko eta egungo jarduera antropikoen eraginagatik kutsatutako lurzoruetan daude kokatuta.

Berriki argitaratutako ikerketa batean, Europako Batzordeak hirietako eta aldirietako espazioek hurbileko elikagaiak produzitzeko espazioen garapenean duten garrantzia azpimarratu zuen, modu horretan ekonomia zirkularra sustatzeko, garapen jasangarrirako mundu-mailako estrategiaren parte gisa.

Aurrekari horiek ikusita, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko (UPM) aditu talde batek hiri-baratzeetatik datozen elikagaien kontsumoarekin lotutako arriskuen probabilitate-azterketa egin du, hiri-lurzoruetan landutako elikagaien kontsumoak pertsonei eragiten dien arrisku-maila ebaluatzeko.

UPMko PROMEDIAM ikerketa taldeak metalen bioirisgarritasunari eta hiri-baratzeek pertsonei eragindako arrisku-mailaren ebaluazioari buruz 2015ean argitaratutako aurreko ikerketak agerian utzi zuen, oro har, ez dagoela arriskurik biztanle gehienentzat. Salbuespen bakarra aipatzen zuen lan horrek, muturreko kasu bat: haurrek atsedenleku gisa erabiltzea baratzeak, eta beren elikadura osoaren jatorria kutsatutako lurzoruak izatea.

Honako hauek dira aurretiazko lan horren ondorio nagusiak:

– Metalen kontzentrazioa aldatu egiten da lurraren kokalekuaren eta erabilera-historiaren arabera.

– Kaltzio karbonatoak ikerketaren xede izan ziren metal gehienak lurzoruan mantentzea kontrolatzen du.

– Beruna eta kromoa dira pertsonen osasunari arrisku gehien eragiten dizkieten metalak.

Aintzat hartu da arrisku-ebaluazio horretan erabilitako irizpideak oso kontserbadoreak zirela, eta beraz, arriskuen analisiaren xehetasun-maila handitzeko beharra identifikatu zen, horretarako tokiko biztanleen erabilera-ohitura eta -ezaugarriak kontuan hartuko zituen probabilitate-azterketa bat eginez.

Hiri-baratzeetako giza erabiltzaileen osasunerako arriskuaren probabilitateari buruzko ikerketan, UPMko aditu taldeak Madrilgo 6 hiri-baratzetako 24 lurzoru-lagin eta 23 uraza-lagin jaso eta aztertu zituen, eta, horrez gain, aintzat hartu zituen erabiltzaileen ohiturak eta ezaugarriak.

Tokiko biztanleriaren datu espezifikoak erabiltzeari esker, nabarmen murriztu ziren aurreko ikerketan balio generikoekin lortutako arrisku-adierazleak, eta are gehiago murriztu ziren probabilitate-zenbatespenaren bitartez.

Bisiten maiztasuna eta hiri-baratzeetan hazitako ortuarien kontsumoa izan ziren kalkulu estatistikoan eragin handiena izan zuten faktoreak.

Lan horrek agerian utzi du esposizio-parametro estandarrak eta nekazaritza-erabilerarako maila generikoak erabiltzea ez dela egokia hiri-baratzeen gehieneko kontzentrazio adierazgarriak ezartzeko (gehiegi zenbatetsi zuten arriskua, biztanleriaren ohiturak aintzat hartzen dituen ikerketaren aldean), batez ere asko aldatzen direlako espazio horiek erabiltzeko ohiturak udalerri batetik bestera.

Montecarlo metodoan oinarritutako probabilitate-kalkulua egiteko, lantaldeak berak egindako kalkulu-errutina bat garatu du, sarbide askea eta doakoa duena: EnviroPRA.

Kalamua eta kannabinoideak gizakien elikaduran: galderak eta erantzunak

| Iturria: AESAN | Bi izendapenak landare-espezie berdinaz ari diren arren, Cannabis sativa L., kalamu hitza xede industrialetarako ereiten diren barietateentzat erabiltzen da, THC eduki txikiagoa izaten dute (gehienez ere % 0,3) eta elikaduran erabili…

Q sukarrari buruzko ebaluazio epidemiologiko berria

| Iturria: Osasun Ministerioa | Osasun Ministerioak Q sukarrari buruzko arrisku-ebaluazio berri bat argitaratu du, eta horren bidez jakinarazi du arriskua “oso txikia” dela biztanleria orokorrarentzat eta “neurrizkoa” animaliekin lan egiten dutenentzat. Ebaluazioan 2016. eta…

Hegazti-gripeak eragindako konfinamendua kentzea

Gaur, apirilaren batean, Estatuko Aldizkari Ofizialean apirilaren 31ko APA/300/2026 Agindua argitaratu da. Agindu horrek hegaztien gripearen aurkako neurriei buruzko APA/1288/2025 Agindua aldatzen du….

Mingain urdina kontrolatzeko estrategia berria

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2026rako minagain urdina gainbegiratu eta kontrolatzeko estrategia eguneratu du, penintsulan 3 eta 8 serotipoek zirkulazio handia izan duten aldi baten ondoren…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad