Merkurioak gizakietan duen toxikotasunari buruzko ikerketak eta arriskuaren ebaluazio berria elikagaietan – EFSA 2012

EFSAk berrikuste-azterlana eta merkurio totalaren, hau da, merkurio inorganikoaren eta metilmerkurioaren (MeHg) toxikotasunari buruzko datuen bilketa bibliografikoa argitaratu ditu. Metilmerkurioa da, 2002az geroztik, elikagaietako merkurioaren forma toxikoena. Alabaina, ez dago behin betiko ondoriorik eta gaiaren inguruko ikerketa berriak behar dira, orain arte aurkitutakoak egiaztatze aldera.

Esperimentazio-animalien artean, MeHg-aren ondorio larrienak lotura du jaio aurreko esposizioaren ondoren sortutako neurotoxikotasunarekin. Neurotoxikotasuna ez diren beste ondorio sistemiko batzuk ere aurkitu dira dosi handiagoetan. Gainera, azken aldiko ikerketek egiaztatu dute metilmerkurioak ondorioak dituela sistema kardiobaskularrean eta immunologikoan.

Merkurio inorganikoari dagokionez, ez dago behar besteko datu epidemiologikorik gizakietan duen toxikotasuna ebaluatzeko, zenbait muga direla eta: azterketa-taldea txikia, esposizioaren ebaluazio okerra, etab. Dena den, esperimentazio-animaliekin eginiko azterlan toxikologikoek berretsi egin dituzte zenbait kalte: jomuga-organoetakoak (burmuina, gibela, giltzurruna), sistema immunologikokoak eta ugaltze-sistemakoak.

Horiek guztiak ABIT (Asteko Behin-behineko Ingesta Toleragarria) gisa erabiltzen den dosiaren pareko edo muga horren azpitik dauden dosietan. Toxikotasunari buruzko datu berri horiek aurrean, CONTAM panelak ebaluatu egin du ea oraindik egokiak diren JECFAk metilmerkuriorako gomendatutako ABITak (1,6 µg/gorputz-pisuaren kg) eta merkurio inorganikorako gomendatutakoak (4 µg/gorputz-pisuaren kg).

Merkurioaren arriskuak eta arrainak ematen dituen kate luzeko koipe-azido poliinsaturatuen onurak neurtuta, Panelak Asteko Ingesta Toleragarria (AIT) murriztu du metilmerkuriorako. Zehazki, 1.3 µg/kg-ra murriztu da; izan ere, herritar-talde guztien dietaren bidezko esposizioak ez du ingesta hori gainditzen. Are gehiago, 95. pertzentilak ere ez du gainditzen: hurbil edo azpitik dago. Hori guztia aintzat hartuta, herritar-talde minberenak haurdunak eta fetuak dira oraindik ere.

Odol- eta ile-laginetan eginiko monitorizazioaren azken datuek adierazten dute Europan metilmerkurioarekiko elikagai bidezko esposizioa, oro har, AITaren azpitik dagoela; baina, hagin-amalgamako merkurio elementala arnasteagatiko esposizioak handitu egin dezake merkurio inorganikoarekiko esposizioa; beraz, AITa gaindi daiteke.

EFSAk gogorarazi du neurriak hartzen badira metilmerkurioarekiko esposizioa murrizteko, arrain jakin batzuen kontsumoa txikituta, aintzat hartu beharko direla, halaber, arrainaren kontsumoaren ondorio onuragarriak.

Merkurioaren toxikotasuna animalien eta gizakien artean
Arrisku Ebaluazioa

Eguneraketa data: 2025/07/18

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…