Mikrobioen aurkako erresistentzia bakterio zoonotikoetan, Europan

EFSAk eta ECDCk mikrobioen aurkako erresistentziei (RAM) buruzko urteroko txostena argitaratu dute. Txosten horretan, 2017. eta 2018. urteetan pertsona, animalia eta elikagaiei eragin dieten bakterio zoonotikoen mikrobioen aurkako erresistentziaren egoera aztertzen da. Elikagaietarako animalien kasuan, emaitzak oso positiboak izan dira, txostenak adierazten baitu mikroorganismo batzuen kasuan mikrobioen aurkako suszeptibilitateak gora egin duela estatu kide batzuetan.

Ziprofloxazinarekiko erresistentzia orokortua

Txostenaren arabera, Salmonella eta Campylobacter bakterioak ziprofloxazinarekiko gero eta erresistenteagoak dira; ziprofloxazina da bakterio horiek eragindako infekzioak tratatzeko antibiotikorik erabilienetakoa.

Pertsonen artean, ziprofloxazinarekiko erresistentzia ohikoa da, batez ere zenbait Salmonella kasutan, eta erresistentzia hori % 1,7 izatetik (2016) % 4,6 izatera igo da (2018). Campylobactern bakterioaren kasuan, 19 herrialdetatik 16k jakinarazi dute ziprofloxazinarekiko erresistentzia-ehunekoak altuak edo oso altuak direla.

Halaber, datuek adierazten dute eskortako hegaztien artean Salmonella eta E. coli bakterioak oso erresistenteak direla ziprofloxazinarekiko.

Erresistentzia minoritarioak

Pertsona askoren artean, murriztu egin da ampizilinarekiko eta tetraziklinekiko erresistentzia, Salmonella typhimurium bakterioaren kasuetan, herrialde askotan, 2013-2018 aldian.

Azken belaunaldiko antimikrobianoen kasuan, kolistinarekiko erresistentzia ez da ohikoa izan Salmonella eta E. coli bakterioen kasuetan. Bestalde, karbapenemasak sortzen dituen E. coli bakterioa ez da hauteman loditzeko oilaskoetan, indioilarretan eta oilasko-haragian.

Erresistentzia anizkoitzak

Hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko eta fluorokinolonekiko erresistentzia konbinatua (oso garrantzitsuak diren bi antimikrobianoekiko erresistentzia, aldi berean) baxua da oraindik ere Salmonellaren kasuan, baita fluorokinolona eta makrolidoekikoa ere, Campylobacter birusaren kasuan.

Adierazle gakoak

Txostenak emaitzen adierazle gakoak ere baditu. Horiek lagundu egiten diete estatu kideei antimikrobianoen erabilera murrizteari eta antimikrobianoekiko erresesistentziari aurre egiteari dagokienez izandako aurrerapenak ebaluatzen.

Era horretan, elikagaietarako animalietan, antimikrobiano guztiekiko suszeptibilitate-adierazleak % 25 egin du gora E. coli bakterioaren kasuan, estatu kide guztietan, 2014-2018 aldian. Aurkikuntza hori positiboa da, horrek esan nahi baitu behar izanez gero herrialde horietan antimikrobianoen bidezko tratamenduek arrakasta izateko aukera handiagoa izango dutela.

Gainera, beheranzko joera hauteman da AmpC eragiten duen E. coli bakterioaren agerpenean estatu kideen % 40n, 2015-2018 aldian. Hori oso garrantzitsua da; izan ere, AmpC eragiten duen E. coli bakterioak infekzio larriak eragiten ditu gizakiengan.

Ondorioak

Elikagaietarako animalietan izandako aurkikuntza positiboek adierazten dute egoerak hobera egin duela; hala ere, EFSAk eta ECDCk proposatzen dute aldaketa horren atzean dauden arrazoiak sakonago aztertzeko.

Ziprofloxazina fluorokinolona bat da; hau da, giza erabilerarako berebiziko garrantzia dute antimikrobianoen taldekoa da; izan ere, fluorokinolonek eraginkortasuna galtzen badute, horrek ondorio larriak izan litzake gizakion osasunean.

Eguneraketa data: 2025/07/18

FutureFoodS lankidetzaren hirugarren deialdiaren aurretiko argitalpena

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz ELIKAk parte hartzen duen FutureFoods lankidetzak hirugarren deialdi irekiaren berri eman du. Deialdia azaroaren hasieran irekiko da eta nazioz gaindiko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako da. Eusko Jaurlaritzak gehienez…

2024ko urteko txostena: Elikagaien Segurtasuna Katalunian

Azken “Memòria anual sobre la situació de la seguretat alimentària, 2024” izeneko memoriak nabarmentzen du 2024an eta 2024an goranzko joera dagoela elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldietan. Hortaz, jarraipena egin behar da,…

Shamonda birusaren detekzioa Espainian

Europan 2026an zehar detektatu ondoren, Espainian lehen fokuak baieztatu dira. Culicoides generoko bektoreek transmititutako gaixotasun emergentea da, eta behiei eragiten die….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad