“Jantoki bikainak. Ekimen interesgarriak” gida

2025eko apirilean 315/2025 Errege Dekretua argitaratu zen, eta horren helburu nagusia da ikastetxeetan elikadura osasungarri eta jasangarria bermatzea, egunero fruta eta barazki freskoak kontsumitzen direla berma dezaten, eta ikastetxeetako jantokietatik edari azukredunak eta energetikoak eta opil industrialak desagerraraz daitezen.

Azaroaren amaieran, Jantokien I. Topaketa egin zen Valentzian, Kontsumo eta Jokoaren Idazkaritza Nagusiak antolatutako foroa, zeinetan parte hartu baitzuten hainbat administrazio publikotako ordezkariek, eskolako elikaduraren sektoreko profesionalek eta eskola-elkarteko kideek.

Topaketa horretan aurkeztu zen “Jantoki Bikainak. Ekimen interesgarriak” gida. Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AESAN) egin du gida, eta eskola-komunitateari eta eskolako elikadura-sektoreko hornitzaile eta profesionalei dago zuzenduta. Gida horretan jasotzen dira Errege Dekretuko irizpideak betetzeko jardunbide egokien adibideak, dagoeneko zenbait ikastetxetan garatzen ari direnak.

Helburua da ideiak ematea Errege Dekretua errazago ezartzeko. Ekimen bakoitzarekin batera, ikasturteak irauten duen hilabeteetarako menuen antolatzaile bat eskaintzen da, halako menuak programatzeko aukera aztertu ahal izateko.

Nahiz eta ekimen bakoitza urteko hilabete bati lotzen zaion, ikasturte osoan zehar aplika daitezke.

“Jantoki bikainak. Ekimen interesgarriak” gida

Eguneraketa data: 2026/03/13

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad