Kontsumitzeko prest dauden entsaladetan Toxoplasma gondii parasitoa egoteko arriskua

Eurosurveillance aldizkariak kontsumitzeko prest dauden entsaladetan Toxoplasma gondii parasitoaren kisteen prebalentziari buruzko azterlan bat argitaratu du, Europako ikerketa-zentro eta unibertsitate entzutetsuen eskutik.

Azterlanean, laginen % 4,1 kutsatuta zeuden, eta hori arriskutsua izan daiteke arrisku talde espezifikoen kasuan, hala nola haurdun dauden emakumeen edo pertsona immunodeprimituen kasuan.



Toxoplasma gondii parasitoaren eraginez sortutako giza infekzio gehienak elikagaien bitartez transmititzen dira, baina ez dago argi infekzio-bide desberdinen garrantzia erlatiboa. T. gondii ookisteekin kutsatutako produktu berdeen kontsumoa identifikatu da balizko iturri gisa.


Azterlanean 2021eko urritik 2022ko irailera Europako 10 herrialdetan (Norvegia, Danimarka, Erresuma Batua, Alemania, Polonia, Txekia, Frantzia, Italia, Espainia eta Portugal) merkaturatu ziren eta kontsumitzeko prest dauden (RTE) entsalada-nahasketen 3.329 lagin aztertu dira, T. Gondii parasitoaren ookisteen presentzia eta prebalentzia neurtzeko.


T. gondii parasitoaren ookisteen ondoriozko kutsaduraren prebalentzia % 4,1ekoa izan zen. Neguan, Europako iparraldeko entsaladaren laginketa eta ontziratzea eta mendebaldeko Europako entsaladaren ekoizpena T. Gondii kisteen detekzio handiagoarekin lotu ziren, eta entsalada-moten artean ez zen alde estatistikoki esanguratsurik aurkitu.


Azterlanaren emaitzek erakutsi dutenez, T. gondii parasitoaren ookisteen ondoriozko kutsadura RTE orri berdeko barazkietan gertatzen da, eta arriskutsua izan daiteke arrisku talde espezifikoen kasuan, hala nola haurdun dauden emakumeen edo pertsona immunodeprimituen kasuan.

Azterlan hori T. gondii parasitoa bilatzeko elikadura-matrizeen analisia egiteko jarraibideak prestatzeko erabil daiteke, Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziaren (EFSA) gomendioei jarraikiz. Etorkizuneko azterlanetan RTE produktuen ekoizpenaren etapa desberdinetan ookisteen presentzia aztertu beharko litzateke, arintze-estrategiak ezarri ahal izateko, kutsadura murriztu edo saihesteko eta pertsonak kutsatzeko arriskua murrizteko. Besteak beste, honako hauek izango lirateke:

  • Parasitoen kopurua (karga) eta bideragarritasuna ebaluatzea.
  • Fabrikazio-jardunbide egokiak (FJE) bateratzea.
  • RTE entsaladak garbitzea.
  • Laginketa-puntu espezifikoak ezartzea

Eguneraketa data: 2025/07/18

FSAIren gida RTEn Listeria monocytogenes-ren irizpideari buruz

Arau berria kontsumitzeko prest dauden zenbait elikagairi aplikatzen zaie, baldin eta Listeria haztea eragin badezakete eta kozinatu gabe eta mikroorganismoa ezabatuko duen beste tratamendurik aplikatu gabe kontsumitzen badira. Gehien eragindakoen…

Hegazti-gripearen Europako egoeraren eguneratzea

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) Europako egoerari buruzko informazioa eman du, 2026ko udaberriari dagokiona….

Teknika genomiko berriei (TGB) buruzko Erregelamendua

Europar Batasunak (EB) 2026/1388 Erregelamendua onetsi du, zeinak ezartzen baitu arau-esparru berri bat teknika genomiko berri (TGB) jakin batzuen bidez (hala nola edizio genetikoa) lortutako begetalentzat. Erregelamendu berri horren xedea…

“Fruktosa-iturririk gabekoa” aipamena erabiltzea: interpretazio-oharra

| Iturria: AESAN | Bi patologia daude, zeinak organismoan fruktosa behar bezala metabolizatzen eta xurgatzen uzten ez dutenak Fruktosa azukre bat da, frutetan, barazkietan eta eztian berez dagoena, baina badira propietate edulkoratzailea izateagatik erabiltzen diren…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad