Infografia: elikagaiak Internet bidez erosteko modu segurua

AESANek infografia bat argitaratu du, zeinetan elikagaiak Internet bidez modu seguruan erosteko zenbait aholku erraz ematen baititu.

Elikagaiak online erosteak baditu arrisku gehigarriak, eta kontsumitzaileak horien berri izan behar du.

Erosketak egiteko baliatuko duzun webgunean nabigatzailean giltzarrapo itxura duen ikono bat ikusten baduzu eta haren URL helbidearen hasieran HTTPS agertzen bada, webgune hori fidagarria da a priori.

Erosketa-modalitate horrek gora egin duela ikusita, gomendagarria da arretaz begiratzea webgunean ematen digun informazioa, eta honako aholku hauei jarraitzea iruzurrezko webguneak identifikatzeko. Ez zaitez fio, baldin eta:

  • produktuaren etiketa lausotuta badago, irakurtezina bada eta ez bada agertzen produktua merkaturatzen duen arduradunaren izena;
  • webgunearen arduradunaren jatorrizko lekua elikagaiaren jatorrizko lekutik oso urrun badago;
  • produktuaren prezioa espero zitekeen baino askoz ere baxuagoa bada;
  • elikagai baten promestutako onurak onegiak badira benetakoak izan daitezen;
  • kontuan izan ez dagoela produktu miragarririk!
  • erreferentzia eta ikerketa zientifiko luzeak aipatzen badira eta Interneten aurkitzen ez badira;
  • produktuei buruzko informazioa asebetetako bezero ugariren iritzi positiboek babesten badute; “elikagaia kontsumitu aurreko eta ondorengo argazkiak agertzen badira;
  • webgunean, produktua bermatzeko, osasun arloko profesionalen irudi eta adierazpenak agertzen badira;
Compra por Internet

Webgunean atal bat badago Internet bidez banatzen diren “Elikadura-osagarriei” buruz.

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Elikagai berri baten susmoa dagoenerako protokoloa

AESANek “Elikagai berri baten presentziagatiko susmoaren aurreko protokoloa” izeneko orientazio-dokumentua argitaratu du, 2026/03/18an Batzorde Instituzionalean onartua. Dokumentuak argitzen du nola jokatu behar den elikagai berri baten susmoaren aurrean, operadoreak berak…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad