Metal astunekiko eta iodoarekiko elikadura-esposizioa itsas algak eta landare halofitoak kontsumitzeagatik

EFSAk zenbait metal astunekiko (artsenikoa, kadmioa, beruna eta merkurioa) eta iodoarekiko elikadura-esposizioa aztertu du, Europako herritarrek itsas algak eta landare halofitoak kontsumitzeagatik.

Horretarako, EFSAk azken 10 urteetan lortutako datuak aztertu ditu (2011–2021), eta honako hauek dira emaitzak:

  • Maila analitikoan, aldagarritasun handia aurkitu zen alga laginetako metal astunen eta iodoaren kontzentrazioan, baita espezie bereko algen artean ere. Hala ere, kontzentraziorik altuenak iodoarenak dira.[spacer height=”10px” id=”3″]
  • Metal astunen artean, batezbestekorik altuena artsenikoarena izan zen, eta, bereziki, As totalarena; hala ere, lagin batzuetan As inorganikoak eta kadmioak izan zuten batezbestekorik altuena.[spacer height=”10px” id=”3″]
  • Itsas algetako merkurioaren batez besteko kontzentrazioak baxuenak izan ziren metal astun guztien artean.[spacer height=”10px” id=”3″]
  • Oro har, batez besteko mailarik altuena alga arreen (feofitoak) artean jakinarazi ziren, eta, jarraian, alga gorrien (errodofitoak) eta berdeen (klorofitoak) artean.[spacer height=”10px” id=”3″]
kombu

Datu horiek aztertu eta dieta osoari buruzko aurreko ikerketarekin alderatu ostean, EFSAk honako hau ondorioztatu du:

  • Cd-aren kasuan, esposizio-iturri garrantzitsuena Laver alga gorriena izan zen (1,675–1,676 μg/kg artean).[spacer height=”10px” id=”3″]
  • Berunaren eta As inorganikoaren kasuan, EFSAk uste du halofitoak, algak eta eratorritako produktuak kontsumitzen dituzten pertsonentzako zenbatetsitako esposizioa garrantzitsua dela; izan ere, dieta osoari buruzko aurreko ikerketan lortutako esposizioaren % 10etik eta % 30era bitartekoa da.[spacer height=”10px” id=”3″]
  • Metilmerkurioaren kasuan, elikadura-talde horrek pertsona heldu baten dieta osoari egiten dion ekarpena % 10ekoa izan daiteke.[spacer height=”10px” id=”3″]
  • Iodoaren kasuan, kontzentraziorik altuenak alga arretan badaude ere, beste alga mota batzuk maiz kontsumitzeak (Laver algak, besteak beste) iodo kopuru handia ekar dezake (eguneko 20 μg/gorputzeko kg-tik gorako batez besteko ingestioak identifikatu dira Kombu eta Laver algak kontsumitzen dituzten pertsonen artean).[spacer height=”10px” id=”3″]

Emaitza horiek agerian uzten dute itsas algak kontsumitzeak garrantzi handia duela metal astunekiko eta iodoarekiko munduko esposizioan eta iodoaren ahorakinean, eta etorkizunean itsas algen kontsumoak gora egiteak izan dezakeen eragina.

Hegazti-gripeak eragindako konfinamendua kentzea

Gaur, apirilaren batean, Estatuko Aldizkari Ofizialean apirilaren 31ko APA/300/2026 Agindua argitaratu da. Agindu horrek hegaztien gripearen aurkako neurriei buruzko APA/1288/2025 Agindua aldatzen du….

Mingain urdina kontrolatzeko estrategia berria

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2026rako minagain urdina gainbegiratu eta kontrolatzeko estrategia eguneratu du, penintsulan 3 eta 8 serotipoek zirkulazio handia izan duten aldi baten ondoren…

ACSAren pastelgintzako jardunbide egokien gida

| Iturria: ACSA | Kataluniako Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (ACSA) Pastelgintzaren sektorerako jardunbide egokien gidaren bigarren edizioa argitaratu du. Gida elikagaien arloko eragileei zuzenduta dago, APPCCaren printzipioetan oinarritutako autokontrol-sistemen ezarpena errazteko, (EE) 852/2004 Erregelamenduan xedatutakoaren…

Biosegurtasunari buruzko kontzientziazioa EBko hegazti-sektorean

EFSAk argitaratu berri du EBrekin koordinatutako biosegurtasuneko komunikazio-kanpaina baterako oinarri sendoa duen eta ebidentzia zientifikoan oinarrituta dagoen txosten tekniko bat, Europako hegazti-sektore osoan hegazti-gripearen inguruko kontzientzia sortzeko, erresilientzia indartzeko, portaera-aldaketan…

Sukralosa (E 955) berrebaluatzea elikagai gehigarria den aldetik

Sukralosa (E 955) Europar Batasunean elikagai-gehigarri gisa baimendutako edulkoratzaile bat da. Batasunean 2009ko urtarrilaren 20a baino lehen edulkoratzaile gisa erabiltzeko baimenduta zegoenez, EFSAk arriskuaren beste ebaluazio bat egin behar dien…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad