Urte anitzeko kontrol-planak egiteko orientabideak

Europar Batasunak Europar dokumentu bat prestatu du estatu kideei urte anitzeko Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionalak (PNCOCA) egin, eguneratu eta berrikusten laguntzeko

Dokumentu hori prestatzeko, kontuan hartu dira PNCOCAk aplikatzetik lortutako esperientzia, Batzordeak gauzatutako ikuskaritzetan egindako aurkikuntzak eta estatu kideek aurkeztutako urteko txostenetan jasotako informazioa.

Hona hemen dokumentuak jasotzen dituen argibide garrantzitsuenak:

  • Beste jarduera ofizial batzuk: ez da beharrezkoa planaren aplikazio-esparrutik kanpo gelditzen diren jarduerei buruzko informazioa sartzea; dena den, informazio horrek plana hobeto ulertzen laguntzen duela uste izanez gero, sartzeko aukera dago.
  • Plan bakar eta integratua: organismo bakarra izendatu beharko da, eta hura arduratuko da kontrol ofizialen ardura duten agintaritza eskudun guztiak koordinatzeaz, plana gauzatze aldera. Administrazio deszentralizatuen kasuan, beharrezkoa da ziurtatzea plangintza eta koordinazioa modu integratuan gauzatzen direla, agintaritza eskudun konkretuei edo esparru espezifikoei loturiko planen sorta hutsa izan ez dadin.
  • Indarraldia: hiru eta bost urte artekoa izan dadila gomendatzen da. Dena den, egoera etengabe aldatzen dela aintzat hartuta, kontrolen xehetasun-maila urtero egunera daiteke.
  • Agintaritza eskudunak: kontrol ofizialak gauzatzeko izendatutako agintaritza eskudunen egituraren eta funtzioen deskribapen osatua egin beharko da, eta zenbait funtzio eskuordetzan jasotzen dituzten organismo edo pertsona fisikoak aipatu beharko dira. Horrez gain, kontrol ofizialaren funtzioak eta ardurak ere zerrendatuko dira, baita horiek gauzatzeko eskura dauden giza baliabideak eta instalazioak eta laguntza-zerbitzuak ere, hala nola sistema informatikoak, laborategi-lanetarako, diagnostikorako, ikerketarako eta prestakuntzarako instalazio eta zerbitzuak.
  • Funtzioak eskuordetzea: kontrol-funtzio ofizialak beste organismo batzuei eskuordetzen dizkieten agintaritzek planean adierazi beharko dute zein diren, zehazki, eskuordetu diren funtzioak. Horrez gain, funtzioak eskuordetu dituzten agintaritzek eta eskuordetza jaso duten organismoek araudi aplikagarria betetzen dutela bermatzeko hartutako neurriak deskribatu beharko dira.
  • Laborategiak: kontrol ofizialetan hartutako laginak analizatzeko izendatutako laborategi ofizialen eta erreferentziako laborategi nazionalen zerrenda eta horiekin gauzatutako akordioak sartuko dira. Ez da beharrezkoa planean izendatutako laborategi ofizialen zerrenda osoa sartzea; hala ere, beharrezkoa izango da zerrenda webguneetan kontsultatzeko eskuragarri izatea.
  • Antolaketa eta egitura: agintaritza eskudun eta, hala dagokionean, organismo eskuordetu bakoitzerako, bertako antolakuntza eta harreman hierarkikoak adieraziko dira, baita kontrol ofizialen kalitatea, inpartzialtasuna, koherentzia eta efikazia (maila guztietan) bermatzeko egiaztapenei buruzko xedapenak ere.
  • Prestakuntza: prestakuntza-beharrak nola zehazten diren, prestakuntza nola eman eta ebaluatzen den eta prestakuntza hori, ikuskatze-ondorioetarako, nola dokumentatzen den xehetasunez azalduko da, kontrolez arduratuko diren langileek kontrol horiek modu eraginkorrean gauzatzeko beharrezko dituzten prestakuntza eta gaitasunak lortzen dituztela bermatzeko.
  • Arriskua kategorizatzea: arriskua kategorizatzeko prozesua deskribatu beharra dago; prozesu horren bitartez, operadore guztiei kontrol ofizialak egin ahalko zaizkie aldian-aldian, arriskuaren arabera eta maiztasun egokiaz.
  • Aplikazio-txostenak: planaren aplikazioari buruzko informazioa, idatzitako prozedurak, dokumentazioa eta erregistroak bildu egin beharko dira, eta ikuskaritzetarako eskuragarri jarriko, plana behar bezala aplikatu dela egiaztatu ahal izateko. Urtean behin txosten bat aurkeztu beharko da, PNCOCAren aplikazioari buruzkoa. Hori herritarrentzat eskuragarri egongo da eta Batzordeari emango zaio.
  • Dokumentatutako prozedurak eta erregistroak atzitzea: dokumentatutako prozedurak, kontrol ofizialen emaitzak eta dagozkien erregistroak artxibatzeko ezarritako sistemak deskribatuko dira; horrela, kontrolaz arduratzen diren langileek, agintaritza eskudunek, ikuskariek eta Batzordeak erraz atzitu ahal izango dituzte, aurrez eskaera eginda.
  • Ikuskaritzak: agintaritza eskudunen ikuskaritzak egiteko xedapenak sartuko dira, kontrol ofizialen efikazia eta egokitasuna bermatze aldera. Xedapen horietan azaldu beharko da agintaritza eskudunek neurri egokiak hartzen dituztela ikuskaritzen emaitzak aintzat hartuta. Horrez gain, azaldu beharko da nola bermatzen den ikuskaritzak azterketa independenteak direla eta gardentasunez gauzatzen direla.
  • Aplikatu bitarteko egokitzapenak: urteko berrikuspen-prozesuari buruzko informazioa izan beharko dute planek, aplikazioari buruzko urteko txostenari ekarpena egite aldera. Horrez gain, ikuskaritzen emaitzak nola integratuko diren ere azaldu beharko da.
  • Kontingentzia-planak: kontingentzia-plan espezifikoak dituzten esparruak adierazi beharko dira, baita plan horien aplikazio-eremua, planak prestatu eta mantentzeaz arduratuko den organismoa eta kontingentzia-planak ezagutarazteko eta plan horiek aplikatzeko beharrezko prestakuntza emateko ezarri diren sistemak ere.
  • Lankidetza eta elkarri laguntzea: agintaritza eskudunen arteko interakzioa deskribatuko da, baita arriskuei buruzko informazioa nola trukatzen eta zabaltzen duten ere, arrisku horiei aurre egiteko neurriak azkarrago hartu ahal izateko. Horrez gain, mugez gaindiko laguntza- eta lankidetza-mekanismoak ere deskribatuko dira.

Efikazia eta errentagarritasuna

Kontrol ofizialerako sistemak antolatzeko, aintzat hartuko dira funtzioen eta baliabideen arteko oreka, kostu-eraginkortasun harremana eta errentagarritasuna. Horretarako:

  • Azaldu egingo da nola integratu diren aplikazio horizontaleko xedapenak esparru bakoitzean aplikatu beharreko kontrol ofizialetan.
  • Deskribatu egingo dira agintaritza eskudun baten barruan eta kontrol-eremu berean jarduten duten bi agintaritza edo gehiagoren artean jardueren koordinazioa eta lankidetza efikaza eta eraginkorra direla bermatzeko erabiliko diren xedapenak, hala nola bilerak, batzorde mistoak eta bitartekaritza-taldeak.
  • Xehetasunez azalduko dira kontrolaz arduratuko diren langileei prestakuntza emateko partekatutako ekimenak, laborategiak eta diagnostiko-ekipamenduak partekatzeko era, partekatutako datu-baseen kudeaketa eta erabilera eta kontrol-sistemek eraginkortasunez funtzionatzen dutela bermatzeko gainerako jarduerak.

Aplikatu beharreko araudia

Dokumentuak Eranskin bat hartzen du barne; bertan zerrendatuta ageri diren kontrol ofizialei buruzko xedapenak dituzten arauak, Erregelamenduaren aplikazio-esparru bakoitzerako (2017/625 /EB).

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Elikagai berri baten susmoa dagoenerako protokoloa

AESANek “Elikagai berri baten presentziagatiko susmoaren aurreko protokoloa” izeneko orientazio-dokumentua argitaratu du, 2026/03/18an Batzorde Instituzionalean onartua. Dokumentuak argitzen du nola jokatu behar den elikagai berri baten susmoaren aurrean, operadoreak berak…

562/2025 Errege Dekretuaren arabera bigarren peritu-irizpena eskatzeko eredua

| Iturria: AESAN | Kontrol ofizialak eta arlo horretako beste jarduera ofizial batzuk antolatzeko eta gauzatzeko arau-esparru berriak, uztailaren 1eko 562/2025 Errege Dekretuak, funtsezko aldaketa dakar eta kontrol ofizialeko zerbitzuak modernizatzea elikadura-kate osoan. 562/2025 Errege…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad