Mikotoxinak zerealetan ager daitezke. Mikotoxinek zerealetan eragiten duten kutsadura ekiditeko eta murrizteko, lehen ekoizpenean zenbait neurri har daitezke, besteak beste, Nekazaritza arloko Praktika Egokiak. Praktika horien helburua da mikotoxinek eragiten duten kutsadura ekiditea. Lehen ekoizpeneko ondorengo faseetan detoxifikazio-metodoak eta APPCC sistemak ezartzen dira. CODEX ALIMANTARIUS Batzordearen (FAO-OMS) dokumentu honek biltzen ditu Nekazaritza arloko Praktika Egokiak, Erakundeak onetsiak izan direnak, zerealetan zenbait mikotoxina murrizteko.
Listeria monocytogenes bakterioaren aurrean bizitza baliagarriaren azterlanak egiaztatzeko gida-dokumentua
| Fuente: AESAN | Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak Batzorde Instituzionalak onartutako gida-dokumentua argitaratu du; dokumentu horrek irizpideak ezartzen ditu kontsumitzeko prest dauden elikagaietan (RTE) bizitza baliagarriaren azterlanak egiaztatzeko. Helburua da elikakatean Listeria…
