Txikizkako merkataritzako saltegietan oso ohikoa da produktuak (batik bat, haragiaren eratorri egosiak eta gaztak) saltzeko moztu edo xerratzea eta ontziratzea. Kontsumitzeko prest dauden produktu horiek bere bizitza erabilgarriaren amaiera bitartean bakterio patogenoekin (bereziki L. monocytogenes) kutsa ez daitezen, funtsezkoa da baldintza higieniko egokiak bermatzea xerratzeko, mozteko eta ontziratzeko prozesuetan.
Bizitza erabilgarria da produktuak segurua izaten jarraitzen duen eta eta kalitate-zehaztapenak aurreikusitako biltegiratze- eta erabilera-baldintzetan betetzen dituen denbora‑tartea. Bizitza erabilgarria aintzat hartu beharko da higiene-jardunbide egokietan eta autokontrolean oinarritutako prozeduretan.
Langileei bizitza erabilgarria ezartzen laguntzeko, AESANek Kontsumitzeko prest dauden eta txikizkako saltegietan saldu aurretik xerratu edo moztu eta ontziratzen diren elikagaien bizitza erabilgarria ...
FAO/OMEren Arrisku Mikrobiologikoen Ebaluazioko Adituen Batzordeak (JEMRA) elikagaiek transmititzen dituzten birusei buruz 2008ko txostenaz geroztik argitaratu den literatura zientifikoa berrikusi du. Faseak 2023ko urrian argitaratu zen lehenengo zatiak honako hauek bildu dituen: elikadura-agerraldietan inplikatuen dauden birusak eta elikagaiak, azterketa metodoak eta adierazleak. Honako hauek izan ziren lehentasun handienekotzat jotako birus-elikagai konbinazioak: A hepatitisaren birusa itsaskietan, produktu fresko eta izoztuetan, elikagai prestatuetan eta kontsumitzeko prest daudenetan.
E hepatitisaren birusa txerri-haragian eta ehizaki basatien haragian. 2024ko otsailean kontrol- eta prebentzio-neurriak ezarri dira, elikagaien hornidura-katea elikagaiek transmititzen dituzten birusetatik babesteko. Birus-elikagai konbinazioak ardatz hartuta, Adituen Batzordeak ezarri du prebentzioa dela elikagaiek transmititzen dituzten birusak ...
FOODRUS eta CO-FRESHeko bazkideek joan den asteburuan (martxoak 13 eta 14) izan dituzte azken ekitaldiak bazkide komunikazio-arduradunaren egoitzan, Greenovate-ren egoitzan, Bruselan. Proiektuen emaitzak aztertu eta eztabaidatu dituzte, baita irtenbide berritzaileak eta etorkizuneko elikadura-sistema jasangarriei forma emango dieten lankidetzako ekintzak ere. FOODRUSen azken ekitaldian 18 hizlari eta 60 bertaratu baino gehiago izan ziren eta ELIKA izan zen Europako beste proiektu senidetuekin lankidetza-saioa moderatzearen arduraduna. “FOODRUS proiektuan lortutako emaitzez gain, EBk finantzatutako beste proiektuekin dagoen lankidetza estuari esker ezagutzak, esperientziak eta ikasitako ikasgaiak partekatu ahal izan dira. Europako zenbait lurraldetan lortutako emaitzak ere hedatu ahal izan dira eta indarrak batu dira EBren ...
EFSAk argitaratu ditu elikagaietan dauden albaitaritzako botiken eta beste substantzia batzuen hondakinei buruzko 2021eko datuak. Txosten horretan estatu kideetan, Islandian eta Norvegian egindako laginak jaso dira, eta guztira 600.320 analisi egin dira (2021arekin alderatuz gero, lagin kopurua apur bat gutxitu egin da).
Azken 13 urteetako tendentzia bera mantentzen da (ez betetzea % 0,19 eta % 0,37 artekoa izan zen). 2021ko zifra % 0,17koa izan zen.
Laginen % 0,18tan legez baimendutako gehieneko mailak baino handiagoak zeuden
↓ Murriztu ziren ...
EFSAk eta ECDCk 2020-2021 aldian Bakterio zoonotikoetako eta Europako giza, animalia eta elikagaien adierazleetako antimikrobianoen aurkako erresistentziei buruzko (AAE) txostena argitaratu dute.
ELIKAk egindako azterketaren barruan, txosteneko datu hauek nabarmentzen ditugu, patogenoen arabera banatuta:Gizakien isolamenduetatik eratorritako Salmonella spp. espeziean, anpizilinarekiko, sulfonamidekiko eta tetraziklinekiko erresistentzia-maila handiak ikusi ziren, eta hirugarren belaunaldiko zefalosporinekiko erresistentzia, berriz, maila oso baxuetan agertu zen, oro har. Horrekin guztiarekin, 2013 eta 2022 arteko aldian, bakterio horrek anpizilinarekiko (15 Estatu kidetan) eta tetraziklinarekiko (12tan) gizakiengan zituen erresistentziak estatistikoki nabarmen murriztu zirela ikusi zen. Elikagaiak ekoizten dituzten animalien eta kortako hegaztien kanalen kasuan, Salmonella spp. espeziean, anpizilinarekiko, sulfonamidekiko eta tetraziklinekiko erresistentzia ...
“Antibiotikoen kontsumoa murriztu duten herrialdeetan, bai animalia bai gizakietan, antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioen intzidentzia txikiagoa ikusi da” Hori da mikrobioen aurkako agenteen kontsumoaren eta elikagaien ekoizpenera bideratutako gizaki- eta animalia-jatorriko bakterioetan mikrobioen aurkako erresistentziaren agerpenaren baterako analisi integratuaren laugarren txostenaren ondorioetako bat.
Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC), Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) eta Sendagaien Europako Agentziak (EMA) urtero argitaratutako txostenean “Osasun bakarra” (OneHealth) ikuspegiari lotutako onurak egiaztatzen ditu, zeinaren bidez munduko animalien osasuna eta osasun publikoa zaintzen den. Egiaztapen horrek esan nahi du Europako politikek eragina dutela mikrobioen aurkako erresistentzien borrokan, zeina osasun publikorako eta animalien osasunerako mehatxu larria den: Uste da, ...
Etorkizuneko elikadura sistemetarako berrikuntza, elkarlan eta konponbide jasangarriei buruzko FOODRUS eta CO-FRESH ekitaldien azken jardunaldiak elkarrekin egingo dira martxoaren 13 eta 14an, Bruselan.
Bi eguneko ekitaldian FOODRUS eta COFRESH proiektuen azken emaitzak, konponbide berritzaileak eta elkarlan eta lankidetza ekintzak aztertuko dira. Programak honako hau izango du barne: Elikagaien xahutze eta galerari ekiteko konponbide berritzaileak.
Elkar sorkuntzako metodologiei eta ikasitako irakaspenei buruzko ikuspuntuak.
Etorkizuneko elikadura-sistemak konfiguratzeko gomendio politikoak..
Lotutako proiektuekin izandako elkarlanaren mugarriak (COFRESH, LOWINFOOD, FAIRCHAIN eta PLOUTOS) ELIKAk antolatuta.
Etorkizunari begira hartzeko ikuspuntuak. Ekitaldia proiektu bien eta CCN sarearen kideei zein etorkizuneko elikagaiak jasangarriak izan daitezen laguntzen duten administrazio, komunitate zientifikoari eta ...
FAOk argitaratutako lehen txosten honek 2021-2025 AMEari buruzko ekintza-planaren ezarpenean egindako aurrerapenen ikuspegi orokorra ematen du, eta elikaduraren eta nekazaritzaren sektoreetan AME-ekin lotutako erronkak eta funtsezko aukerak identifikatzen ditu. FAOk “Elikaduran eta nekazaritzan antimikrobianoen aurkako erresistentziari aurre egitea” izeneko txostena argitaratu du. Txosten horretan, 2021ean eta 2022an nekazaritzako elikagaien sistemetan 2021-2025 AMEari buruzko ekintza-plana ezartzeko egindako funtsezko jarduerak zehazten dira. Estrategia hori FAOk gidatzen du, OMSrekin, OMSArekin eta UNEPekin lankidetzan eta One Health estrategiaren lehentasunen esparruan.
Orain arte, FAOk zuzenean lagundu ditu elikagai- eta nekazaritza-sektoreko AME-ekin lotutako jarduerak Afrikako, Asiako, Europako, Latinoamerikako eta Karibeko 48 herrialdetan. Txostenean jarduera horien alderdirik nabarmenenak ...
AESANeko Batzorde Zientifikoak klima-aldaketaren eta elikagaien alergiak garatzearen arteko zuzeneko eta zeharkako harremanari buruz dauden ebidentzia zientifikoak aztertu ditu berriro, eta ondorioztatu du klima-aldaketa globalak eragina izan dezakeela elikagaien alergiak agertzean, zenbait mekanismoren bidez. Tenperatura globala etengabe igotzen ari denez, lehenago loratzen dira landareak eta polena denbora luzeagoz hedatzen da airean, ondorioz, polenari alergia dioten pazienteek sintomak jasaten dituzten denboraldia luzeagoa izaten da, eta sintomen prebalentzia eta larritasuna ere hazi da.
Hirietan berotegi-gasen isuriak eta poluzioa hazi egin direnez, alergenoen ekoizpena ere hazi egin da, eta kontzentrazio handiagoa dago polenean nahiz landare jatorriko elikagaietan zuzenean.
Landu daitekeen azalera gehiago ...
Elikagaien bidez transmititutako infekzioak, listeriosia eta Escherichia coli STEC, hazten ari dira EBn, eta 2022an pandemia aurreko mailak gainditu dira. ECDCk oraintsu argitaratutako 7 txostenetako datuak dira eta jarraian daude, labur, ondorio nagusiak.
Bi gaixotasun horiek sintoma larriak eragin ditzakete gizakiengan: Listeriosiak meningitisa, sepsia eta berezko abortua eragin ditzake emakume haurdunetan; STEC infekzioak, aldiz, giltzurrunetako hutsegiteak eragin ditzake haur txikietan.
Salmonella eta Campylobacter-ekin lotutako jakinarazpenetan ez zen hazkunderik egon, nahiz eta elikagaien eta uraren bidez transmititutako gaixotasunen kasu gehienak eragiten dituzten. Listeriosi eta yersiniosi jakinarazpenak azken 10 urteetako handienak izan ziren 2022an. STEC bidezko eta Sindrome Uremiko Hemolitikoari (SUH) lotutako STEC bidezko infekzioentzat antzeko ...
2023 urtean zehar, elikagaiei buruzko 4205 jakinarazpen izan dira. Horietatik, 1177 (%28) alertak izan dira, 1614 (%38,5) informazio-jakinarazpenak eta 1414 (%33,5) mugan egin diren ukapenak.
Arrisku guztietatik, hondakin fitosanitarioek eta kutsadura biologikoak eragin dute jakinarazpen gehien (% 22,5 bi kasuetan), eta jaitsi egin dira bai fitosanitarioak, % 25,5etik, bai kutsadura biologikoa, % 23,5etik. Iruzurrak oso hurbil daude, aurreko urteko % 19aren aldean zertxobait gora egin baitute. Kutsadura kimikoa eta metal astunak ere igo egin dira, % 6tik eta % 3,5etik, hurrenez hurren; kutsadura fisikoa eta toxina naturalak, berriz, ehuneko berdinetan mantendu dira.
Hauek dira antzemandako arriskuei dagozkien urteko neurriak eta lauhilekoko izan ...
2023an, lauhilekoetan kontsultatutako datuen arabera, animalien elikagaiei buruzko 296 jakinarazpen egin dira. Horietatik 48 (% 16) alertak izan dira, 186 (% 63) informazio-jakinarazpenak eta 62 (% 21) mugan egin diren ukapenak.
2023an zehar hautemandako arrisku gehienak mikrobiologikoak izan dira (% 63). Ondoren, bestelakoak (% 11) hauteman dira, hala nola gorputz arrotzak, plastiko‑hondakinak, gehigarri kopuru altuak…; baimendu gabeko gehigarriak/substantziak (% 4) eta mikotoxinak (% 8). Produktuen arabera, lehengaiek eragin dituzte jasotako jakinarazpenen % 70, etxeko animalientzako pentsuek % 14, loditzeko animalientzako pentsuek % 9 eta gehigarri eta aurre-nahasketek % 7. 2022an jasotako jakinarazpenekin alderatuta, honako ohar hauek egin behar ditugu: Arrisku mikrobiologikoa da oraingoan ere hautemandako lehenengo arrisku‑mota (% 60 inguru).
Hautemandako arriskuen ehunekoak antzekoak ...
Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait fruta-arboletan ohikoenak diren izurrite edo gaixotasunei aurre egiteko fitosanitarioen tratamendu gomendatuei buruzko gidak eguneratu ditu Sagarrondorako
Sagardo sagarrondorako
Madariondorako
Mahatsondorako Sagarrondorako produktuak
Sagardo sagarrondorako produktuak
Madariondorako produktuak
Mahatsondorako produktuak Duela gutxi eguneratutako beste argitalpen bat honako hau izan da: ...
FOODRUS: Elikagaien xahuketa murrizten ekitaldiak nekazaritzako elikagaien balio-katean zehar elikagaien xahuketa murrizteko erronka eta irtenbide jasangarriak aztertu ditu bi egunez. Erakunde publiko, industriako lider eta adituek bat egin zuten estrategiak eta ekimenak partekatu eta lankidetza posibleak sustatzeko. Ekitaldian 46 hizlarik hartu zuten parte eta horietako 10 Euskadiko balio-katearen ordezkariak izan ziren. Halaber, 200 pertsona bertaratu ziren, bai aurrez aurreko modalitatean, bai online. Tailer Nazionala Ekitaldiari hasiera emateko, hasiera-saioa egin zen AIN, ELIKA eta ARCko Ane Ursuaren, Arantza Madariagaren eta Alfred Vararen eskutik. Ondoren, Europako Batzordeko eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko ordezkariek hartu zuten parte. Europako Batzordeko Cristina Lisetchik elikagaien xahuketa ...
EFSAk ENCOMRAN proiektuaren azken txostena argitaratu du, arriskuen analisiaren testuinguruan komunikazioa hobetzeari buruzkoa. Horren emaitzak oinarri gisa erabili dira orientazio-dokumentua sortzeko. Txostenaren amaieran arriskuen analisiaren prozesuan zehar arriskuen ebaluazioaren eta kudeaketaren arteko komunikazioa estuagoa izan dadin gomendioak adierazten dira. Hauek izan ziren proiektuaren helburuak: EBko estatu kideen mailan elikagaien eta pentsuen arriskuen analisiaren barne interakzioak jasotzea eta deskribatzea, arriskuen kudeatzaileek eta ebaluatzaileek hautematen dituzten moduan.
Komunikazioaren eta prozeduren oinarrizko urratsak seinalatzea, identifikatutako oztopoak gainditzeko.
Ikasitakoak komunikazioan lagun dezakeen dokumentu batean laburtzea.
Proiektuan Europako herrialdeetan arriskuen ebaluazioa (kop.=55), arriskuen kudeaketa (kop.=31), eta biak (kop.= 9) egiten dituzten pertsonei inkesta telematikoa egin zitzaien. Emaitza nagusien ...
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Arrisku Biologikoen Panelaren (BIHOAZ) zientzia-irizpena argitaratu du, elikagaien eta pentsuen ekoizpen- eta prozesatze-inguruneetan (FFPE) (ekoizpen primarioa salbu) arrisku mikrobiologikoen iraunkortasunari buruz.
Irizpen horretan, inguru horiei lotutako arrisku mikrobiologiko garrantzitsuenen sailkapena egin da, ekoizpen-sektoreen arabera banatuta: S. enterica gizakiak jatekoak diren animalientzako pentsuen ekoizpen-sektorean
l. monocytogenes eta S. enterica harakintza-sektorean
l. monocytogenes arrain eta itsaskien prozesatze-sektorean
l. monocytogenes esneki-sektorean
S. enterica arrautza eta eratorrien sektorean
L. monocytogenes fruta eta ortuarien prozesatze-sektorean; eta
S. enterica eta C. sakazakii hezetasun gutxiko elikagaien sektorean Honako hauek dira instalazioetako arrisku-faktore nagusiak:
Ekipamendu eta makinen diseinu eskasa
Horrek garbitzen eta desinfektatzen zailak diren nitxoak (babes-lekuak) ...
Europako Batzordeak EFSAri eskatu zion eguneratu zezala Elikakateko Kutsatzaileen Batzorde Teknikoak (CONTAM) pentsuetan zekale-ainoaren alkaloideen presentziarekin lotuta animalien osasunarentzako arriskuei buruz eman zuen zientzia-irizpena. Alkaloide ergotikoak (AEak) Claviceps eta Epichloë generoetako onddoek sortzen dituzte. EFSAren irizpenaren ardatza C. purpureak sortzen dituen 14 AEak izan dira (ergokristina, ergotamina, ergokornina, α eta β ergokriptina, ergometrina, ergosina eta haien «inina» epimeroak). Horrez gain, C. africanaren (batik bat, dihidroergosina) eta Epichloëren (ergobalina/-inina) AE-en ondorioak ere aztertu ziren.
Claviceps purpurea da Europan gehien hedatuta dagoen onddoa eta, besteak beste, zekalearen, gariaren, garagarraren, artatxikiaren eta oloaren aleak kutsatzen ditu. Pentsuetarako lehengaien 19.023 laginen eta pentsu konposatuen 1.580 laginen emaitzak aztertu dira.
COMTAN ...
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezin izango ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du webgune hau bisitatzen duzun bakoitzean cookieak gaitu edo desgaitu beharko dituzula berriro.
Si desactiva esta cookie, no podremos guardar sus preferencias. Esto significa que cada vez que visite este sitio web deberá habilitar o deshabilitar las cookies nuevamente.
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
cookielawinfo-checkbox-necessary
RGPD Compliance plugin
Determina si el visitan te ha aceptado la casilla de consentimiento de cookies
1 día
Analisi- edo neurketa-cookieak
Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko.
Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Este sitio web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima sobre el número de visitantes y el uso de la web.
Si mantienes estas cookies, nos ayudas a mejorar nuestra página web.
Please enable Strictly Necessary Cookies first so that we can save your preferences!
Show details
Name
Provider
Purpose
Expiration
_ga
Google
Registra una identificación única que se utiliza para gen erar datos estadísticos acerca de cómo utiliza el visitan te el sitio web.
2 años
_gat
Google
Utilizado por Google Analytics para controlar la tasa de peticiones.
1 día
_gid
Google
Registra una identificación única que se utiliza para generar datos estadísticos acerca de cómo utiliza la persona visitante el sitio web.