Higienea
Elikagaien higieneari buruzko 852/2004 (CE) Araudi orokorrarak nekazaritza-ekoizpen primarioan aplikatu beharreko higiene-neurriak ezartzen ditu.
- Nekazaritza-ustiategietako fitosanitarioen jardunbide egokien eta erabileraren eskuliburua.-ELIKA 2018
- Zerealak, hazi oleaginosoak eta proteaginosoak, beste landare-produktu batzuk eta horietatik eratorritako produktuak biltzeko, biltegiratzeko, merkaturatzeko eta garraiatzeko higiene-jardunbide egokien Europako gida.-COCERAL 2015
Kutsatzaileak
Hondakinen Gehieneko Mugak
LMRa elikagaietan eta pentsuetan legez toleratzen den plagiziden hondakin kopuru handiena da, 396/2005 (EE) Araudiarekin bat etorriz ezarritakoa.
Plagizidak uztetan erabiltzeak hondakinak sortzea ekar dezake; hau da, produktu fitosanitario bat erabiltzeagatiko hondakinak, horien metabolitoak eta euren degradazioaren edo erreakzioaren ondoriozko produktuak barne.
Zerealen kasuan, produktu fitosanitarioen hondakinen gehieneko mugak ondorengoak dira:
Zenbait kutsatzaileren mugak
Zerealetako mikotoxina eta metalastunak Batzordearen 2023/915 Araudian (EE) daude araututa, eta horren bidez zehazten da elikagai produktuetako kutsatzaile jakin batzuen gehienezko edukia.
Zerealen eta zerealez egindako elikagaien kasuan, zenbait kutsatzaileren gehienezko edukiak 2023/915 Araudian atxikitutako tauletan aurkitu daitezke.
- Mikotoxina bidezko zerealen kutsadura prebenitzeko eta murrizteko praktiken kodea. Codex Revisión 2017
- Irin-fabriketan eta semoletan mikotoxinak prebenitzeko, kontrolatzeko eta zaintzeko gomendioak. MAPAMA-2015
- Arriskuak eta Kontrol Puntu Kritikoak Aztertzeko Sistema Mikotoxinen Prebentzioan eta Kontrolean aplikatzeari buruzko Eskuliburua-FAO 2003
- Nekazaritzako elikagaien arriskuen fitxak – Mikotoxinak ELIKA
Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria
Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren bidez ezartzen da produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa esparrua.
Trazabilitatea
Trazabilitatea, elikagai jakin baten jatorria eta ibilbidearen etapa guztiak (biltzea, ekoiztea, egitea, biltegiratzea, banatzea…) berreraikitzen ahalbidetzen duen tresna da. 178/2002 Araudiak ezarten ditu trazabilitateak bete beharrekoak.
Ustiategi berean ekoizten den zerealaren kasuan, nekazariak ustiategiko instalazioetan dagoen bitartean biltegiratutako zerealari, uztari, garraioari eta produktuari buruzko datuak erregistratu beharko ditu.
Erregistroak eta Administrazioaren baimenak
Nekazal-jarduera baten garapenak, ustiategian burutzen diren jardueren arabera, erregistro desberdinen izen-ematea baldintza du. SIEX, ROPO, RETO, ROMA eta ITEAF. dira erregistro nabarmenenak.
Kontrol Ofiziala
Europako araudiak Europar Batasuneko estatu kide guztiei ezartzen die Kontrol Ofizialerako Planak egiteko betebeharra, bat etorriz Kontrol Ofizialei buruzko 882/2004 (EE) eta 2017/625 (EB) Erregelamenduekin.
Erregelamendu horien arabera, europako Estatu bakoitzak hainbat urtetarako Plan Nazionala burutu eta indarrean jarri beharko du. Elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko plana dela esan daiteke. Estatu mailan, Elikakatearen Kontrol Ofizialerako III. Plan Nazionala 2026-2030 indarrean dago.
Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiek elkarren artean koordinatzeko dituzten beharrei erantzuteko, Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana (EKOP) 2026-2030 osatu da.
Ekoizpen sistemak
Gaur egun erabiltzen diren ekoizpen sistema garrantzitsuenak Ekoizpen konbentzionala -berez, Izurriteen Kudeaketa Integratua erabiltzea behartuta dago- Ekoizpen Integratua eta Ekoizpen Ekologikoa dira.

