Antibiotikoen aurkako erresistentzia Europan: EFSA/ECDC 2015 txosten bateratua

EFSAk eta ECDCk 2015eko mikrobioen aurkako erresistentziari buruzko urteko txostena argitaratu dute.

Hona hemen ikerlanaren ondorio nagusiak:

“Aurreko urteetan bezala, mikrobioen aurkako erresistentzia ez da bera Europa osoan; desberdintasun handiak daude eskualdeen artean.”

Oro har, esan liteke erresistentzia pixkanaka handitzen dela iparraldetik hegoaldera eta mendebaldetik ekialdera goazen heinean.

Desberdintasun horiek honako hauekin daude lotuta, ziur asko: mikrobioen aurkako erresistentzien preskripzio-irizpideak, infekzioen profilaxia eta tratamendua eta haren erabilera osasun-laguntzan.

“Bakterio Gram negatiboak: erresistentziak gorantz”

Txostenak nabarmendu du bakterio hauen egoera bereziki kezkagarria dela, duten prebalentzia altuagatik; gainera, kasu batzuetan areagotzen ari da prebalentzia.

“Hirugarren belaunaldiko zefalosporinak: erresistentzien gorakada E. coli eta K. pneumoniae bakterioetan”

Azken lau urteotan, nabarmen areagotu da Europan hirugarren belaunaldiko zefalosporinen aurkako erresistentzia E. coli eta K. pneumoniae bakterioetan.

Hirugarren belaunaldiko zefalosporinen aurkako erresistentzia horrek fluorokinolonen eta aminoglukosidoen aurkako erresistentzia dakar askotan. Askotariko erresistentzia horrek ere gora egin du 4 urteotan.

Antibiotiko horien aurkako erresistentzia areagotzeak beste antibiotiko batzuen erabilera handitu dezake, esate baterako, karbapenemikoena (eta horrek antibiotiko horien aurkako erresistentzia areagotu dezake gero).

“Antibiotiko karbapenemikoak: multierresistentziak”

Antibiotiko horien aurkako erresistentzia % 8,1ekoa da K. pneumoniae bakteorioan eta % 0,1ekoa Europako biztanleen artean. Eskualdearen arabera, erresistentzia-mailen arteko aldea handia izan daiteke K. pneumoniae bakterioaren kasuan, % 61,9tik % 1 baino gutxiagora artekoa. Horrez gain, azpimarratzekoa da lau urteotan izugarri areagotu direla bakterio horrek antibiotiko karbapanemikoen aurka dituen erresistentziak.

Salbuespen gutxi batzuk kenduta, fluorokinolonen, aminoglukosidoen eta hirugarren belaunaldiko zefalosporinen aurkako multierresistentzia zuten herrialdeek zituzten antibiotiko karbapenemikoen aurkako erresistentzia-tasarik handienak.

Mota horretako antibiotikoen aurkako erresistentzia-tasarik handiena Acinetobacter spp. bakterioan detektatu zen Europako hegoaldeko eta hego-ekialdeko herrialdeetan, baita herrialde Baltikoetan ere, non % 80eko tasara iritsi baitzen 2015ean.

Karbapenemikoen aurkako erresistentzia duten infekzioak tratatzeko, eraginkortasun txikiagoko beste antibiotiko batzuk erabiltzen dira; besteak beste, kolistina.

Karbapenemasak ekoizten dituzten enterobakterioak etengabe ari dira zabaltzen, bereiziki K. pneumoniae bakterioak, eta horiek azaro larriak eragiten dizkiete Europako ospitaleei.

“MRSA – S. aureus, metizilinarekiko erresistenteak: erresistentzia beherantz”

Erresistentzia-tasak beheranzko joera bat ari dira izaten azken lau urteotan, % 18,8tik (2012) % 16,8ra (2015), hain zuzen ere.

Eguneraketa data: 2025/07/18

FutureFoodS lankidetzaren hirugarren deialdiaren aurretiko argitalpena

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz ELIKAk parte hartzen duen FutureFoods lankidetzak hirugarren deialdi irekiaren berri eman du. Deialdia azaroaren hasieran irekiko da eta nazioz gaindiko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako da. Eusko Jaurlaritzak gehienez…

2024ko urteko txostena: Elikagaien Segurtasuna Katalunian

Azken “Memòria anual sobre la situació de la seguretat alimentària, 2024” izeneko memoriak nabarmentzen du 2024an eta 2024an goranzko joera dagoela elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldietan. Hortaz, jarraipena egin behar da,…

Shamonda birusaren detekzioa Espainian

Europan 2026an zehar detektatu ondoren, Espainian lehen fokuak baieztatu dira. Culicoides generoko bektoreek transmititutako gaixotasun emergentea da, eta behiei eragiten die….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad