|
Iturria:
AESAN
|
Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak Batzorde Instituzionalak onartutako gida-dokumentua argitaratu du; dokumentu horrek irizpideak ezartzen ditu kontsumitzeko prest dauden elikagaietan (RTE) bizitza baliagarriaren azterlanak egiaztatzeko. Helburua da elikakatean Listeria monocytogenes bakterioaren kontrola areagotzea eta biztanleria orokorrean eta, bereziki, talderik zaurgarrienean listeriosiaren arriskua murriztea.
Araudi-testuingurua
Dokumentua bat dator Elikadura-produktuei aplikatu behar zaizkien irizpide mikrobiologikoei buruzko (EE) 2073/2005 Erregelamenduarekin eta duela gutxi argitaratu den bizitza baliagarriaren azterlanei buruzko Europar gida-dokumentuarekin, azpimarratuzListeria monocytogenes kontrolatzeko gakoak direla baliozkotzea eta egiaztatzea.
Agiri berria orientatiboa da, besterik ez, ez loteslea, eta praktikan aplikatzea kontrol-sistema ofizialetan eta elikakatearen eragileen barne-prozeduretan txertatzearen mende egongo da.
Helburua
Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak egin, ontziratu eta/edo berriz ontziratzen dituzten elikakateko eragileei informazioa eta jarraibideak ematea, baldin eta Listeria monocytogenes bakterioaren aurrean bizitza baliagarriari buruzko azterlanak egin behar badituzte bermatzeko merkaturatutako elikagaiak seguruak direla.
Listeria monocytogenes bakterioaren aurrean bizitza baliagarriari buruzko azterlanen helburua da egiaztatzea kontsumitzeko prest dagoen elikagaiak patogeno horretarako zehaztu den elikagaien segurtasunaren irizpidearen muga betetzen duela bizitza baliagarria amaitzen den arte (gramo bakoitzeko kolonia eratzeko 100 unitate)
Oinarrizko puntuak
- Aplikazio-eremua Kontsumitzeko prest dauden elikagaiak (RTE), batez ere, Listeria monocytogenes bakterioa hazteko aproposak izan daitezkeenak.
- Produktuak karakterizatzea: Listeria hazteko arriskuaren arabera.
- Eragilearen erantzukizuna: Bizitza baliagarriaren azterlanak Elikagaien Segurtasunaren Kudeaketa Sisteman (ESKS) txertatu behar dituzte.
- Jatorrian sortutako fokuak: Lehengaien hornitzaileei kontrol zorrotza eskatzea.
- Ingurunea zaintzea: Ingurumen-laginketako programa irmoa ezartzeko betebeharra, bakterioa instalazioetan geratzen baita.
- Gomendatutako metodologiak:
- Mikrobiologia prediktiboa
- Erronken probak (challenge test)
- Iraunkortasun-azterlanak
- Arriskuan oinarritutako ikuspegia: “Ahalik eta egoerarik okerrena” aukeratzea, bermatzeko produktuaren bizitza baliagarri osoan segurtasuna mantenduko dela.
- Aplikazioa: elikakateko eragileentzat, bizitza baliagarriaren azterlanak bideratzean, eta eragileek eginiko bizitza baliagarriaren azterlan horien egokitasuna egiaztatzeko eskumena duten agintarientzat.
Eguneraketa data: 2026/05/20
