Europako 882/2004 (EE) eta 2017/625 (EB) Erregelamenduek Europar Batasuneko estatu kide guztiei ezartzen die Kontrol Ofizialerako Planak egiteko betebeharra. Elikagaien, pentsuen, animalien osasuna eta ongizatea, landareen osasuna eta produktu fitosanitarioen legedia betetzeko beste eginkizun ofizialak arautzen ditu.
Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana (EKOP)

Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana (EKOP) osatu da, elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko, alde batetik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiek elkarren artean koordinatzeko dituzten beharrei erantzuteko, bestetik.
Plan honek 5 urteko iraupena du (2026-2030) Estatuko Kontrol Ofizialerako Planarekin bat etor dadin.
Plana hainbat programatan banatzen da, kontrol-arloaren arabera. Animalien elikadurari eragiten dion kontrol ofizialeko programa hau da:
