Ortuariak

Higienea eta Autokontrola

Elikagaien higieneari buruzko 852/2004 (CE) Araudi orokorrarak nekazaritza-ekoizpen primarioan  aplikatu beharreko higiene-neurriak ezartzen ditu.

Jardunbide Egokien Gidak

Nekazaritza-utiategietako higieneari eta fitosanitarioen erabilerari buruzko jardunbide egokien eskuliburua

Eskuliburua 2018

Babesplanak fruta eta barazki freskoen Euskadiko nekazaritzako ustiategientzat

Babesplanak- 2021

Fruta eta Barazki freskoak manipulatzeko higiene-arauak eta jardunbide-egokiak

Liburuxka – 2021

Erregistro-ereduak: Garbiketa eta Ura

Ereduak – 2021


Kutsatzaileak

Plagiziden Hondakinen Gehieneko Mugak (HGMak)

HGMa elikagaietan eta pentsuetan legez toleratzen den plagiziden hondakin kopuru handiena da396/2005 (EE) Araudiarekin bat etorriz ezarritakoa.

Plagizidak uztetan erabiltzeak hondakinak sortzea ekar dezake; hau da, produktu fitosanitario bat erabiltzeagatiko hondakinak, horien metabolitoak eta euren degradazioaren edo erreakzioaren ondoriozko produktuak barne.

Ortuarien kasuan,  produktu fitosanitarioen hondakinen gehieneko mugak ondorengoak dira:

Zenbait kutsatzaileren mugak

Elikagaietan kutsatzaile jakin batzuen gehieneko edukia 2023/915 (EE) Erregelamenduak arautzen du.

Nitratoak

Nitratoei dagokienez, ortuariak dira gizakien ingesta-iturri nagusia, klima-baldintzek eragin handia dutelako zenbait ortuariren nitrato-mailan; esaterako, letxuga eta espinaken mailan. Horrenbestez, gehienezko mugak ezarri behar dira urtaroaren arabera.

Ortuarien kasuan, zenbait kutsatzaileren gehienezko edukiak  2023/915 Araudian atxikitutako tauletan aurkitu daitezke:

Muga mikrobiologikoak

2073/2005 zenbakiko Araudiak (EE), irizpide mikrobiologikoei buruzkoak, elikagaien muga mikrobiologikoak ezartzen ditu.

Salmonella eta E.Coli

2073/2005 zenbakiko Araudiak (EE), irizpide mikrobiologikoei buruzkoak, Salmonella eta E. Coli ortuari, fruta eta produktu eratorrien inguruan aipamena egiten da 1. kapituluan.

Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren bidez ezartzen da produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa esparrua.

Kontrol Ofiziala

2017/625 (EB) Erregelamenduak eta 562/2025 Errege Dekretuak elikagaiei eta pentsuei buruzko legeria eta animalien osasunari eta ongizateari, landare-osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko arauak aplikatzen direla bermatzeko kontrol ofizialak eta bestelako jarduera ofizialak egiteko oinarriak ezartzen dituzte..

Erregelamendu horien arabera, europako Estatu bakoitzak hainbat urtetarako Plan Nazionala burutu eta indarrean jarri beharko du. Elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko plana dela esan daiteke. Estatu mailan indarrean dago Elikadura Katearen Kontrolerako Plan Nazionala (PNCOCA) 2026-2030.

Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiek elkarren artean koordinatzeko dituzten beharrei erantzuteko, Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana (EKOP) 2026-2030 osatu da.

Trazabilitatea

Trazabilitateaelikagai jakin baten jatorria eta ibilbidearen etapa guztiak (biltzea, ekoiztea, egitea, biltegiratzea, banatzea…) berreraikitzen ahalbidetzen duen tresna da. 178/2002 Araudiak ezarten ditu trazabilitateak bete beharrekoak.

Nekazaritza ustiategiek identifikatu egin beharko dituzte euren zuzkitzaile edo hornitzaileak zein bezeroak, eta informazio horren erregistro sistema izan beharko dute.

Erregistroak eta Baimen administratiboak

Nekazal-jarduera baten garapenak, ustiategian burutzen diren jardueren arabera, erregistro desberdinen izen-ematea baldintza du. SIEX, REA, ROPO, RETO,  ROMA eta ITEAF dira erregistro nabarmenenak.

Ekoizpen sistemak

Gaur egun erabiltzen diren ekoizpen sistema garrantzitsuenak Ekoizpen konbentzionala -berez, Izurriteen Kudeaketa Integratua erabiltzea behartuta dago- Ekoizpen Integratua eta Ekoizpen Ekologikoa dira.

Kalitate bereizia

Adierazpen Geografiko Babestua (AGB)

Maiatzaren 12ko, lurralde gainautonomiko eremuko Jatorrizko Izendapen Babestuen (BJI) eta Indikazio Geografiko Babestuen (AGB)  6/2015 Legea eta (UE) 1151/2012 Araua dira AGBak eta BJIak arautzen dutenak.

Lehengaiak ekoiztu, eraldatu edo egiten diren prozesuetan, inguru geografikoak gutxienez etapa batean presentzia badu, Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) deritzo. Gainera produktua izen-ona hartzearen onura du.

Eskualde, eremu zehatz edo, salbuespenetan, herri baten izena; nekazaritza- edo elikagai-produktu bat izendatzeko balio duena:

  • Aipatu eskualdearen, eremu zehatzaren edo herriaren jatorrizkoa dena,
  • Aipatu jatorri geografikoari leporatu dakiokeen kalitate zehatz, ospe edo bestelako ezaugarriren bat izatea, eta
  • Bere ekoizpena, transformazioa eta elaborazioa zehaztutako eremu geografikoan garatzen dira.

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan Adierazpen Geografiko Babestu bakarra dago ortuariekin erlazionatuta:

BERME-MARKAK

Berme-markak honela definitzen dira:

  • Irudikapen grafiko oro.
  • Enpresa askok erabiltzen dutena titularraren kontrol eta baimenpean.
  • Ziurtatzen duena produktu eta zerbitzuek eskakizun komun batzuk betetzen dituztela, bereziki honako hauei buruzkoak: kalitatea, osagaiak, jatorri geografikoa, baldintza teknikoak, produktua egiteko modua edo zerbitzua emateko modua.

Euskadin, gaur egun, hauek dira baratze-sektoreko berme-markak:

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad