Listeria bakterioengatiko infekzioen gorakada nabarmena egon zen Europan 2023an

Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC) argitaratutako azken urteko txosten epidemiologikoen arabera, Shiga toxina sortzen duen Escherichia coli (STEC) eta Listeria monocytogenes bakterioen ondoriozko infekzioak gorengo mailetara iritsi ziren 2023an, 2007an Europar Batasun osoan bakterio horien zaintza abian jarri zenetik honako aldia kontuan hartuta.



2023an, STEC bakterioaren ondoriozko 10.901 infekzio-kasu jakinarazi eta baieztatu ziren guztira, hau da, % 22ko igoera egon zen 2022tik eta ordura arte erregistratutako urteko jakinarazpenen tasarik altuena izan zen (100.000 biztanleko 3,2).

STECengatiko infekzioa kutsatutako elikagaien edo uraren bidez transmititzen da nagusiki, bai eta infektatuta dauden pertsona edo animaliekin harreman zuzena izatearen bidez ere. Ondorio hauek izan ditzake: gastroenteritis larria, enterokolitisa eta beherako odoltsua, eta kasu batzuetan sindrome uremiko hemolitikoa (SUH) ere eragin dezake, pixkanakako giltzurrun-gutxiegitasuna sortzen duen afekzio larria. Kalte gehien jasaten duen taldea bost urtetik beherako haurrena da (100.000 biztanleko 13-14 kasu).

Jakinarazitako kasuen gorakada horren arrazoia izan daiteke, hein batean, laborategiko diagnostiko-probak egiten direla, zeinak proba tradizionalak baino sentikorragoak diren.


2023an baieztatutako 2.993 listeriosi-kasu jakinarazi ziren guztira (100.000 biztanleko 2,2 kasu), eta 340 heriotza eragin zituen; kopuru hori orain arte erregistratutako urteko zifrarik altuena da.

Listeria bakterioarekiko esposizioa izaten duten heldu osasuntsu gehienek ez dute sintomarik izaten, baina gaixotasunaren forma inbaditzaileak ondorio larriak izan ditzake biztanle zaurgarrienen kasuan (adinekoak, haurdun dauden emakumeak, jaioberriak eta immunitate-sistema ahuldua dutenak): meningitisa, garuneko infekzioak eta odoleko infekzioak –heriotza ere eragin dezakete–. Hori dela eta, elikagaien bidez transmititzen den EBko gaixotasun larrienetakoa da.

Goranzko joera horren arrazoiak izan daitezke, besteak beste, adinekoen artean egon den gorakada (100.000 biztanleko 2,2 kasu) eta elikadura-ohiturak aldatu izana (besteak beste, kontsumitzeko prest dauden elikagai gehiago kontsumitzea)..


  Osasun-agintaritzentzat

Emaitza horiek ikusita, ECDCk eskatzen du zaintza-, prebentzio- eta erantzun-neurriak indartzeko, EB osoan elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen gorakadari aurre egin ahal izateko.

Kontsumitzaileentzat

ECDCk azpimarratzen du oso garrantzitsua dela prebentzio-neurriak hartzea bi bakterio patogeno horiek sortutako infekzioen eta agerraldien arriskua murrizteko; adibidez:

  • Elikagaiak ekoitzi eta manipulatzean higiene-jardunbide egokiak izatea, batez ere animaliak dauden inguruneetan.
  • Elikagaiak behar bezala prestatzea; hor sartzen dira barazkiak garbitzea eta zuritzea, haragia ondo egitea eta esneki pasteurizatuak erabiltzea.
  • Eskuak garbitzeari buruzko kontzientziazio publikoa areagotzea, bereziki abeletxeak eta zoologikoak bisitatzen dituzten haurren artean, STECengatiko infekzioa saihesteko.
  • Biztanleria zaurgarrienak sentsibilizatzea listeriosiaren gainean, bai eta arriskutsuak diren elikagaien gainean ere (adibidez, kontsumitzeko prest dauden arrainak eta haragi-produktuak); eta haurdun dauden emakumeen kasuan, arrisku handiko elikagaiak saihestea.
  • PCR probetan emaitza positiboak izan dituzten pazienteen laginak isolatzen jarraitzea, eta aldian-aldian genomaren sekuentzia osoaren datuei buruzko informazioa ematea, osasun publikoa zaindu eta kudeatzeko..

Eguneraketa data: 2025/07/18

FutureFoodS lankidetzaren hirugarren deialdiaren aurretiko argitalpena

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz ELIKAk parte hartzen duen FutureFoods lankidetzak hirugarren deialdi irekiaren berri eman du. Deialdia azaroaren hasieran irekiko da eta nazioz gaindiko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako da. Eusko Jaurlaritzak gehienez…

2024ko urteko txostena: Elikagaien Segurtasuna Katalunian

Azken “Memòria anual sobre la situació de la seguretat alimentària, 2024” izeneko memoriak nabarmentzen du 2024an eta 2024an goranzko joera dagoela elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldietan. Hortaz, jarraipena egin behar da,…

Shamonda birusaren detekzioa Espainian

Europan 2026an zehar detektatu ondoren, Espainian lehen fokuak baieztatu dira. Culicoides generoko bektoreek transmititutako gaixotasun emergentea da, eta behiei eragiten die….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad