Mihi urdinaren Euskadiko egoeraren eguneratzea

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) jakinarazi du mihi urdin gaitzaren 3 serotipoaren (S3) bi foku berri detektatu dituztela, horietako bat Barrundian (Araba).

NEIKER laborategiak adierazi du 3 serotipoa detektatu dela Barrundia (Araba) udalerriko ardi-ustiategi batean, eta, ondoren, Algeteko laborategiak egiaztatu duela.

Albaitaritza Zerbitzu Ofizialek (AZO) arauzko neurri guztiak hartu dituzte agerraldia kontrolatzeko, eta egoera epidemiologikoaren jarraipena egiten ari dira. Halaber, garrantzizko edozein albisteren berri ematen jarraituko dute.

Txertaketa, prebentzio-neurri garrantzitsuena

EAEn gaixotasuna berriro agertu denez, abeltzaintza-sektorean azpimarratzen ari dira zer-nolako onurak dituen azienda gaixotasun horren aurka txertatzeak eta desinfektatzeak, prebentziorako baliabide bakarrak baitira. Hortaz, abeltzaintza-azienda osoa babestea bultzatzen ari dira, eta bereziki azpimarratzen serotipo horren aurkako prebentziozko txertaketa gomendatzen dela.

Ardiei dagokienez, hauteman da 3 serotipoaren aurkako txertoak ez duela erabat eragozten 3 serotipoak kutsatzea; hala ere, egiaztatu da murriztu egiten dituela heriotza- eta abortu-tasak, kutsatuta dauden eta txertatu gabe dauden artaldeekin alderatuta.

Egoeraren jarraipena

AZOk eutsi egin dio gaixotasunaren zaintza epidemiologikoari, eta jarraituko dute lurralde nazionalean mihi urdinaren gaitzaren bilakaerari buruzko albiste garrantzitsu ororen berri ematen.

Bestalde, azken eguneratze honetan MAPAk jakinarazi du beste foku bat detektatu dela Lugoko behi-ustiategi batean. 2026-2027 bektore-jarduerako aldi honetan, mihi urdin gaitzaren birusaren zirkulazioa baieztatu da probintzia hauetan: A Coruña, Lugo, Nafarroa, Huesca, Errioxa, Segovia, Badajoz eta EAE.

Infomazio gehiago hurrengo estekan

Eguneraketa data: 2026/08/21

Kadmioarekiko elikadura-esposizioa Alemanian

BfR-k azterlan bat argitaratu du kadmioak elikagaietan duen presentziari eta Alemaniako herritarrak kutsatzaile horrekiko duten esposizioari buruz….

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad