Mundu-mailako nekazaritzako elikagaien sistemen joerak – FAOren 2024ko urtekari estatistikoa

Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) urtekari estatistikoa (2024) argitaratu du. Bertan zehazten dira mundu-mailako nekazaritzako elikagaien sistemen joera garrantzitsuenak. Erronka nagusien artean nabarmentzen dira Lurreko tenperaturen areagotzea, elikagaien segurtasun-ezaren aurkako borroka, obesitate-tasen gorakada eta nekazaritza-ekoizpenak aurre egin beharreko ingurumen-presioak.


Urtekariak sarbide azkarra eta erraza ematen du elikaduraren eta nekazaritzaren askotariko dimentsioei buruzko maila goreneko zifra, grafiko eta mapetara: sektorearen ezaugarriak, ekoizpena, prezioak eta merkatua, elikagaien segurtasuna eta nutrizioa, ingurumenari lotutako alderdiak, eta abar. Guztira 50 adierazle baino gehiago aurkezten dira 17 domeinu tematikotan 200 bat herrialde eta eskualdetarako, eta hori guztia informazio gakoa da elikagaien inguruko politikak formulatzeko.

Urtekari estatistikoa FAOSTAT plataformaren parte da. Plataforma horrek nekazaritzari buruzko doako estatistiken munduko bildumarik handiena jasotzen du. 245 herrialde eta 35 eskualde hartzen ditu. 2024ko edizioa formatu digital elkarreragile batean ere badago eskuragarri, eta sakelako edizio bat ere badakar.

Azpimarratu beharreko alderdi nagusiak

  • Mundu-mailako nekazaritzaren balioak % 89 egin du gora termino errealetan azken bi hamarkadetan, eta 2022an 3,8 bilioi dolarrera iritsi zen. Gorakada gorabehera, nekazaritzak munduko ekoizpen ekonomikoari egindako ekarpena nahiko egonkor mantendu da, eta nekazaritzaren esparruan baliatutako lan-indarraren proportzioak behera egin du; izan ere, % 40koa zen 2020an eta % 26koa, berriz, 2022an.
  • Elikagaien ekoizpenak gora egiten jarraitu du, baina gosea oraindik ere arazo bat da. 2023an azpielikatutako pertsonen kopurua 713 eta 757 milioi artekoa zen. Batez besteko balioa kontuan hartzen badugu (733 milioi), 2019an baino 152 milioi pertsona gehiago dira. Azpielikatutako pertsona gehienak Asian bizi dira, baina azpielikaduraren prebalentzia handiagoa da Afrikan.
  • Halaber, obesitate-tasa ere gora egiten ari da, bereziki diru-sarrera altuak dituzten eremuetan. Ameriketako, Europako eta Ozeaniako helduen % 25 baino gehiago obesoa da, eta horrek agerian uzten du elikagai osasungarri eta nutritiboetarako sarbidea bermatzeak dakarren erronka.
  • Lehen mailako laboreen munduko ekoizpenak % 56 egin zuen gora 2000. urtetik 2022. urtera, eta 2022an 9.600 milioi tona lortu ziren. Oinarrizko laboreak, hala nola azukre-kanabera, artoa, garia eta arroza, munduko laboreen ekoizpenaren erdia dira, gutxi gorabehera.
  • Haragiaren ekoizpena % 55 areagotu zen 2000. urtetik 2022. urtera, eta oilaskoaren ekoizpenak egin zuen gora nabarmen. Mundu-mailan, 2022an 361 tona haragi ekoitzi ziren, eta oilaskoa txerrikia baino gehiago ekoitzi zen.
  • Pestiziden erabilerak % 70 egin zuen gora 2000. eta 2022. urteen artean. 2022. urtean Ameriketan mundu-mailako guztizko erabileraren erdira igo zen.
  • Nekazaritzan erabiltzen diren ongarri inorganikoak 185 milioi tona mantenugai izatera iritsi ziren 2022an, eta kopuru horren % 58 nitrogenoari dagokio. 2000. urtearekin alderatuta % 37 egin zuen gora.
  • Landare-olioen ekoizpenak % 133 egin zuen gora 2000. eta 2021. urteen artean, batez ere palma-olioaren ekoizpenaren gorakadaren ondorioz.
  • Nekazaritzako elikagaien sistemetatik eratorritako berotegi-efektuko gasen isurien kopuruak % 10 egin zuen gora 2000 eta 2022 artean. Nekazaritza-ustiategietako isuriek % 15 egin zuten gora aldi horretan, eta abeltzaintzak isuri horien % 54a eragin zuen, gutxi gorabehera.
  • Ur-eskasiak gero eta kezka handiagoa sortzen du Ekialde Hurbilean eta Ipar Afrikan; izan ere, bertako herrialde askok muturreko estres hidrikoari aurre egin behar diote, eta nekazaritzako ekoizpenaren jasangarritasunean eragiten du. Saudi Arabia, Kuwait eta Arabiar Emirerri Batuetan urtero eskuragarri dituzten ur geza berriztagarriaren baliabideak 9‑40 bider ustiatzen dituzte.

World Food and Agriculture – Statistical Yearbook 2024

Eguneraketa data: 2025/07/18

FutureFoodS lankidetzaren hirugarren deialdiaren aurretiko argitalpena

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz ELIKAk parte hartzen duen FutureFoods lankidetzak hirugarren deialdi irekiaren berri eman du. Deialdia azaroaren hasieran irekiko da eta nazioz gaindiko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako da. Eusko Jaurlaritzak gehienez…

2024ko urteko txostena: Elikagaien Segurtasuna Katalunian

Azken “Memòria anual sobre la situació de la seguretat alimentària, 2024” izeneko memoriak nabarmentzen du 2024an eta 2024an goranzko joera dagoela elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldietan. Hortaz, jarraipena egin behar da,…

Shamonda birusaren detekzioa Espainian

Europan 2026an zehar detektatu ondoren, Espainian lehen fokuak baieztatu dira. Culicoides generoko bektoreek transmititutako gaixotasun emergentea da, eta behiei eragiten die….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad