Norobirusa:infekzio-eragilea, kutsatutako elikagaiak kontsumituz gero–RIVM 2015

RIVMk mundu mailako azterlan bat egin du, nazioarteko hiru zaintza-sistemaren (Noronet, CaliciNet eta EpiSurv) norobirusaren transmisioari eta genotipatzeari buruzko datuak aztertzeko. Bada, ondorioztatu dute norobirusak eragindako infekzio guztien % 14 inguru kutsatutako elikagaiak kontsumitzearen ondorio dela.

Honako hauek dira elikagaiek eragindako agerraldiekin lotutako genotipoak: GII.4 genotipoak agerraldien % 10 eragin zuen, banakako genotipoek % 27 eta GII.4ren eta banakako beste genotipo batzuen nahasteek % 37.

Munduan, norobirusek birus bereziki kutsagarria eratzen dute, urdail-hesteetako infekzioak eragin ditzakeena. Gaixotasunaren karga murrizteko, funtsezkoa da ulertzea nola hedatzen den norobirusa; zehazki, arnasaren bidez transmiti daiteke pertsonaz pertsona, edo kutsatutako elikagaien, uraren edo ingurumenaren bidez.

Nahiko zaila denez arnasaren bidezko transmisioa kontrolatzea, azterlanaren aztergai nagusia elikagai bidez hedatutako norobirusen transmisioa murrizteko neurrien eraginkortasuna da. Norobirusa batez ere itsaski (adb.: ostrak eta muskuiluak) eta fruta eta barazki gordinetan (adb.: baiak) dagoenez, honako prebentzio-neurri hauek proposatzen dira etxerako:

  • Eskuak garbitzea, elikagaiak prestatu baino lehen.
  • Mozteko ohol eta labana ezberdinak erabiltzea, elikagai gordinak eta egosiak prestatu behar direnean.
  • Frutak eta barazkiak txorrotako urarekin garbitzea.

Azterlana: elikagaien bidezko transmisioari lotutako norobirusa

Eguneraketa data: 2025/07/18

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…

AESANek fruktosarekiko bi intolerantzia mota ebaluatu ditu

AESANen Batzorde Zientifikoak zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta horretan deskribatu ditu elikagaietan presente dagoen fruktosa ingeritzeari lotutako bi patologiak: fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa (FIH) eta fruktosarekiko hesteetako intolerantzia. Elikagaiak egoki etiketatzea,…