Mikrobioen aurkako sendagaien aurreko erresistentziaren egoera munduan 14/05/05

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) txosten bat argitaratu du mikrobioen aurkako sendagaien aurreko erresistentziak munduan duen egoerari buruz, bereziki antibiotikoen kasuan. Txosten horren arabera, mehatxu hori, dagoeneko, ez da etorkizunerako aurreikuspena, baizik eta benetako eta egungo arriskua da munduko bazter guztietan.

Hona hemen azterlanaren ondorio nagusiak:

  • Antibiotiko karbapenemikoekiko erresistentzia munduko toki guztietara hedatu da. Antibiotiko horiek azken baliabide terapeutikoa dira Klebsiella pneumoniaek (hesteetako bakterio arrunt bat) eragiten dituen eta heriotza ekar dezaketen infekzioetarako. K. pneumoniaek infekzio nosokomialak sortzen ditu, adibidez, pneumoniak, septizemia edota jaioberrietan zein zainketa intentsiboetako unitateetako pazienteetan gertatzen diren infekzioak. Erresistentzia horren ondorioz, zenbait herrialdetan, antibiotiko karbapenemikoak ez dira eraginkorrak K. pneumoniaearen infekzioak dituzten pertsona-kopuru erdiaren baino gehiagoren kasuan.
  • Fluorokinolonekiko erresistentzia ere asko zabaldu da. Bakterioen aurkako botika-mota hori E. colik sortutako gernu-infekzioak tratatzeko gehien erabiltzen direnetako bat da. Botika horiek laurogeiko hamarkadan azaldu ziren, eta garai hartan ia ez zen horiekiko erresistentzia ageri. Gaur egun, tratamendu hori ez da eraginkorra munduko herrialde askotako pazienteen erdiaren baino gehiagoren kasuan.
  • Berretsi egin da gonorrea hirugarren belaunaldiko zefalosporinekin tratatzeak huts egin duela Austrian, Australian, Kanadan, Eslovenian, Frantzian, Japonian, Norvegian, Erresuma Batuan, Hegoafrikan eta Suedian, nahiz eta kasu horietarako azken baliabide terapeutikoa izan. 1 milioi pertsonak baino gehiagok harrapatzen dute gaixotasun hori egunean.
  • Antibiotikoekiko erresistentziak luzatu egiten du gaixotasunen iraupena, eta areagotu egiten du hiltzeko arriskua. Esaterako, zenbatetsi da metizilinarekiko erresistentzia duten Staphylococcus aureusen anduiez kutsatutakoek aukera handiagoa (% 64 handiagoa) dutela hiltzeko, erresistentzia ez duten anduiez kutsatutakoen aldean. Halaber, erresistentziak osasun-arretaren kostua areagotzen du, ospitaleetako egonaldiak luzatu eta zainketa intentsibo gehiago eskatzen dituelako.

Mikrobioen aurkako sendagaien aurreko erresistentziei buruzko txostena (ingelesez)

OMEren berriak (eta estekak)

Elikagai berri baten susmoa dagoenerako protokoloa

| Fuente: AESAN | AESANek “Elikagai berri baten presentziagatiko susmoaren aurreko protokoloa” izeneko orientazio-dokumentua argitaratu du, 2026/03/18an Batzorde Instituzionalean onartua. Dokumentuak argitzen du nola jokatu behar den elikagai berri baten susmoaren aurrean, operadoreak berak…

562/2025 Errege Dekretuaren arabera bigarren peritu-irizpena eskatzeko eredua

| Iturria: AESAN | Kontrol ofizialak eta arlo horretako beste jarduera ofizial batzuk antolatzeko eta gauzatzeko arau-esparru berriak, uztailaren 1eko 562/2025 Errege Dekretuak, funtsezko aldaketa dakar eta kontrol ofizialeko zerbitzuak modernizatzea elikadura-kate osoan. 562/2025 Errege…

Q sukarrari buruzko ebaluazio epidemiologiko berria

| Iturria: Osasun Ministerioa | Osasun Ministerioak Q sukarrari buruzko arrisku-ebaluazio berri bat argitaratu du, eta horren bidez jakinarazi du arriskua “oso txikia” dela biztanleria orokorrarentzat eta “neurrizkoa” animaliekin lan egiten dutenentzat. Ebaluazioan 2016. eta…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad