Molusku bibalbio bizien higieneari buruzko araudia eguneratu da

Europako Batzordeak araudi berri bat argitaratu du, molusku bibalbio biziei aplika dakizkiekeen higiene arau espezifikoak eguneratzen dituena. Araudi berriak ez ditu osasun-irizpideak aldatzen; arrantza sektorearen trazabilitatea, arauen arteko koherentzia eta segurtasun juridikoa hobetzen oinarritzen da.

Europako Batzordeak argitaratu egin du 2026/1829 (EB) Erregelamendu Delegatua, 2026ko uztailaren 24koa,  853/2004 (EE) Erregelamenduaren II. eta III. eranskinak aldatzen dituena molusku bibalbo bizien higieneari buruzko arau espezifikoei dagokienez.

Berritasun nagusien artean, nabarmendu egiten dira merkaturatzen diren bitartean loteekin batera doazen dokumentu-baldintzen eguneratzea, operadoreen arteko mugimenduak erregistratzeko TRACES sistema etorkizunean nahitaez erabili behar izatea, berriz murgitzeko jardueraren definizio espezifikoa txertatzea eta operadore baimenduek araztu gabe bidalitako molusku biziek identifikazio-markarik behar ez dutela argitzea.

Aldaketa horiekin, Europako Batzordearen xedea da molusku bibalbo bizien kontrol eta trazabilitate sistemak modernizatzea, elikakatearen gardentasuna indartzea eta dokumentuen kudeaketa erraztea, bai enpresentzat, bai kontrol agintarientzat.

Ziguatoxinak Europan: EuroCigua II proiektuaren emaitza nagusiak

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) lau txosten zientifiko argitaratu ditu EuroCigua II proiektuaren azken emaitzekin, ziguatoxinei buruzko ezagutzak hobetzeko, osasun publikorako arriskuak ebaluatzeko eta Europar Batasunean zaintza- eta kontrol-tresnak indartzeko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad