Berriak

Debekatu egin dute txerriak zikiratzea 14/03/03

Duela egun batzuk jakin zen Frantziak debekatu egin duela abeltzainek txerriak zikiratzea, zehazki, 7 egun baino gehiagoko esne-txerrikumeak, 2014ko urtarrilaren 30eko Dekretuaren bidez.Orain arte, Frantzian baimenduta zegoen abeltzainek edozein adinetako animaliak zikiratzea, baina Frantziako Gobernuak legez kanpokotzat jo du; izan ere txerriak babesteari buruzko Europako 2008/120 Zuzentarauak honako hau ezartzen du:1. Albaitari batek edo prestakuntza duen pertsona batek baino ezin du txikiratzea gauzatu.2. Zikiratzea jaio ondorengo zazpigarren gunetik aurrera egiten bada, albaitari batek aplikatutako anestesiaren eta analgesiaren bidez egingo da.Frantziak, Europako herrialde gehienen ildoari jarraitu dio. Gero eta urrats gehiago ematen dira, jardunbide horiek nahiz animalietan izaten dituzten eraginak, ahal ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Jardunaldia: larrialdiz hiltzeko prozedura hegazti-hazkuntzan 14/02/28

Abeltzaintza-ustiategietan hegaztiak premiaz hiltzeari buruzko prestakuntza-jardunaldia egingo da Gasteizen, 2014ko martxoaren 17an. Bertan, besteak beste, gai hauek jorratuko dira: protokoloak prestatzea, behar diren langileak, norberaren erantzukizuna edo hegaztiak hiltzeko aintzat hartu behar diren ongizatearen alderdiak.Jardunaldia bereziki interesgarria da orain, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera 1099/2009 zenbakiko Araudia (EE), animaliak hiltzean babesteari buruzkoa, aplikatu behar delako. Izan ere, Araudiak ezartzen du osasuna dela eta, hustea egin behar izanez gero, agintari eskudunek jardun behar dutela tartean diren animalien ongizatea gordetzeko, gerora jarduketen berri eman behar diotela Europako Batzordeari eta jendaurrean jarri behar dutela.Arau horri jarraikiz, osasun-hustea animaliak hiltzeko prozesua da, osasun publikoko, animalia-osasuneko, ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaietako kutsatzaileen gaineko kontrolen efikazia 14/02/27

2013ko ekainean, EBko Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) ikuskaritza bat egin zuen Espainian, helburu hauekin: Egiaztatzea elikagaietako kutsatzaileen gaineko kontrol ofizialak honako hauetan xedatutakoaren arabera antolatzen eta gauzatzen direla: 882/2004 Araudia (EE) eta Espainiak eginiko urte anitzeko kontrol-plan nazionala; Ebaluatzea EBren elikagaietako kutsatzaileei buruzko legeriaren ezarpena; Informazioa biltzea elikagaietako kutsatzaileen gaineko ikerketen emaitzei buruz, Batzordearen aholkuei jarraikiz. FVOren txostenaren ondorio nagusiak, bisitatutako bi autonomia-erkidegoei (Valentzia eta Gaztela eta Leon) dagokienez, hauek dira: Bi autonomia erkidegoetan ezartzen dituzte kutsatzaileen gaineko kontrol-sistemak, barne hartzen dituztenak laginketa-planak eta kontrol ofizialak elikagaiak eraldatzeko establezimenduetan. Alabaina, ez da halakorik egiten lehenengo mailako ekoizpenari dagokionez. Kutsatzaileei ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kadmioaren eta beste metal batzuen mailak Suediako zerealetan – SLV 2014

Suediako gari- eta zekale-irinetan dauden Kadmio-mailen jarraipena egiteko, Suediako Elikagaien Agentziak (SLV) ikerketa bat egin du ondoz ondoko 27 urtetan. Horren bidez, Suediako etxeetan jasotako zenbait lagin aztertu dira: bahetutako gari-irinak, gari ekologikoaren irinak, gari-birrinak eta zekale-irinak. Aztertutako 365 laginetan atzemandako kadmio-mailaren emaitzek ez dute aldaketa esanguratsurik eragin aztertutako denbora-tarte osoan. Honako hauek izan ziren metal horren batez besteko balioak: Bahetutako gari-irina (n=144): 0,026 mg/kg (tartea: 0,013-0,074 mg/kg) Gari ekologikoaren irina (n=23): 0,026 mg/kg (tartea: 0,017-0,042 mg/kg).Gari-zekalea (n=54): 0,12 mg/kg (tartea: 0,049-0,25 mg/kg).Zahi-irina (n = 144): 0,016 mg/kg (tartea: 0,003-0,044 mg/kg). Dena den, kontuan hartuta Suediako herritarrek ISTPetik hurbil dagoen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Formaldehidoaren segurtasuna eta eraginkortasuna – EFSA 2014

Elikagaien kilo batean (pentsu konposatua edota pentsuetarako osagaia) 340 eta 680 gramo bitarteko kontzentrazioan formaldehidoak kontserbatzaile eraginkorra izateko ahalmena dauka, eta gehigarri gisa erabiltzen da animalia espezie guztientzako pentsuetan. Beste alde batetik, formaldehidoa inhalatuz gero, kartzinogenotzat hartzen da eta minbizi prozesuekin (besteak beste, leuzemia) lotzen da. EFSAren animalien elikaduraren arloko adituen taldeak (FEEDAP) baloratu egin du formaldehidoa gehigarri gisa erabiltzea pentsuetan, baita animalia-jatorriko produktuak kontsumitzeak dakartzan arriskuak ere. Honako hauek dira balorazio horren emaitzak:FEEDAPek honela balioetsi du animalia jatorriko elikagaien kontsumitzaileen formaldehidoaren ahoaren bidezko ingesta: 4 mg pertsonako eta eguneko.Formaldehidoa pentsuen gehigarri gisa proposatutako erabilerak ez du areagotzen kontsumitzaileen esposizioa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalien ongizatea akuikulturan 14/02/25

Animalien Ongizatearen Batzorde Britainiarrak (FAWC) iritzi bat eman du akuikulturako arrainen ongizateari buruz. Horren bidez egiaztatu du azken urteotan hobetu egin direla akuikultura-ustiategi askoren diseinua eta kudeaketa, nahiz eta uste duten esparru horretan oraindik ere erronka asko dagoela.Batzordeak gaixotasunak eta parasitoak jo ditu arrainen ongizatearen arazo nagusitzat, eta operatzaileei eskatu die espezie berriak hazi aurretik, azterlan pilotuak egiteko, honako hauek ebaluatze aldera: biologia, gaixotasunaren aurreko minberatasuna, arrainen jokamoldea eta arrainen ongizatea bermatzea.Batzorde honek emandako aholku nagusien artean honako hauek daude:Beharrezkoa da funts juridiko argia izatea, oinarrizko betekizunak ezartzeko arrain-haztegietako arrain-espezie guztietan.Ikuskaritzak martxan jartzea, animalien ongizatea zaintzen eta aplikatzen dela berrikusteko.Arrainen ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Kataluniak onetsi egin du Osasun Publikoko sailen arteko plana 14/02/21

Osasun Publikoko Sailen Arteko planaren (PINSAP) helburua da Kataluniako herritarren osasuna hobetzea, oinarri gisa sailen eta sektoreen arteko jarduera hartuta. Halaber, osasuna gobernuaren politikaren ardatz bihurtu nahi da, eta horretarako, asmoa da gobernuko, Kataluniako herri-administrazio guztietako eta herritarren osasun-ongizatean eragina duten herritarren sektore guztiak mugiarazi nahi dira. Onetsi berri den PINSAP plan aitzindaria da nazioartean, eta egokitu egiten da OMEren Osasuna 2020 estrategiara. Bestalde, Kataluniako Osasun publikoari buruzko legeak xedatutakoa jasotzen du; zehazki, lege horretan jasotzen da Osasun publikoko sailen arteko plan bat sortzea, Katalunian osasun publikoaren esparruko jarduerak egiteko oinarrizko tresna gisa. Plan hau egiteko, Osasunaren sailen arteko batzorde ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txostena: elikadura-zoonosiak Europan – ECDC/EFSA 2014

ECDC-EFSAren urteko txostenak, Europan 2012an elikagaien bidez transmititutako gaixotasunen (ETG), zoonosi eta gaixotasunen agerraldiei buruzko datuak aztertzen dituenak, honako ondorio hauek jasotzen ditu bere azken zenbakian: Campylobacter Campilobakteriosia da urte horretan jakinarazpen gehien eragin dituen gaixotasun zoonotikoa: guztira 214.268 kasu izan dira, nahiz eta jakinarazitako kasuen kopurua murriztu egin zen 2011 urtekoaren aldean. Azken bost urteotan (2008-2012) kasuen kopurua handitu egin da. Ematen du elikagaiei buruzko legeriarekin bat ez datozen elikagaien kopurua, bakterio horren presentziaren irizpideei dagokienez, egonkor mantentzen dela. Dena den, positiboak altuak dira oraindik ere oilasko-haragian. Salmonella 2012an salmonellosiaren 91.034 kasu jakinarazi dira: aurreko urtean baino % 4,7 ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren ebaluazioa: Zearalenona elikagaietan Katalunian – ACSA 2014

ACSAk Dieta Osoaren Azterlanaren atal berri bat argitaratu du. Bertan, ebaluatu egin da Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitutako elikagaietan zeuden mikotoxina nagusien aurreko esposizioa.Argitalpen berri honetan landu egiten da Zearalenonaren aurreko esposizioa, eta aztertu egiten dira laboreen eta horietatik eratorritako elikagaien 1.252 lagin. Bada, kutsaduraren balio handienak honako hauetan atzeman dira: moldeko ogia (positibo eman duten laginen % 44), arto-gosegarriak (positibo eman duten laginen % 23) eta laborez eginiko haurrentzako elikagaiak (positibo eman duten laginen % 22). Nolanahi ere den, balore horiek indarrean dagoen legeriak ezarritako gehienezko mugen azpitik daude.ZEAren ekarpenaren iturri nagusiak herritar helduentzat pasta eta garagardoa dira. Bestalde, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuaren ebaluazioa: Zearalenona elikagaietan Katalunian – ACSA 2014

ACSAk Dieta Osoaren Azterlanaren atal berri bat argitaratu du. Bertan, ebaluatu egin da Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitutako elikagaietan zeuden mikotoxina nagusien aurreko esposizioa.Argitalpen berri honetan landu egiten da Zearalenonaren aurreko esposizioa, eta aztertu egiten dira laboreen eta horietatik eratorritako elikagaien 1.252 lagin. Bada, kutsaduraren balio handienak honako hauetan atzeman dira: moldeko ogia (positibo eman duten laginen % 44), arto-gosegarriak (positibo eman duten laginen % 23) eta laborez eginiko haurrentzako elikagaiak (positibo eman duten laginen % 22). Nolanahi ere den, balore horiek indarrean dagoen legeriak ezarritako gehienezko mugen azpitik daude.ZEAren ekarpenaren iturri nagusiak herritar helduentzat pasta eta garagardoa dira. Bestalde, ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Albaitaritza-tratamenduaren alternatibak, baimendutako sendagairik ez dagoenean 14/02/19

Batzuetan, albaitariek ikusten dute ez dagoela printzipio aktiborik gaitz bat sendatzeko. Orobat, batzuetan ikusten dute sendagaia existitu arren, euren herrialdean ez dagoela baimenduta edo beste espezie baterako preskribatuta dagoela.Egoera horren aurrean, indarrean dagoen legeriak ahalbidetu egiten du animalia bati edo animalia-talde txiki bati beste sendagai bat ematea, preskripzio-printzipio alternatiboak erabiliz, animalien sufrimendu onartezina saihesteko.Printzipio horiek "Preskripzioaren turrusta"-ri dagozkio:EKn (estatu kidea) beste animalia-espezie batentzat edo beste gaitz bat duen espezie berbererako sendagai baimendu bat ematea.Arestiko kasua existitzenez bada, EKn gizakientzat baimendutako sendagai bat ematea.Arestiko kasua existitzenez bada, beste EK batean gaitz horretarako baimendutako sendagai bat ematea.Aurreko aukeretako bakar bat ere ezinezkoa ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Edari energetikoak eta eragin ditzaketen arriskuak – BfR 2014

Duela zenbait urte, BfR ohartarazten ari da arriskutsua dela edari energetiko gehiegi kontsumitzea. Horrelako edariak gehiegitan hartzeak, hala alkoholarekin nahasirik nola egoera fisiko nekagarrietan (ariketa fisiko handia edo atseden falta), eragin kaltegarriak izan ditzake osasunean. Institutu horrek duela gutxi eginiko azterlan batean, edari horien “Kontsumitzaile handiak” (litro erdi baino gehiago 24 ordutan) deitutakoek hartutako kopuruak jaso ziren. “Kontsumitzaile handi” gisa identifikatutako biztanle-taldeen artean daude, adibidez, diskoteketara, kirol edo musika ekitaldietara eta ziber-topaketetara maizjoaten direnpertsonak. Diskoteketara bertaratzen diren lagunei dagokienez, 24 ordutan litro erdia kontsumitzen dutela zenbatetsi zen, sarritan alkoholarekin batera. Kirol ekitaldietan parte hartzen dutenen kasuan, atzeman zen litro bat ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Landa-garapenerako 2014ko prestakuntza programa 14/02/12

MAGRAMAk 63 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Landa-garapenerako 2014ko Etengabeko Prestakuntza Programaren esparruan, landa ingurunean eragin handiena duten eta garapen iraunkorrean inplikatuta dauden pertsona eta taldeentzat.Ikastaro eta jardunaldi horiek oso arlo ezberdinak hartzen dituzte euren baitan, besteak beste: nekazaritza- eta baso-ustiategien modernizazioa, suteen aurkako borroka, uraren kudeaketa sail ureztatuetan, elikagaien kalitatearen kontrola, animalien ongizatea eta Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) erreforma.Ikastaroak San Fernando de Henareseko (Madril) Centro Nacional de Capacitación Agrarian (CENCA) emango dira. Ikastaroak otsailaren 19an hasiko dira, eta programa zein izen-emateko eskariak honako helbide honetan eskura daitezke:Prestakuntza ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FAMILIAKO NEKAZARITZAREN NAZIOARTEKO URTEA – AIAF 2014

Familiako nekazaritza, nekazaritza- eta basogintza-ekoizpena antolatzeko modua da, eta beste horrenbeste arrantzari, artzaintzari eta akuikulturari dagokienez. Familia batek kudeatzen eta zuzentzen ditu, eta lana, oro har, soldatarik gabeko familiako eskulanaren menpe dago, hala emakumeen nola gizonen menpe. Euskadin, ia nekazaritza-ustiategi guztiek, edozein izanda euren teknifikazio-, intentsifikazio- eta modernizazio-maila, ezaugarri bera dute: familiako ustiategiak dira. Gure nekazari eta baserritarrenganako aitorpena, eta gure lurraldean duten funtsezko zeregina bultzatzea. Horixe da Familiako Nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen (2014) helburua. Ekimena Landa-giroaren Munduko Foroak sustatzen du, eta zenbait euskal elkarteren babesa ere lortu du, besteak beste: Enba, Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Federazioa, ProÁfrica taldea, Sergal eta Unesco ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Landa-garapenerako 2014ko prestakuntza programa 14/02/12

MAGRAMAk 63 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Landa-garapenerako 2014ko Etengabeko Prestakuntza Programaren esparruan, landa ingurunean eragin handiena duten eta garapen iraunkorrean inplikatuta dauden pertsona eta taldeentzat.Ikastaro eta jardunaldi horiek oso arlo ezberdinak hartzen dituzte euren baitan, besteak beste: nekazaritza- eta baso-ustiategien modernizazioa, suteen aurkako borroka, uraren kudeaketa sail ureztatuetan, elikagaien kalitatearen kontrola, animalien ongizatea eta Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) erreforma.Ikastaroak San Fernando de Henareseko (Madril) Centro Nacional de Capacitación Agrarian (CENCA) emango dira. Ikastaroak otsailaren 19an hasiko dira, eta programa zein izen-emateko eskariak honako helbide honetan eskura daitezke:Prestakuntza ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Oliba-olioari balioa ematea eta kalitatea hobetzea 14/02/11

Joan den urtarrilean, lankidetza-hitzarmen bat sinatu da, "oliba-olioari balioa eman eta kalitatea, promozioa eta kontsumitzaileentzako informazioa hobetzeko".Hitzarmenaren jarraipen-mahaia eratzeko bilkuran lau jardun-lerro nagusi aurreikusi dira:Auto-kontrolerako sistemak ezartzea sustatzea, arreta berezia jarrita kalitatea mantentzeari biltegiratze- eta banatze-fasean. Helburu horretarako, jardunbide egokien gidak egingo dira, ekoizpenaren eta banaketaren sektoreak ados jarrita.Kalitatea ebaluatzeko prozedurak hobetzeko ekintzak ezartzea. Horretarako, hitzarmen bat sinatuko da Andaluziako Batzarekin eta Interprofesionalarekin, "ezaugarri organoleptikoei dagokienez, testaren panela" osatuko duen metodo bat bilatzeko, "olioen kalitatearen sailkapena eta kontrola hobetze aldera".Erakundeen lankidetza indartzea. Horretarako, "Oliba-olioaren kalitatea koordinatzeko mahaia" eratuko da. Zehazki, administrazio zentralak eta autonomikoak osatuko dute, eta bertan parte hartu ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Bularreko haurrentzako prestakin hautsen kutsadura-FSA 2014

Esne hauts kutsatua kontsumitzearen ondorioz Cronobacterek eragiten duen infekzioa nahiko arraroa da jaioberrien artean, baina oso larria. Organismo horrek eta beste batzuek eragiten duten infekzioa prebenitzeko, arreta berezia jarri behar da produktuaren formula ekoitzi/fabrikatzean, bai eta berriz osatzean eta kontsumitu aurretik manipulatzean ere.Badira prozedurak gurasoen esku, esne hautsa etxean segurtasunez prestatzeko eta erabiltzeko. Baina, gurasoen jarrerak eta arrisku horren aurrean duten pertzepzioak eragina izan dezake prestakina behar den bezala prestatzean.FSAk azterlan bat egin du, Erresuma Batuan prestakin horiek prestatu eta gordetzeaz arduratzen diren pertsonen jardunbideak eta arriskuaren aurreko pertzepzioa zehazteko.Honako hauek izan dira azterlanaren ondorio nagusiak:Prestatzeko, manipulatzeko eta gordetzeko jardunbideak, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Argitaratu egin dute animaliak hiltzean horien ongizateari buruzko Errege Dekretua 14/02/07

Otsailaren 1ean argitaratu zuten BOEn 37/2014 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, animaliak hiltzen horien babesaren inguruko zenbait alderdi arautzen dituena. Dekretua otsailaren 2an jarri zen indarrean, eta joan den astean eman genuen horren berri.Arau berriak animaliak zaintzeko azaroaren 7ko 32/2007 Legea garatzen du, eta xedapen zehatzak ezartzen ditu Espainian 1099/2009 Araudia (EE) aplikatzeko. Beste alde batetik, baliogabetu egiten du 54/1995 Errege Dekretua, urtarrilaren 20koa, animaliak hiltzean horien babesari buruzkoa. ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Epe berriak arriskuen ebaluaziorako datuak eskatzeko – EFSA 2014

Elikatatean erabiltzekoak diren substantziak edo produktuak arautzeko zientzia-ebaluazio egiten denean, informazio gehigarria edo osagarria behar izaten da. Hortaz, deialdiak egiten dira beharrezko datuak eskatzeko, eta horietan epeak zehazten dira. Epe horiek berrikusi eta kontratatu egin dira EFSAren hainbat panelek erabiltzen dituzten epeekin. Horren ostean, proposamen bat egin da, denbora-ildo horiek arrazionalizatzeko eta berdintzeko. Eskatzen den datu edo informazioaren arabera, ezarri diren epe berriak 15 egunetik (informazio erraza biltzeko) 3 urtera (informazio konplexua biltzeko, besteak beste toxikotasun kronikoari edo hainbat kutsatzaileren aurreko esposizioari buruzko azterlanak) bitartekoak dira. Elikatatean erabiltzekoak diren substantziak edo produktuak arautzeko EFSAren panel horiek (FEEDAP, ANS, CEF, ANS ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Etiketatze-sistema, tokiko nekazaritzarako eta zuzeneko salmentarako 14/02/05)

Hurbileko produktuak erosteko/saltzeko eskaera (banaketa-kate laburrak) handitzen ari da, eta beharrezkoa da etiketatze-arau komun batzuk ezartzea, produktu horiek identifikatzeko.Batzordeak adituen aholkularitza eskatu zuen, dauden aukerak aztertzeko eta etiketatze-sistema bat sortzeko. Bada, adituen arabera, sistema horrek honako ezaugarri hauek izan beharko lituzke:hautazkoa izatea ekoizleentzat;ziurtagiriak eta egiaztagiriak egiteko prozedurak saihestea, luzetzat eta kostu handikotzat jotzen baitira;zenbait irizpide argi ezartzea, produktuak sisteman sartu ahal izateko.Ziurtagiri-erregimen independente baten alternatiba gisa, hautazko kalitate-izendapen bat ezar liteke, honako abantaila hauek ematen dituena:tresna erraza dira, administrazio- eta aurrekontu-karga erlatiboki txikia duena, eta kontrol-eskakizun gutxi duena;babesa eman dezakete erabilera txarren eta jardunbide nahasgarri edo iruzurrekoen aurrean;atea irekitzen diete ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago