Inkesta EBko arrain-kontsumoari eta elikagaien segurtasunari buruz

EFSAk ebaluatu egin ditu arrainaren eta itsaskien kontsumo-ereduak 27 estatu kideetan, Islandian eta Norvegian. Gainera, aztertu egin du ea kontsumitzaileek ba al dakiten zein diren arraina kontsumitzearen arrisku eta onurak, ea ezagutzen dituzten beren asteko dietan sartu beharreko espezie horien kantitateari buruzko gomendio nazionalak, eta gomendio horiek zenbaterainoko eragina duten haien portaeran.



Hasierako inkesta 2023an egin zen Europako 29 herrialdetan (27 estatu kideak, Islandia eta Norvegia), eta bigarren inkesta 2024an, gomendioak eguneratu zituzten hamar herrialdetan, bai eta gomendioak eguneratu gabe zituzten bost herrialdetan ere, emaitzak erkatu ahal izateko.

Inkestek 38 arrain- eta itsaski-espezie hartzen zituzten, baimendutako gehieneko merkurio-mailaren arabera (1,0, 0,5 eta 0,3 mg/kg) multzokatuta. Espezie horien artean daude arrain handi harrapakariak, hala nola marrazoak, ezpata-arrainak eta atunak (patudoa eta atungorria). Horiek arrain txikiagoez elikatzen dira, eta, ondorioz, merkurio-kopuru handiagoa metatzen dute bizitzan zehar.

Inkestatuei (nerabeak, helduak, haurdun eta edoskitzaroan dauden emakumeak), telefono bidezko elkarrizketaren eta inkesta konbinatu baten bidez, honako hau galdetu zitzaien: zenbatean behin kontsumitzen dituzten, ea kutsatzaileen berri baduten, eta ea ezagutzen dituzten nazioko dietetika-arloko gomendioak.


  • 29 herrialdeetan inkestatutakoen % 60k adierazi zuten astean behin baino gehiagotan kontsumitzen dituztela arraina eta itsaskiak.
  • Gutxi gorabehera herenek (nerabe eta helduen % 34k eta haurdunen % 33k) adierazi zuten astean hirutan edo gehiagotan kontsumitzen dutela gehieneko merkurio-maila izan dezaketen arrain-espezieak.
  • Arrain-kontsumoak gora egin zuen bi inkesten artean herrialde eta espezieen kategoria guztietan, gomendio eguneratuak argitaratu zituzten ala ez kontuan hartu gabe.
  • Inkestatuen erdiak kontzienteagoak dira arraina kontsumitzeak osasunean dituen onurez arriskuez baino (10etik 1 gutxi gorabehera), baina merkurioa da gehien ezagutzen den kutsatzailea elikagai horietan.
  • Gomendio nazionalei buruzko ezagutza neurrizkoa eta handia zen, batez ere haurdunen artean, baina gomendio horiekin lotutako kontsumo-portaeraren aldaketak mugatuak ziren; izan ere, elikadura-ohituren aldaketan eragin handiagoa duten beste faktore batzuk hartzen dituzte aintzat, hala nola zaporea, kostua eta elikadura osasungarriarekiko kezka.
  • Informazio-iturriek ere eragina dute kontsumitzaileen portaeran, eta aldatu egiten dira herrialdearen eta biztanleria-taldearen arabera.

Laginketaren diseinuarekin eta esparruarekin lotutako ziurgabetasunak identifikatu ziren, bai eta laginaren ordezkagarritasunarekin lotutakoak ere.

  • Inkestatuek oroitzapen-erroreak egiten dituzte aldi luzeetan kontsumitutako elikagaiak gogoratzen saiatzen direnean.
  • Bi inkestak urteko aldi desberdinetan egin ziren; hortaz, emaitzen konparaketa urtaroen araberako alborapenaren mende egon liteke.
  • Laginaren ordezkagarritasun txikia: herrialde bakoitzeko 500 parte-hartzaileri egin zitzaien inkesta bakoitza.

Etorkizuneko ebaluazioak hobetzeko gomendioen artean honako hauek nabarmentzen dira: komunikazio-estrategia pertsonalizatuak eta etengabeko jarraipena egitea, osasunerako onurak arriskuak arintzearen bidez orekatzen direla berma dadin. Izan ere:

  • Baliteke ohiko kontsumitzaileek arriskuei buruzko informazio zehatza behar izatea.
  • Osasunerako onurek eta arrain eta itsaski seguruak hautatzeak izan behar dute noizean behingo kontsumitzaileentzako mezuaren xedea.
  • Biztanleria-talde kalteberentzat (hala nola haurdun eta edoskitzaroan dauden emakumeak) berariazko kanpainak egin behar dira

EBko agintaritza nazional gehienek gomendatzen dute:


Arrain-kontsumoaren onuren artean sartzen dira haurtxoetan ezagutza- eta immunitate-funtzioak garatzea, eta helduetan gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua murriztea.

Nolanahi ere, metilmerkurioarekiko esposizioa (merkurioaren formarik arriskutsuena) fetuen eta haurtxoen garunaren eta neuronen garapenaren atzerapenarekin lotzen da.

Hegazti-gripeak eragindako konfinamendua kentzea

Gaur, apirilaren batean, Estatuko Aldizkari Ofizialean apirilaren 31ko APA/300/2026 Agindua argitaratu da. Agindu horrek hegaztien gripearen aurkako neurriei buruzko APA/1288/2025 Agindua aldatzen du….

Mingain urdina kontrolatzeko estrategia berria

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2026rako minagain urdina gainbegiratu eta kontrolatzeko estrategia eguneratu du, penintsulan 3 eta 8 serotipoek zirkulazio handia izan duten aldi baten ondoren…

ACSAren pastelgintzako jardunbide egokien gida

| Iturria: ACSA | Kataluniako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (ACSA) Pastelgintzaren sektorerako jardunbide egokien gidaren bigarren edizioa argitaratu du. Gida elikagaien arloko eragileei zuzenduta dago, APPCCaren printzipioetan oinarritutako autokontrol-sistemen ezarpena errazteko, (EE) 852/2004 Erregelamenduan xedatutakoaren…

Biosegurtasunari buruzko kontzientziazioa EBko hegazti-sektorean

EFSAk argitaratu berri du EBrekin koordinatutako biosegurtasuneko komunikazio-kanpaina baterako oinarri sendoa duen eta ebidentzia zientifikoan oinarrituta dagoen txosten tekniko bat, Europako hegazti-sektore osoan hegazti-gripearen inguruko kontzientzia sortzeko, erresilientzia indartzeko, portaera-aldaketan…

Sukralosa (E 955) berrebaluatzea elikagai gehigarria den aldetik

Sukralosa (E 955) Europar Batasunean elikagai-gehigarri gisa baimendutako edulkoratzaile bat da. Batasunean 2009ko urtarrilaren 20a baino lehen edulkoratzaile gisa erabiltzeko baimenduta zegoenez, EFSAk arriskuaren beste ebaluazio bat egin behar dien…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad