Irekitzea eta gardentasuna arriskuen ebaluazioan – EFSA 2013

2002an sortu zenez geroztik, EFSAk zenbait neurri ezarri ditu, bermatze aldera alderdi interesdun guztien ahotsak eta ikuspuntuak entzun eta aintzat hartzen direla arriskuak ebaluatzen direnean.

Jarduera horietako bat da orain dela gutxi antolatutako konferentzia. Helburua izan da arriskuen ebaluazioen gardentasuna aztertzea eta EFSAk arriskuen ebaluazioan erabilitako datuak jendeari errazago helarazteko arloko hobekuntzez eztabaidatzea, zientzia-irizpenak emateko prozesuen gardentasuna hobetze aldera.

Konferentziak alderdi hauek jorratu ditu:

  • Partaidetza zientzia-irizpenak emateko prozesuan: EFSAk alderdi interesdun guztiekin elkarrizketa etengabea duen arren (izan ere, urtean hirutan biltzen du Kontsulta Plataforma), maiztasun jakin batekin galdeketa publikoak eta bilkura teknikoak antolatzen ditu, bere zientzia-emaitzen inguruan, horiek onetsi eta argitaratu aurretik. Bestalde, zientzia-batzordeen bilkuraren bat ireki die behatzaileei, eta galdetu egiten dute ea alderdi interesdunak are gehiago sar ditzaketen tartean.
  • Informaziorako sarbidea: datu eta informazio asko dago alderdi interesdunen eta jendearen eskura, oro har; baina, galdetu egiten du ea alderdi interesdunek informazio gehiago jaso nahi ote luketen, aintzat hartuta horrek lekarkeen baliabide-kostua.
  • Arriskuen berri ematea: arriskuen ebaluazioan, komunikazioa funtsezkoa da. Izan ere, arriskuak elikakatean identifikatzeaz gain, herritarrei horiei buruzko informazioa eman behar diegu. EFSAren zientzia-emaitza guztiak bere webgunean argitaratzen dira, baina eztabaida dago zientzia-emaitzak modu erraz eta argian azaltzearen eta arriskuen ebaluazioa egiteko erabilitako metodologiaren artean.

Konferentzian, EFSAko teknikariekin batera, Europako zenbait administraziotako, gobernuz kanpoko erakundeetako eta industrietako teknikariek ere parte hartu dute, baita gaiaren inguruko zientzialari eta kazetari adituek ere.

Jarduera hau EFSAren 2012-2016 Zientzia Estrategikoaren ildoan dago. Halaber, Zuzendaritza Batzordeak egindako aholkuari erantzuten dio; zehazki, erabakiak hartzeko prozesuetan gardentasun handiagoa erabiltzeko eskaerari. Hori da EFSAn azken aldian egindako kanpoko ebaluaziotik sortutako hobekuntza-arloetako bat.

Konferentziako aurkezpenak

Eguneraketa data: 2025/07/18

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…