Nerabeen obesitatearen kudeaketa integrala: OMEren gidalerroak

Obesitateak efektu negatibo nabarmenak ditu nerabeen ongizate fisiko zein mentalean, hezkuntza-errendimenduan eta bizi-kalitatean.

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, hau da obesitatearen definizioa: “gaixotasun kroniko konplexua da, eta osasunari kalte egin diezaiokeen gehiegizko adipositatea du ezaugarri. Kasu gehienetan faktore anitzeko gaixotasuna da, ingurune obesogenikoen, faktore psikosozialen eta aldaera genetikoen ondoriozkoa”.

Haurren obesitateak ahalbidetu egiten du bestelako gaixotasun ez-kutsakorrak zein helduaroan obesitatea agertzea. Haurren obesitatearen prebalentzia nabarmena denez munduko toki askotan, OMEk gida bat argitaratu du 10 eta 19 urte bitarteko nerabeen obesitatea kudeatzeko gomendio klinikoak eta osasun publiko globalaren arlokoak aditzera emateko, praktika eta ebidentzia zientifikoa oinarri hartuta.

Helburua da estatu kideei eta elkartuei laguntzea osasuna eta funtzionamendua hobetu eta obesitateari lotutako desgaitasuna murrizten.

Gidan arlo hauei buruzko gomendioak daude jasota:

  • Esku-hartze dietetikoak;
  • ariketa fisikoa;
  • sedentarismoa;
  • loa;
  • jarrera aldatzeko esku-hartzeak;
  • osasun digitalaren arloko esku-hartzeak;
  • farmakoterapia;
  • kirurgia bariatrikoa;
  • esku-hartze multimodalak.

Gomendioek kontuan hartzen dituzte, alde batetik, ebidentziaren berrikuspen sistematikoa, eta, bestetik, nerabeen eta haien zaintzaileen gogoetak, onurei eta arriskuei, ekitateari, onargarritasunari, bideragarritasunari, kostuei eta balio eta lehentasunei buruz. Halaber, gida zuzenduta dago arduradun politikoei, programen kudeatzaileei, osasunaren arloko profesionalei eta nerabeen obesitaterako arretan inplikatutako bestelako eragileei, eta garapen-metodologia, inplementatzeko gogoetak, jarraipen-ikuspegiak eta etorkizuneko eguneraketetarako ikerketa-lehentasunak deskribatzen ditu.

Eguneraketa data: 2026/10/23

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad