Berriak

Eskualdeen Batzordearen aholkuak arrantzarako laguntzetarako 14/04/23

Eskualdeen Batzordeak emandako irizpenean arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako estatuaren laguntzei buruzko arauak berrikustearen alde egiten da. Halaber, nabarmendu egiten da garrantzitsua dela berrikuste-lan hori Arrantza Politika Erkidearen (APE) berrikuspenean eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsari (EIAF) zein beste finantzazio-programa batzuei buruzko negoziazioetan kokatzea. Batzorde horrek nabarmendu egin du sektoreak bizi duen paradoxa: alde batetik, beharrezkoa da arrain-biztanlerien etekin iraunkor ahalik eta handiena errespetatzea; bestalde, kontsumitzaileen eskariari erantzun behar zaio, eta horretarako ezinbestekoa da arrantzaren sektorea dibertsifikatzea. Era berean, Batzorde horrek gomendatzen du laguntzak era eraginkorragoan bideratzea 2014-2020 aldian, aintzat hartuta EIAF finantzazio-mekanismo gakoa dela eta horren bidez bidera daitekeela arrantzaren ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Aldaketak indioilarrentzako eta oilaskoentzako enrofloxazinaren administrazioan 14/04/23

AEMPSek (Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzia) apirilaren 10ean argitaratu duen informazio-ohar baten arabera, aldatu egin behar dira indioilarrentzako eta oilaskoentzako enrofloxazina duten albaitaritza-sendagaiak (edateko uraren bidez ematen direnak) merkaturatzeko baimen guztiak. Aldaketa EEk otsailaren 28an hartutako Erabakiaren ondorio da.AEMPSek bere web orrian argitaratu du aldatu behar den sendagaiari buruzko informazioa eta hori ezartzeko nola jokatu behar den adierazi du:Merkaturatzeko baimenen titularrek bete behar dituzten baldintzak:Azterlan berriak egin behar dituzte, E. coliren aurreko gaur egungo sentiberatasuna hartzen duen administrazio-eredu berria osatzeko, jomuga diren patogenoen aurreko erresistentziaren garpena mugatze aldera.Zientzia-justifikazioa aurkeztu behar dute, egiaztatzeko administrazio-eredu berri hori eraginkorra izango dela jomuga ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Marrubien zimurduretako birusaren arriskua-EFSA 2014

EFSAko Landareen Osasunaren Panelak ebaluatu egin ditu marrubiaren zimurduretako birusaren arriskua (SCV) Europar Batasunaren (EB) lurraldean, gaur egun EBn indarrean dauden legeak eta arriskuak murrizteko egon daitezkeen aukerak.Panelak egindako ebaluazioaren ondorioak honako hauek izan dira:SarbideakBi sarbide nagusi identifikatu ziren:Fragaria spp. ereiteko landareak (haziak eta polena salbu) eta landare ostalarien zatiak. Sartzeko aukerak aztertzean adierazi zen aukerok gutxi zein moderatuak (ziurgabetasun-maila handiarekin) izan zitezkeela.EzartzeaEzartzeko aukerak handiak zirela adierazi zen, ziurgabetasun-maila txikia izanik; izan ere, egiaztatu da SCV estatu kide askotan atzeman dela, eta birusa ezartzeko ingurumen eta biologia arloko aurre-baldintza guztiak betetzen direla.HedatzeaBitarteko naturalen bidez tokian hedatzeko aukerak direla eta, adierazi ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Marrubien zimurduretako birusaren arriskua-EFSA 2014

EFSAko Landareen Osasunaren Panelak ebaluatu egin ditu marrubiaren zimurduretako birusaren arriskua (SCV) Europar Batasunaren (EB) lurraldean, gaur egun EBn indarrean dauden legeak eta arriskuak murrizteko egon daitezkeen aukerak.Panelak egindako ebaluazioaren ondorioak honako hauek izan dira:SarbideakBi sarbide nagusi identifikatu ziren:Fragaria spp. ereiteko landareak (haziak eta polena salbu) eta landare ostalarien zatiak. Sartzeko aukerak aztertzean adierazi zen aukerok gutxi zein moderatuak (ziurgabetasun-maila handiarekin) izan zitezkeela.EzartzeaEzartzeko aukerak handiak zirela adierazi zen, ziurgabetasun-maila txikia izanik; izan ere, egiaztatu da SCV estatu kide askotan atzeman dela, eta birusa ezartzeko ingurumen eta biologia arloko aurre-baldintza guztiak betetzen direla.HedatzeaBitarteko naturalen bidez tokian hedatzeko aukerak direla eta, adierazi ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Europako Batzordearen ekintzak erleak babesteko 14/04/16

2007az geroztik, Europako eta munduko zenbait argitalpen eta foro ohartarazten ari dira erleen hilkortasun-tasa oso handia dela eta erlauntzen kopuruak azkar egin duela behera.2009an, EFSAren proiektu batek honako hau adierazi zuen:EBko estatu kideetan erleak zaintzeko sistemak ez ziren nahikoak.Herrialdeetan ez zegoen datu ofizial adierazgarririk eta konparagarririk, arazoaren garrantzia balioesteko aukera ematen zuenik.Hain zuzen ere, gabezia horiek arintzeko eta, zehazki, herrialdeen artean datuak biltzeko metodoak bateratzeko, "EPILOBEE" azterlana abiarazi zen. Europako azterlan epidemiologiko bat da, 2012-2013 epean eztitarako erleen kolonien galeraren ingurukoa. Honako hauek dira azterlan horren ondorio nagusiak:Eskualdeen artean alde handiak daude, erleen hilkortasun-tasari dagokionez.Neguko kolonien hilkortasun-tasak % 3,5 eta ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Europako A hepatitisaren agerraldiari buruzko informazioa – EFSA 2014

Europan A hepatitisaren 1.315 kasu atzeman dira 2013ko urtarrilaren 1etik gaur egun arte, eta horietatik 240k partekatu egiten dute birus-genoma berbera.Patogenoaren eta transmisio-bideen ezaugarriak ikusita, EFSAk eta ECDCk adierazi dute kasu berriak ager daitezkeela, zehazki, orain arte jakinarazpenik egin ez den herrialdeetan.Egoerari buruzko bigarren txosten honetan honako datu hauek ageri dira, agerraldiaren inguruan:Hasiera batean, agerraldia Italiara eginiko bidaiekin lotu zen. Italiaz gain, kasuak egiaztatu dituzten beste herrialde batzuk gehitu dira: Frantzia, Alemania, Irlanda, Norvegia, Holanda, Erresuma Batua eta Suedia.Ikerketen emaitzek erakusten dute jatorria izoztutako baien kontsumoa izan daitekeela (adb.: marrubiak, ahabiak, etab.) eta oraindik ere aktibo dirauen iturri partekatuko agerraldi ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien Segurtasuna eta Nutrizioa 2050ean – EFSA 2014

Europako Batzordeak argitaratutako azterlan honen helburua da lanabesa izatea, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren arloan etorkizuneko politikak egiteko eta etorkizuneko ikerketa-beharrak zehazteko.Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren bilakaera EBn hemendik 2050. urtera, gaur egungo egiturak jasango duen eragina eta etorkizunean gaur egungo kotei eusteko beharrezkoak diren aldaketa posibleak.Honako hauek dira etorkizun hurbilean aintzat hartu beharreko alderdiak:Zeharkako neurri politikoek berebiziko garrantzia dute Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako, EBn.Neurri horien oinarrian politikariak zein ikertzaileak tartean sartzen dituzten erabakiak egongo dira.Elikagaien Segurtasunak eta Nutrizioak ikuspegi ezberdinak eta bereiziak behar dituzte.Aurreikusi da alde handia dagoela bataren zein bestearen etorkizuneko erronken artean. Nutrizioa premiazko neurri politikoak behar dituen arlotzat ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Substantzia perfluoroalkilatuen toxikotasuna(PFASak) – EFSA 2014

Txostenean laburbildu egin dira duela gutxi eginiko aurkikuntza esperimentalak, esperimentazio-animalietan PFASen farmakozinetika eta toxikologiaren inguruan, baita gizakiei buruzkodatu epidemiologikoak ere. Hona hemen, besteak beste, EFSAk argitaratutako txostenaren emaitza nagusietako batzuk: Substantzia horien zitotoxikotasuna agerian geratu da toxikotasunaren inguruko zenbait in vitro azterlanetan (substantzia horietako 14rekin gertatu da).Oro har, badirudi PFASen karbono-katearen luzera zitotoxikotasunarekin lotuta dagoela, hau da, katea zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta zitotoxikotasuna handiagoa da eta zelulen ugaltzea txikiagoa. Saiakuntzetarako animaliekin eginiko toxikotasun-azterlanetan, gibela, birika eta giltzurruna identifikatu dira xede-organo nagusi gisa. Halaber, PFAS batzuek ahalmen immunotoxikoa omen dute, eta ondorioak dituzte ugalketan eta garapenean. Topatu den bibliografia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zientzia-lankidetza hobetzea EFSAren eta estatu kideen artean – EFSA 2014

Zientzia Lankidetzari buruz Eztabaidatzeko Kontsultarako Foroak (AFDGSC) zenbait proposamen aurkeztu ditu, lan-programak partekatzeko, proiektu bateratuak planifikatzeko eta are gehiago hobetzeko Europar Batasunak Arriskuak Ebaluatzeko duen ahalmena. Horretarako, zientzia-lankidetza sendotuko da.Foroak honako proposamen hauek egiten ditu, zientzia-lankidetza areagotze aldera:Kontsultarako Foroan eta Puntu Fokalen Sarean partekatzea Arriskuen Ebaluazioan planifikatu ez diren lan-planak eta eguneratzeak.Arriskuen Ebaluaziorako metodologiak eta orientazioak bateratzeko lanean jarraitzea.Argi ezartzea EFSAren zientzia-sareen lan-jarduerak eta informazioa eta lan-planak trukatzean duten zeregina.Areagotzea koordinazio-zentroek duten zeregina, EFSAren zientzia-sareetako kideen babesa eta bestelako jarduerak jasotzeko.Datu-bilketa bateratzeko lanean jarraitzea, arreta jarriz osasun publikoaren inguruko kezka eragiten duten arloetan.Lehentasuna ematea datuetara sartzeko arauen garapenari: ahalbidetzea EFSAk ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zehaztasun teknikoak, elikagaien agerraldiei buruzko informazioa bateratzeko – EFSA/ECDC 2014

EFSAk eta ECDCk eguneratu egin dituzte Europar Batasuneko elikadura-jatorriko elikagaien bidez transmititutako agerraldiei buruzko informazioaren zehaztasun teknikoak, 2003/99/EE Zuzentarauarekin bat etorriz. Txostenak ondorioztatzen du garrantzitsua dela aztertzea zer-nolako garrantzia duten elikagai-kategoria batzuek agerraldien garraiatzaile gisa. Orobat, aztertu egin behar dira elikadurako garraiatzaile horiekin lotura handiena duten agente eragileak.Aintzat hartu beharreko funtsezko alderdietako bat da elikagai jakin bat agerraldi baten transmisioan inplikatzen duten frogen sendotasuna. Hain zuzen ere, horrexegatik bereizi dira ebidentzia "ahula" duten elikagaien bidez transmititutako agerraldiak, ebidentzia "sendoa" duten elikagaien bidez transmititutako agerraldietatik.Ebidentzia sendoenen artean hauek daude:Ebidentzia epidemiologikoa:estatistika-azterketa osoa egiten denean.Deskriba daitekeen ebidentzia: elikagai baten ikerketa egiten denean, ekoizpen-, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

SANDACHen inguruko ikuskaritzen emaitzak Katalunian 14/04/08

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) argitaratu duen txosten batean adierazten dira gizakiek ez kontsumitzeko animalia jatorriko azpiproduktuen zaintzaren eta kontrolaren emaitzak (SANDACH), 2012koak eta Kataluniari dagozkionak.Ikuskaritza-jarduerak honako operatzaile hauen inguruan egin dira:Abeltzaintza-ustiategiakElikadura-enpresakGarraiobideakSANDACHekin jarduten duten plantak eta enpresakHalaber, txostenak azaltzen ditu komunitateen artean eginiko SANDACH trukeen, esportazioen eta inportazioen inguruko kontrolen emaitzak.SANDACHen zaintza- eta kontrol-jardueren helburua da bermatzea SANDACHak ezarri beharreko araudiarekin bat etorriz biltzen, garraiatzen, biltegiratzen, identifikatzen, manipulatzen, desagerrarazten eta merkaturatzen direla. Halaber, horiek elikakatean berriz sartu ahal izatea saihestu nahi da.Katalunian, SANDACHen inguruko eskumenak Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumena Sailak (DAAM) eta Hondakinen Kataluniako Agentziak (ARC) partekatzen dituzte, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien krisiak kudeatu eta jakinarazteko estrategiak Europan – HoA 2014

Elikagaien Segurtasunaren Agentzien Buruen Europako taldeak (HoA) argitaratu egin ditu 17 estatu kidetako (EKak) Elikagaien Segurtasunaren agentzietako ordezkariei egindako galdeketa baten emaitzak.Galdetegi horretan elikagaien krisien kudeaketaren eta jakinarazpenen arloan zuten eskarmentuari eta ezagutzari buruz galdetu zitzaien.Honako hauek dira lortutako erantzunak:Arriskuen ebaluazioa eta kudeaketa erakunde ezberdinek jorratzen dituzte?Bost estatu kidek baietsi egin zuten erakunde bakarra zutela bi alderdi horientzat. Beste alde batetik, hamar EK-k baietsi zuten erakunde ezberdinak zituztela.Desberdinak al dira krisiak kudeatzeko protokoloak eta arrisku-planak?Hamazazpi EKetatik 10ek ez zuten bereizten bi kontzeptu horiek.Zein alderdik abiarazten edo definitzen du elikagaien krisi bat?Oro har, EK guztiek erantzun zuten elikagaien krisi batek honako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

PPAren arriskua EB 14/04/08

2007an Afrikako Txerri Izurritea (PPA) Georgian sartu zenez geroztik, Kaukaso osoan eta Errusiako Federazio osoan zabaldu da. 2012ko uztailean Ukrainian sartu zen, eta azken aldian (2013ko ekainean) Bielorrusiak ere jakinarazi du. 2014ko urtarrilean Ukrainian atzeman eta egiaztatu zen berriz ere, hala basurdeen nola etxeko txerrien artean. Duela gutxi Lituaniako eta Poloniako basurdeen artean ere egiaztatu da.Europako Batzordeak EFSAko Animalien Osasun eta Ongizate Panelari (AHAW) eskatu zion PPAri buruzko zientzia-irizpide bat egiteko, horren prebalentzia baloratzeko Europar Batasunaren (EB) herrialde mugakideetan, eta EBn PPAren birusa sartzeko balizko bideak sailkatzeko. Horretarako, zientzia-irizpenak hau deskribatzen du:PPAren birusen banaketa geografikoa herrialde mugakideetan.Agerraldien ezaugarri epidemiologikoak.EBko ekialdeko ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Ertz horiaren birusaren arriskua marrubiaren hostoetan-EFSA 2014

EFSAko Landareen Osasunaren Panelak ebaluatu egin ditu marrubiaren hostoaren ertz horiaren birusaren arriskua (SMYEV) Europar Batasunaren (EB) lurraldean, gaur egun EBn indarrean dauden legeak eta arriskuak murrizteko egon daitezkeen aukerak.Panelak egindako ebaluazioaren ondorioak honako hauek izan dira:SarbideakBi sarbide nagusi identifikatu ziren: Fragaria spp. ereiteko landareak (haziak eta polena salbu) eta landare ostalarien zatiak. Lehenengo bidea besterik ez zen garrantzitsutzat jo. Sartzeko aukerak aztertzean adierazi zen aukerok gutxi zein moderatuak (ziurgabetasun-maila handiarekin) izan zitezkeela.EzartzeaEzartzeko aukerak handiak zirela adierazi zen, ziurgabetasun-maila txikia izanik. SMYEV Estatu kide askotan ezarri da jada, eta beste horrenbeste ezartzen zaio bere bektore nagusiari, C. fragaefoliiri.HedatzeaBitarteko naturalen bidez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ertz horiaren birusaren arriskua marrubiaren hostoetan-EFSA 2014

EFSAko Landareen Osasunaren Panelak ebaluatu egin ditu marrubiaren hostoaren ertz horiaren birusaren arriskua (SMYEV) Europar Batasunaren (EB) lurraldean, gaur egun EBn indarrean dauden legeak eta arriskuak murrizteko egon daitezkeen aukerak.Panelak egindako ebaluazioaren ondorioak honako hauek izan dira:SarbideakBi sarbide nagusi identifikatu ziren: Fragaria spp. ereiteko landareak (haziak eta polena salbu) eta landare ostalarien zatiak. Lehenengo bidea besterik ez zen garrantzitsutzat jo. Sartzeko aukerak aztertzean adierazi zen aukerok gutxi zein moderatuak (ziurgabetasun-maila handiarekin) izan zitezkeela.EzartzeaEzartzeko aukerak handiak zirela adierazi zen, ziurgabetasun-maila txikia izanik. SMYEV Estatu kide askotan ezarri da jada, eta beste horrenbeste ezartzen zaio bere bektore nagusiari, C. fragaefoliiri.HedatzeaBitarteko naturalen bidez ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Artikulua: A Okratoxina Ardoan 14/04/03

Mahatsetan dagoen OTA mahatsetatik ardora igaro daiteke ardoa ekoiztean. Ardoa da, laboreen ondoren, OTAren eguneko ingesta-iturri nagusia. EBn, OTAren ingesta osoaren % 13 da. Azterlan gehienetan ikusten da OTAren mailak handiagoak direla ardo beltzetan, gorrietan eta zurietan baino, hurrenez hurren, muztioa mahatsaren patsarekin batera beratzen delako eta horrek erraztu egiten duelako OTA ateratzea Beharrezkoa da prebentzio-neurriak ezartzea, OTAren agerrera mugatzeko. Horretarako, mahastizaintza-jardunbide egokiak ezarri behar dira soroan, mahastietan eta upategian. Horrela, ardoaren kutsadura ahal beste saihestuko da. Artikulu osoa ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Betekizun berriak Kataluniako abeltzaintza-ustiategietarako 14/04/03

Joan den martxoaren 27an argitaratu zuen Kataluniako Gobernuak 40/2014 Dekretua, abeltzaintza-ustiategi guztiek bete beharreko xedapen orokorrak ezartzen dituena. Apirilaren 17an sartuko da indarrean dekretua.Gaur egun, arau asko daude abeltzaintza-ustiategiak arautzeko, eta horrek zaildu egiten du abeltzainek arau horiek ulertzea eta aplikatzea. Hori dela eta, xedapen honen helburu nagusia da, batetik, zehaztea zein betekizun bete behar dituzten abeltzaintza-ustiategiek eta, bestetik, abeltzaintza-ustiategien Erregistroa garatzea, modu argian eta prozedurak sinplifikatuz.Dekretuak lehentasuna ematen dio biosegurtasun-neurriak ezartzeari, besteak beste honako hauek ezartzeari:Abeltzaintza-ustiategien perimetroan itxitura jartzea (perimetroan hesia izan behar duten ustiategi guztiek bi urteko epea dute hori gauzatzeko. Salbuespen bakarra hausnarkarien ustiategiak dira, horiek hiru ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Salmonella eta Norovirus arriskua hosto berdeko landareetan-EFSA 2014

Arrisku biologikoei buruzko EFSAren panelak (BIOHAZ) zientzia-irizpen bat egin du hosto berdeko barazkiak elikakateko faseetan kutsatzen laguntzen duten arrisku-faktoreei buruz. Hosto berdeko hainbat landareren hostoak, zurtoinak eta kimuak dira hosto berdeko barazkiak, nahiz eta gordinik jaten direnak baino ez diren aintzat hartu EFSAren irizpenaren xedeetarako. Honako hauek dira labore-mota nagusiak: "uraza" gisakoak, brasikaze hostodunak, azak, endibiak eta berroak. Hosto berdeko barazkiak Salmonella eta Norovirusaren bidez kutsatzeko arrisku-faktore nagusiak anitzak dira, nekazaritza-ekoizpeneko sistema, jatorria eta prozesamendua ere kontuan hartuta, eta honako hauek hartzen dituzte euren baitan: Salmonellaren kasuan: Ingurumen faktoreak, bereziki, animaliak hazteko eragiketa-tokietatik gertu egotea, urtarokotasuna eta klimarekin lotutako baldintzak (adibidez, uholdeak eragiten dituzten ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Debekatu egin dute Indiako 5 fruta eta barazki inportatzea 14/04/01

Europako Batzordeak debekatu egin du Indiako zenbait fruta eta barazki inportatzea: Colocasia sp (taroa, Eddoa) Mangifera sp, (mangoa), Momordica sp (kuia mikatza), Solanum melongena (alberjinia) eta Trichosanthes sp (suge-kuia). Xedea da EBra esportatutako produktuen ziurtagiri fitosaniotarioaren sistemaren gabezia garrantzitsuei aurre egitea.EBra iristean, izurri "kuarentenarioak", batik bat intsektuak (Europakoak ez diren fruta-euliak), dituzten bidalketa ugari geldiarazten dira. Horren ondorio da, debekatzeko erabakia.Debekatutako produktuak Indiatik EBra inportatutako fruten eta barazkien % 5 baino gutxiago badira ere, izurri berriak sartzeko aukera arazo larria da EBko nekazaritza eta ekoizpenerako. 2013an, izurriak atzeman ziren Indiatik EBra inportatutako fruta eta barazkien 207 bidalketatan.Neurriak maiatzetik aurrera aplakatuko ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Salmonella eta Norovirus arriskua hosto berdeko landareetan-EFSA 2014

Arrisku biologikoei buruzko EFSAren panelak (BIOHAZ) zientzia-irizpen bat egin du hosto berdeko barazkiak elikakateko faseetan kutsatzen laguntzen duten arrisku-faktoreei buruz.Hosto berdeko hainbat landareren hostoak, zurtoinak eta kimuak dira hosto berdeko barazkiak, nahiz eta gordinik jaten direnak baino ez diren aintzat hartu EFSAren irizpenaren xedeetarako. Honako hauek dira labore-mota nagusiak: "uraza" gisakoak, brasikaze hostodunak, azak, endibiak eta berroak.Hosto berdeko barazkiak Salmonella eta Norovirusaren bidez kutsatzeko arrisku-faktore nagusiak anitzak dira, nekazaritza-ekoizpeneko sistema, jatorria eta prozesamendua ere kontuan hartuta, eta honako hauek hartzen dituzte euren baitan:Salmonellaren kasuan:Ingurumen faktoreak, bereziki, animaliak hazteko eragiketa-tokietatik gertu egotea, urtarokotasuna eta klimarekin lotutako baldintzak (adibidez, uholdeak eragiten dituzten ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago