Jakinarazpena: Espainian hegazti-gripearen arrisku handia/ertaina

MAPAk informazio-ohar bat argitaratu du, eta, bertan, jakinarazi du hegazti-gripearen zirkulazioaren arriskua handia/ertaina dela, Europan gaur egun gaixotasun horrek duen egoera aintzat hartuta; hortaz, hainbat zaintza- eta kontrol-neurri ezarri ditu. Euskadin, gaixotasun hori sartzeko arrisku bereziko eremu hauek ezarri dira: Arratzua-Ubarrundia, Barrundia, Elburgo/Burgelu, Legutio eta Zigoitia.

Europan (Holanda, Alemania eta Erresuma Batua) duela gutxi gaixotasun horren inguruan gertatutako agerraldien egoerari buruz 2020ko azaroaren 4an argitaratutako eguneratzearen ostean, MAPAk beste ohar bat argitaratu du. Ohar horretan, Espainian birusa sartzearen arriskua aztertu du. Honako hauek dira ondorioak:

  1. Arriskua handia da APA/2442/2006 Aginduaren II. eranskinean arrisku bereziko eremu gisa sartutako udalerrietan.
  2. Arriskua ertaina da agindu horren II. eranskinean zaintza bereziko eremu gisa sartutako udalerrietan.

Eta, ondorioz, MAPAk uste du beharrezkoa dela hainbat neurri espezifiko hartzea APA/2442/2006 Aginduaren II. eta III. eranskinetan zehaztutako udalerrietan. Honako hauek dira neurrion helburuak:

  • Biosegurtasuna sendotzea: kontaktu zuzena edo zeharkakoa ekiditea kortako hegaztien eta hegazti basati migratzaileen artean.
  • Zaintza pasiboa sendotzea, bai hegazti-ustiategietan, bai hegazti basatiei dagokienez.
  • Eranskinetan sartutako udalerrietako hegazti-ustiategiei buruzko datuak eguneratzea.
  • Aldian-aldian kontrol sanitarioak eta analisiak egitea arrisku-ebaluazioaren arabera.
  • Debekatzea kortako hegaztiak egotea animaliak biltzen diren zentroetan.

Egoera Euskadin

Autonomia mailan, Arabakoak dira agindu horretako II. eta III; eranskinetan arrisku bereziko eremu gisa sartu diren udalerriak. Hauek dira:

  • Arratzua-Ubarrundia
  • Barrundia
  • Elburgo/Burgelu
  • Legutio
  • Zigoitia

Aginduak, halaber, Araban hegazti-gripea sartzeko arrisku bereziko eremutzat hartzen ditu hezegune hauek (nahiz eta ez duen neurri espezifikorik ezarri): Salburuako baltsak, Zadorra urtegia eta Santa Engrazia urtegia.

Azkenik, aintzat hartuta hegazti horien migrazio-bideak gure lurraldetik oso hurbil daudela, oso-oso garrantzitsua da azpimarratzea puntu hauek sendotu egin behar direla:

  • Susmo guztiak berehala jakinaraztea administrazio eskudunari (foru-aldundiak).
  • Hegazti basatiekiko kontaktu zuzena eta zeharkakoa saihestea.
  • Zaintza pasiboa, hegazti-ustiategietan eta hegazti basatiei dagokienez.
  • Abeltzainak, ustiategietako albaitariak, ehiztariak eta, oro har, herritar guztiak sentsibilizatzea oso patogenoa den hegazti-gripeari, horren aurkako neurriei, eta hegazti gaixo edo hilen berri emateko mekanismoei buruz.

Eguneraketa data: 2025/08/18

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad