Nitratoak eta nitritoak elikagaietan: EFSAren ebaluazio berria

Adituek, esposizioa sakon aztertu ostean, ikusi dute elikagai-gehigarriek % 5etik beherako nitrato-kopurua gehitzen diotela guztizko esposizioari. Horrenbestez, ez dira segurtasun-mugak gainditzen.

EFSAk, gehigarri gisa sartutako nitrato eta nitritoak berriz ebaluatu ostean, honako hau adierazi du:

“…Eskura ditugun ebidentzia zientifikoetan oinarrituta, ondorioztatu dugu ez dagoela beharrik aurrez substantzia horietarako seguru gisa ezarritako mugak aldatzeko…”

Nitratoen IDA = 3,7 miligramo egunean, gorputz-pisuaren kilogramo bakoitzeko
Nitritoen IDA = 0,06 miligramo egunean, gorputz-pisuaren kilogramo bakoitzeko (dena dela, segurtasun-mugak 0,07 miligramoan ezarri dira)

Nitrito- eta nitrato-gatzak (E-249tik E-252ra) gehigarri gisa baimenduta daude EBn, eta haragian, arrainetan eta esnekietan erabiltzen dira bakterioak areagotu ez daitezen (batik bat, botulismoa prebenitzeko). Bestalde, konposatuok gorri mantentzen dute haragia, eta zaporea areagotzen dute.

Era berean, landare batzuek nitrato-kontzentrazioak dituzte berez, eta nitratoa ingurumen-kutsatzaile gisa sar daiteke elikakatean, uraren bitartez batez ere.

Hori dela eta, elikagai-gehigarrietatik, presentzia naturaletik edota ingurumen-kutsatzaileetatik datozen nitratoak guztizko ingestari gehitzen bazaizkio, litekeena da tarteko esposizioa edo esposizio handia duten pertsonek muga horiek gainditzea.

EFSAk ondorioztatu duenez, nitritoak kopuru baimenduen barruan elikagai-gehigarri gisa erabiltzen direnean, ez dute kezkatzeko moduko ondoriorik eragiten osasunean.

Eguneraketa data: 2025/07/20

Elikadura-transmisioko toxiinfekzio nagusiak mundu-mailan

Elikagaien Segurtasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaietako 42 arrisku biologiko eta kimiko nagusiek eragindako giza toxiinfekzioen zenbatespenari buruzko 2026ko edizioa argitaratu du….

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…