Home/Ikerketa / FutureFoodS lankidetza

FutureFoodS lankidetza

ELIKAk Elikadura-sistema jasangarriei buruzko FutureFoodS “European partnership for a sustainable Future of Food Systems” lankidetzan hartzen du parte Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazari eta Arrantza Sailaren ordezkari gisa.

Helburua

FutureFoodS-en zeregina da eskualdeko, nazioko, Europar Batasuneko eta nazioarteko elikadura-sistemen eraldaketa bizkortzea, eta elikadura-sistemak seguruak, jasangarriak, osasungarriak, erresilienteak eta konfiantzazkoak izatea bermatzea, neurri berean planetaren mugak errespetatuta.

Patzuergoa

Beste ekintza batzuen artean, Ikerketa eta Berrikuntzarako deialdi irekiak abiaraziko dira. ELIKAk Eusko Jaurlaritza ordezkatuko du, eta elikadura-sistema jasangarrien inguruan dituen ezagutza eta esperientzia ezagutaraziko ditu.

FutureFoodS partzuergoak 29 herrialdetako 84 erakunde barne hartzen ditu. Bi inplikazio-modalitate daude:

  • 43 erakundek finantzatzaile gisa hartzen dute parte. Eusko Jaurlaritzak, ELIKAren bidez, proiektuak aurkezten dituzten edo proiektuetan parte hartzen duten eta partzuergo transnazionalak osatzen dituzten I+Gko euskal erakunde publiko eta pribatuak finantzatuko ditu.
  • 41 erakunde ikerketaz arduratzen dira, eta horien artean dago AZTI, Euskadi mailan.

Finantziaketa

Lankidetzak hurrengo 7-10 urteetan 525 milioi euro inguruko guztizko finantzaketa izango du. Horietatik 175 milioi euro Europako Batzordeak finantzatzen ditu eta gainerako 350 milioi euroak erakunde finantzatzaileek.

Ikerketa arloak

Hauek dira FutureFoodS partzuergoak lantzen dituen ikerketa-arlo nagusiak:

  • Elikatzeko dugun modua aldatzea
  • Elikagaiak prozesatzeko eta hornitzeko dugun modua aldatzea
  • Elikadura-sistemekin konektatzeko dugun modua aldatzea
  • Elikadura-sistemak gobernatzeko dugun modua aldatzea

Deialdiak

Lehenengo deialdia 2024

Bigarren deialdia 2025

Informazio gehiago

Eguneraketa data: 2026/06/02

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad