Lehentasunak Arriskuak Ebaluatzeko metodologian – EFSA 2016

EFSAk bere Batzorde Zientifikoari eskatu zion Arriskuak Ebaluatzeko metodologia berrikus zezala, gabeziak zehazteko eta gaur egun dauden arauak eguneratzeko. Batzorde Zientifikoak lehentasunezko hiru gai hauteman zituen, eta bere 2016-2018 Lan Programan sartuko dituzte:

  • Sentikortasun indibiduala: Populazio mota ezberdinen (gizakiak, animaliak eta ingurumenean dauden organismoak) sentikortasuna ebaluatzea proposatzen da, arrisku-ebaluazioetan kontuan hartutako zalantza-faktoreen egokitasuna egiaztatzeko.
  • Epidemiologia-azterlanen interpretazioa: Zientzia-ebaluazioetan hainbat motatako epidemiologia-azterlanak egin beharko lirateke (adb. gizakien, animalien eta landareen populazioen azterketak), eta horiek diseinu ezberdinak izan beharko lituzkete, batzuk behaketara bideratutakoak eta beste batzuk esku-hartzera bideratutakoak.
  • Erabilera-historialaren irizpideak: Erabilera-historiala eta, bereziki, erabilera seguruaren historiala substantzien eta agenteen segurtasun-ebaluazioetan datu toxikologikoak emateko beharra murrizteko edo salbuesteko erabiltzen da EFSAn. Batzorde Zientifikoak dio bateratu egin beharko liratekeela erabilera-historiala ezartzeko irizpideak, EFSAren ikuspegi ezberdinen arteko koherentzia eta funtsa bermatze aldera.

Arriskuen Ebaluazioko hiru arlotan ari dira jada identifikatutako hiru gai horiek lantzen:

  • Nahasketa kimikoak
  • Atalase toxikologikoaren (TTC) jarraipena
  • Nanoteknologiak.

Azkenik, Batzorde Zientifikoak adierazi zuen bateratzea sustatzeko garrantzitsua dela jarraibide berri hauen etorkizuneko garapenean EBtik kanpoko Arrisku Ebaluazioen agentzia eta erakundeen arteko nazioarteko lankidetza txertatzea.

EFSA- Lehentasunak Arrisku Ebaluazioari buruzko gidaliburuen garapenean

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Elikagai berri baten susmoa dagoenerako protokoloa

AESANek “Elikagai berri baten presentziagatiko susmoaren aurreko protokoloa” izeneko orientazio-dokumentua argitaratu du, 2026/03/18an Batzorde Instituzionalean onartua. Dokumentuak argitzen du nola jokatu behar den elikagai berri baten susmoaren aurrean, operadoreak berak…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad