Listeriosi-agerraldia BERRIA haragi produktuetan

Azken orduko berria

2019ko Irailak 06

Andaluziako Juntako Osasun eta Familia Kontseilaritzak beste elikagai-alerta baten berri eman du, hori ere haragi urdaiztatuarekin lotutako listeria dela eta.

“Carne mechada Sabores de Paterna” produktuaren lagin batek listerian positiboa eman du. Lagina fabrikako instalazioetan hartu da, intoxikazio kasu bat egon zitekeela susmatu ondoren egindako ikerketen ondorioz.

Andaluziako Juntak erabaki du enpresako ekoizpena bertan behera uztea, produktu guztiak geldiarazi dira eta agindu da haragi urdaiztatua merkatutik kentzeko.

Produktu hori Cadizen, Huelvan, Malagan eta Madrilen banatu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan ez dago kaltetutako produktuak merkaturatu izanaren berririk, ezta kaltetutako pertsonaren berririk.

Abuztuaren 16an, elikagaien segurtasunaren arloko Estatuko agintaritza eskudunak (AESAN) jakin zuen Listeria monocytogenes bakterioak kontaminatutako haragia jatearen ondorioz sortutako zenbait agerraldi izan zirela Andaluzian. Hori horrela, beharrezko neurriak hartu dira kaltetutako produktuak merkatutik kentzeko eta agerraldiaren kausak ikertzeko.

Hasiera batean, jakin genuen agerraldia sorrarazi zuen produktua “Magrudis SL” enpresak egindako “La Mechá” markako haragi urdaiztatua izan zela, “Comercial Martínez León” enpresak merkaturatua. Beranduago jakin dugu, ordea, enpresa bereko beste produktu batzuk ere kaltetuta daudela. Gainera, jakin dugu haragi urdaiztatu hori etiketatzeari buruzko araudia bete gabe merkaturatu dela, marka komertzialik gabe merkaturatu baita.

Produktu gehienak Andaluzian banatu eta merkaturatu dira, eta, neurri txikiagoan, baita autonomia-erkidego hauetan ere: Madril, Extremadura, Katalunia, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon eta Kanariak.

Listeriosia EZ da pertsonatik pertsonara kutsatzen. Kontaminatutako elikagaiak janda kutsatzen da batez ere eta amarengandik seme-alabei karenaren bidez edota erditzerakoan.

Arrisku handiko taldeak

Paziente immunodeprimituak

Adinekoak

Bularreko haurrak eta haur txikiak

haurdun dauden emakumeak

Gomendio orokorrak

  • Ondo etiketatutako produktuak bakarrik erosi. Haragi-produktuen etiketek marka obal bat izan behar dute, zeinetan produktua merkaturatzeaz arduratu den establezimenduaren osasun-erregistroaren zenbakia (RGSEAA) agertzen baita.
  • Etxean “La Mechá” markako produkturen bat dutenek, ez dute kontsumitu behar, eta dagoeneko kontsumitu badute eta sintomaren bat badute, osasun-zentro batera jo behar dute.
  • Haurdun dauden emakumeek erreferentziazko informazio ofiziala kontsultatu behar dute, edo osasun-arloko profesionalei galdetu.
  • Etxeetan, garrantzitsua da kutsadura gurutzatua saihestea. Horretarako, beste elikagai batzuk uki ditzaketen gainazalak eta tresnak ondo garbitu eta erabili behar dira.

Informazio gehiago

ELIKAren elikagaien segurtasunari buruzko atalean, agente kimiko eta biologikoei loturiko arriskuen fitxa teknikoak aurki daitezke. Fitxa horien artean dago, besteak beste, Listeriari buruzkoa:

Horrez gain, infogramak eta fitxa teknikoen laburpenak ere ikus daitezke; besteak beste, Listeriarena:

Eguneraketa data: 2025/07/18

FutureFoodS lankidetzaren hirugarren deialdiaren aurretiko argitalpena

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz ELIKAk parte hartzen duen FutureFoods lankidetzak hirugarren deialdi irekiaren berri eman du. Deialdia azaroaren hasieran irekiko da eta nazioz gaindiko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako da. Eusko Jaurlaritzak gehienez…

2024ko urteko txostena: Elikagaien Segurtasuna Katalunian

Azken “Memòria anual sobre la situació de la seguretat alimentària, 2024” izeneko memoriak nabarmentzen du 2024an eta 2024an goranzko joera dagoela elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldietan. Hortaz, jarraipena egin behar da,…

Shamonda birusaren detekzioa Espainian

Europan 2026an zehar detektatu ondoren, Espainian lehen fokuak baieztatu dira. Culicoides generoko bektoreek transmititutako gaixotasun emergentea da, eta behiei eragiten die….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad