Gastronomic and Educational Strategies to Optimize food waste prevention in School Canteens
GUSTOS estrategia gastronomiko eta hezitzaileak sustatzen dituen Europako proiektua da, 2027rako Euskadiko eta Kataluniako ikastetxeetako jantokietan elikagaien xahuketa % 15 murriztea helburu
duena.
Ikastetxeetan egindako tailerren, errezeta optimizatuen, jarraipenerako tresna digital baten eta, batez ere, hezkuntza-komunitate osoaren inplikazio aktiboaren bidez, GUSTOSek Espainia eta Europa osoan errepikatu ahalko den eredu jasangarria proposatzen du.
Proiektuak 585.523 euroko finantzaketa du, % 50ean finantzatuta, eta bi urteko iraupena du, 2025eko uztailetik hasita.

Nola lortuko dugu?
- Hezkuntzako esku-hartzeak Espigoladors-ekin
- Sukaldaritzako berrikuntza GOe Tech Center-ekin
- Tresna digitalak eta etengabeko prestakuntza
- Inpaktuaren ebaluazioa, datu eta inkestekin
Proiektuak honek, tresnak, prestakuntzak eta eredu errepikagarriak garatuko ditu, ikastetxeetan, hauen sukaldeetan eta inguruan ohitura jasangarriak sustatzeko eta inpaktu iraunkorra sortzeko helburuarekin.
Nortzuk gara?
- Ausolan
- ELIKA
- GOe Tech Center
- DARPA (Departament d’Agricultura, Ramaderia, Pesca i Alimentació)
- Espigoladors
Zein da ELIKAren rola GUSTOSen?
ELIKA erreferente teknikoa da Euskadin, elikagaien xahuketa murriztearen arloan, gai horren inguruko ezagutza, parte-hartzea eta ekimenak sustatuz. Zeharkako eginkizuna du, landa-zereginak, koordinaziokoak, analisi teknikokoak eta komunikaziokoak konbinatuz, Europako kideekin eta tokiko eragileekin lankidetza zuzenean.
Laguntza metodologiko eta teknikoa eskaintzen du elikagaien xahuketa kuantifikatzeko tresnak definitzen eta Euskadiko ikastetxeetako jantokietan hezkuntzakoak eta gastronomikoak diren esku-hartzeak diseinatzen, bai eta elikagaien xahuketaren aurkako prebentzio-planak egiten ere.
Gainera, aurrerapenen toki-komunikazioa koordinatzen du, emaitzak transferitzen ditu eta prestakuntza ematen dio elikadura-ekosistemari, ezagutarazten dela eta lurraldeko elikadura-politikekin lotura duela bermatuz.
Eguneraketa data: 2026/06/03
