Home/Nekazaritza / Erresgistroak eta Administrazioaren baimenak

Erresgistroak eta Administrazioaren baimenak

SIEX

1054/2022 Errege Dekretuarekin bat, nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategien eta nekazaritza-ekoizpenaren informazio-sistema (SIEX) finkatu eta arautzen da.

SIEX elkarrekin lotutako datu-baseen eta administrazio-erregistroen multzo bat da, eta nekazaritza- nahiz abeltzaintza-ustiategietako titularrek haien datuak ematen dituzte, osagai bikoitzarekin, erkidegokoa (NUE eta CUE) eta naziokoa (SIEX).

Erregistro autonomiko desberdinetan jasotako datuak -Euskadiko kasuan Nekazaritzako Ustiategien Erregistroa (NUE)- SIEXra bidaltzen dira ofizioko.

SIEXak datu hauek jasoko ditu gutxienez:

  • Ustiategiaren titularraren izena.
  • Ustiategiaren izena.
  • Kontaktu datuak eta helbidea.
  • Ustiategiaren inguruko datuak: SigPac kodeak, azalerak, laborantzak.
  • Abelzaintza ustiategi mixtoak AUE (Abelzaientza Ustiategi Erregistroa) kodea.

Ustiategi bakoitzari SIEX kode bat esleituko zaio, honako hauekin:

  • 14 posizioko kode alfanumeriko bat, ES formatuarekin eta jarraian zenbaki sekuentzial korrelatibo bat, 12 posiziokoa, numerikoa, SIEXen esleitzen zaiona nekazaritza-ustiategi bakoitzari

Nekazaritza Ustiategien Erregistroa (NUA, gazteleraz REA)

Irailaren 27eko 203/2011 Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroa arautzen du.

EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikari buruzko 17/2008 Legearen 11. artikuluak xedatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egotea ezinbesteko baldintza izango dela, Euskadiko administrazioek nekazaritza eta elikadura politikaren esparruan ezartzen dituzten sustapen laguntzak eta neurriak eskuratzeko.

Hala dagokionean, erregistroan gutxienez honako datu hauek jasoko dira:

  • Ustiategiaren titulartasunari buruzko datuak.
  • Ustiategiaren ezaugarri orokorrei buruzko datuak: kokapena, ustiategiari dagozkion ekoizpen orientazioa, lurrak, instalazioak, eraikinak, eraikuntza-lanak eta makineria.
  • Ustiategiaren kuoten, ekoizpen eskubideen, emakiden eta horien transmisioen inguruko datuak.

Nekazaritza-ustiategi bakoitzari identifikazio-zenbaki bat esleituko zaio, eta ustiategia osatzen duten lur, eraikuntza edo instalazio nagusi gehienek hartzen dituzten lurren udalerrian inskribatuko da.

Foru Aldundiak dira izen-ematea kudeatzen dutenak. Interneten bidez edo presentziala egingo da, edo Eskualdeko Nekazaritza Bulegoen (ENB)  bidez.

CUE (USTIATEGIAREN KOADERNO DIGITALA)

Nekazaritza Ustiategiaren Koaderno Digitala (CUE) tresna elektrikoa da, eta aukera ematen du nekazaritza-ustiategi batean egindako jarduera guztiak erregistratzeko, besteak beste tratamendu fitosanitarioak, ongarriak, ureztapenak, kultura-lanak, etab.

Koaderno digitalaren derrigortasuna tratamendu fitosanitarioen erregistrora mugatuko da 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Defentsa fitosanitarioko Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofiziala (ROPO)

1311/2012 EDa, irailaren 14koa, produktu fitosanitarioen erabilera iraunkorraren markoari buruzkoa, Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofiziala eratzen da.

Bai produktu fitosanitarioen fabrikazio eta salmentarekin zerikusia duten enpresak, bai tratamendu enpresak, aholkulariak eta erabiltzaile profesionalak ROPOn inskribatuak egongo dira. Erabilera ez profesionalerako baimendutako merkaturatzen diren fitosanitarioak salbuespen. Nolanahi ere, horrek lau sektore ditu:

Erregistroaren kudeaketa Foru Aldundiei dagokie, baina erregistroa bakarra izango Euskal Autonomi Erkidegorako.

Transakzio eta Operazio Erregistro Elektronikoa (RETO)

1311/2012 EDan ezartzen diren produktu fitosanitarioekin gauzatutako transakzioen erregistroa errazteko, Transakzio eta Operazio Erregistro Elektronikoa  gauzatu da.

Erregistro erreminta izango da ondorengoentzat:

  • Erabilera profesionala duten produktu fitosanitarioen ekoizleek eta banatzaileek: Hirugarren bati egindako salmenta eragiketa guztiak erregistratu beharko dituzte.
  • Erabiltzaile profesionalek eta hirrugan bati zerbituzua ematen duten tratamendu enpresek: Egindako operazioen erregistroa eraman beharko dute.

Nekazaritza Makineriaren Erregistro Ofiziala (ROMA)

448/2020 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, nekazaritzako makinen karakterizazio eta erregistroari buruzkoa.

ROMAn ondorengoak inskribatuko dira:

  • Nahitaezko matrikulazioa duen makinaria.
  • Edozein laguntza ofizialarekin erosten den makinaria.
  • Tratamendu fitosanitarioak burutzeko ekipo guztiak.
  • Ongarriak zabaltzeko ekipo guztiak.

ITEAFen ziurtagiria (Fitosanitarioak aplikatzeko ekipoen Ikuskapen Teknikoa)

1702/2011 EDa, azaroaren 18koa, produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoen aldizkako ikuskapenei buruzkoa, Fitosanitorioen aplikazio ekipoen azterketa teknikoen xedeak ezartzen ditu.

ROMAn inskribatuta dauden fitosanitarioen aplikaziorako ekipo mugikorrak, aldizkako ikuskapena jasan beharko dute, beti ere, ondorengo makina mota izanik:

  • Ihinztagailu hidraulikoak (de barras o pistolas de pulverización).
  • Ihinztagailu hidroneumatikoak.
  • Ihinztagailu neumatikoak.
  • Ihinztagailu zentrifugoak.
  • Hauts-zabaltzaileak.
  • Aireontzietan instalatutako aplikazio ekipoak.
  • Negutegietan edo bestelako lokal itxietan instalatutako ekipoak.

Araudi hontako esparrutik at motxila ihinztagailuak100 litrorainoko depositoa duten eskorga ihinztagailuak eta aurretik ez aipatutako bestelako ekipo estatiko edo mugikorrak.

Ikuskapenaren ondorio honakoa lortuko da:

  • Beste atal batzuen artean, ikuskapena aldekoa edo kontrakoa den zehazten den ziurtagiria.
  • Ekipoan ikuskatutako elementuak, makina motarekin, bere ezaugarriekin eta aurkitutako akatsen kalifikazioarekin erlazionatzen duen txostena.

Nekazaritzako lursailei buruzko informazio geografikoaren sistemak (SIGPAC)

Nekazaritza-lurzatien informazio geografikoaren sistema abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuak arautzen du, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duenak.

Nekazaritzako lursailei buruzko informazio geografikoaren sistemak (SIGPACek) ahalbidetu egiten du nekazari eta abeltzainek aitortutako lursailak geografikoki identifikatzeaereindako edo ganaduak erabili duen azalerarekin loturiko edozein laguntza-erregimenean.

SIGPACen adierazitako laborantzak eta azalerak dira PAC edo FEADER laguntzak lortzeko erreferentzia ezartzen dutenak. Administrazioak egin beharreko kontrolak errazten ditu, bide batez, nekazarien adierazpenetan sortzen diren akatsak, edo datuak gordetzerakoan sortzen direnak identifitzikatzeko erreminta erabilgarria da. Antzemandako kontrol eztabaidagarriak ebazteko euskarri dokumentala izango da.

Eguneraketa data: 2026/03/04