Berriak

Sinefrina eta kafeina kirolarientzako eta argaltzeko osagarrietan – BfR 2013

BfRk argitaratutako iritzi berri baten arabera, jarduera fisiko handia duten pertsonentzako osagarri horiek arterietako presioa nabarmen handitzea ekar dezakete, are gehiago gehiegizko pisua duten pertsonak badira. Gauzak horrela, BfRk konposatu horietako batzuk “ez seguru” gisa sailkatu ditu, aintzat hartuta iritzi horretan proposatutako gehienezko kopuruak betetzen diren edo ez. Sinefrina substantzia naturala da. Esate baterako, laranja mingotsetan aurki daiteke (Citrus aurantium laranjondo mingotsaren fruitua) eta kimikoki efedrinarekin lotuta dago. Biak dira estimulatzaile ezagunak. Kirolarientzat edo pisua galtzeko osagarri gisa merkaturatutako produktu batzuek sinefrina dute, laranja mingotsaren estraktu gisa. Beste batzuetan, substantzia hori elikagaien gehigarri edo elikagai dietetiko gisa merkaturatutako produktuetan aurki ...

Irakurri gehiago

Elikagaietako birusak murrizteko neurrien eraginkortasuna – RIVM 2013

Holandako Osasun Publikoko eta Ingurumeneko Institutu Nazionalak (RIVM) txosten bat argitaratu du. Bertan bildu egiten ditu birusen desinfekzio-prozesuak eta aztertu egiten du prozesu horiek elikagaien industriara ezartzean duten eraginkortasuna.Txosten hori Elikagaien Segurtasunerako Holandako Agintaritzak (NVWA) agindu du, eta birusak indargabetzeko edo desagerrarazteko tratamendu teknologiko nagusien eraginkortasuna ebaluatu da. Oro har, eraginkorrak dira bakterioak indargabetzeko, baina ez da gauza bera gertatzen birusekin. RIVMk ebaluatutako tratamenduen artean honako hauek daude:Ur-desinfektatzaileekin eginiko garbiketa-prozesuak (kloro-konposatuak, hidrogeno-peroxidoa edo ozonoa), prozesuaren eraginkortasuna optimizatu eta produktuan agente patogenoen infiltrazioa murrizten dutenak, betiere barazkiak moztu aurretik ezartzen badira.Teknologia berriak (irradiazioa edo presio handiak). Horien abantaila nagusia da produktuaren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ziguatera intoxikazioaren arriskua murrizteko neurriak – FDA 2013

FDAk argitaratu egin ditu erauzketa arrantzaren sektorera eta arrezifeko arrainak merkaturatzera bideratutako orientazio jarraibideak, hain zuzen ere, ziguatera intoxikazioaren arriskua murrizteko neurrien inguruan aholkuak emateko.Ziguatera itsasoko alga toxikoak jan dituzten arrainak kontsumitzearen ondorioz edota ziguatoxinak dituzten arrainak kontsumitzearen ondorioz sor daiteke. Toxina horiek arrezifeko arrainen haragian pilatzen dira; besteak beste, meroan, txitxarro arruntean, txelba arruntean, lehoi arrainean, berdel erraldoian eta barrakudan. Arrain horiek, ondoren, merkaturatzeko edo aisialdiko jarduera gisa arrantzan aritzen diren arrantzaleentzako izaten dira, eta, azkenik, etxeetan kontsumitzen dira.Duela gutxi eginiko argitalpen batean, lehen mailako arrantza produktuen prozesatzaileei gomendatu zaie arrain multzoa aterako duten zonaldeari buruzko informazioa eskuratzea, zehazte ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ziguatera intoxikazioaren arriskua murrizteko neurriak – FDA 2013

FDAk argitaratu egin ditu erauzketa arrantzaren sektorera eta arrezifeko arrainak merkaturatzera bideratutako orientazio jarraibideak, hain zuzen ere, ziguatera intoxikazioaren arriskua murrizteko neurrien inguruan aholkuak emateko.Ziguatera itsasoko alga toxikoak jan dituzten arrainak kontsumitzearen ondorioz edota ziguatoxinak dituzten arrainak kontsumitzearen ondorioz sor daiteke. Toxina horiek arrezifeko arrainen haragian pilatzen dira; besteak beste, meroan, txitxarro arruntean, txelba arruntean, lehoi arrainean, berdel erraldoian eta barrakudan. Arrain horiek, ondoren, merkaturatzeko edo aisialdiko jarduera gisa arrantzan aritzen diren arrantzaleentzako izaten dira, eta, azkenik, etxeetan kontsumitzen dira.Duela gutxi eginiko argitalpen batean, lehen mailako arrantza produktuen prozesatzaileei gomendatu zaie arrain multzoa aterako duten zonaldeari buruzko informazioa eskuratzea, zehazte ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Arriskuaren balioespena: Mekanikoki bereizitako haragia – EFSA 2013

Balioespen honetan EFSAk konparatu egin ditu haragi honek eragin lezakeen arriskua eta zatitutako edo xehatutako haragiaren arriskua (txerri- eta hegazti-haragia). Bertan, produktu horien higienean eragin handiena duten faktoreak identifikatu dira: Higiene eta tenperatura egokiak bereizteko prozesuan. Lehengaien hasierako kutsadura, mekanikoki bereizi aurretik. Biltegiratze egokia (biltegiratzeko tenperatura, epea…). Hezurgabetzeko prozesuan sortutako beroa. Haragi hauek gainerakoak baino gehiago manipulatu beharra. Horrek areagotu egiten du kutsadura gurutzatuaren arriskua. Hala ere, haragi hauetan handiagoa da kutsadura mikrobiologikoa, gihar-zuntzak degradatu egiten direlako, eta ondorioz, zuntzen barruko nutrienteak kanporatu eta bakterio patogenoen substratu izan daitezkeelako. Gihar-zuntzen degradazioa lotuta dago mekanikoki bereizteko prozesuekin. Balioespena: Mekanikoki Bereizitako Haragia. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Mikotoxinei buruzko datuak Europako zerealetan eta eratorrietan -EFSA 2013

Zerealen eta produktu eratorrien 2.183 lagin aztertu ondoren, EFSAren azken txostenak adierazten du horien % 90ek ez zuela zenbatzeko moduko aflatoxina kopururik.Lagin horiek (1.341 zerealenak eta horien ehoketatik eratorritako produktuenak, edota 842 zerealen produktu prozesatuenak -esatera baterako, gosarirako zerealak-) aztertu egin zituzten aflatoxina esanguratsuenen batura (B1, B2, G1 eta G2) zenbateste aldera.Txosten honetan aurkeztutako emaitzen artean, honako hauek nabarmendu daitezke:Zerealetarako eta horien ehoketatik eratorritako produktuetarakoAflatoxina edukiaren gehienezko balioak honako hauen artean egon ziren: 2,21 μg/kg zereal ehoketatik eratorritako zehaztu gabeko produktuen laginetarako, eta 2,60 μg/kg olo ehoketatik eratorritako produktuen laginetarako.Zerealen produktu prozesatuetarakoAflatoxina edukiaren gehienezko balioak honako hauen artean egon ziren: ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Inportazioen kontrol-sistemaren ebaluazioa landare-osasunari dagokionez 13/03/25

Espainiako inportazioen kontrol-sistemak bat egiten du, oro har, EBko legeriak ezarritako betekizunekin, FVOk 2012ko irailaren 11tik 21era Espainian eginiko ikuskaritza-txostenaren arabera. Halaber, nabarmendu da sistemak bermatu egiten duela kontrol-praktiken uniformetasuna eta efizientzia (bata eta bestea modu eraginkorrean aplikatzen dira ikuskaritza-postuetan). Alabaina, zenbait gabezia atzeman ziren: Ez dago kontrol fitosanitariorik Kanariar Uharteetatik etorritako artikulu araupetuetan. Landareen osasun-azterketak ez du guztiz lantzen arrisku fitosanitarioa; izan ere, laginketa-prozeduran ez da aintzat hartzen arriskuen azterketa. Gainera, ez da erabiltzen infekzio/infestazio sorrak atzemateko. Egurrezko bilgarrien kontrolak ez dira behar beste egokitu landareen osasun-arrisku berrietara. Erreferentzia gisa 15. zenbakiko NIMF araua erabiltzen da, tratamendu termikoaren efizientzia ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Ebaluazioa: konposatu perfluoratuekiko esposizioa katalanentzako elikagaietan – ACSA 2013

ACSAk balioetsi egin du Katalunian 2008an eta 2009an kontsumitu diren elikagaietako konposatu perfluoratuekiko esposizioaren arriskua giza osasunerako, eta ondorioztatu du konposatu horiek ez direla arriskutsuak katalanen osasunerako. Konposatu perfluoratuak kutsatzaile kimikoak dira, ur eta koipean disolbagarriak, oso egonkorrak eta iraunkorrak naturan, eta elikakatean metatzen dira, batik bat arrain-produktuetan. Kutsatzaile horietatik aipagarriak dira perfluorooktano-sulfonatoa (PFOS) eta perfluorooktano-azido (PFOA). Industriako produktu ugaritan erabiltzen dira; kosmetikoak, ehun-produktuak, ez itsasteko eta iragazgaizteko moduko estaldurak, orbanak kentzeko produktuak, garbiketa-produktuak, landare-osasunerako produktuak. Azterlan horretan, elikagai talde guztietako 8 konposatu perfluoratu aztertu ditu ACSAk, eta azpimarratu du PFOS eta PFOA kopuru handiak atzeman dituztela arrain eta itsaskietan. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europan erleen 2 gaixotasun sartzeko arriskua-EFSA 2013

EFSAren Animalien Osasun eta Ongizate panelak balioetsi egin du Europar Batasunean Aethina tumida (SHB) eta Tropilaelaps Spp. sartzeari buruzko arriskua.Aethina tumida (SHB), "Erlauntzaren kakalardo txikia" izenez ere ezaguna, parasito bat da, Afrikako Sahararen hegoaldean dauden eskualde tropikal eta subtropikaletakoa.Tropilaelaps spp kanpoko parasitosia da, eta batik bat erleen kumeei eragiten dien akaro batek sortzen du. Varroosiak eragindako prozesua larriagotu egiten du. Gaur egun, Asiako eremu jakin batzuetan baino ez da atzematen.Honako hauek dira gaixotasun horiek EBn sartzeko bideak:Beste herrialde batzuetatik honako hauek inportatzea: erle erregina biziak, erlastar erregina biziak, erlastar koloniak eta erlezaintzan erabiltzeko erle-produktuak.Inguruko herrialdeetatik sartzea, batik bat, erleen eta ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Kataluniako Elikagaien Segurtasun Plana 2012-2016 13/03/13

Generalitateko Gobernuak onetsi egin du Kataluniako Elikagaien 2012-2016ko Segurtasun Plana. Plan hori sailen arteko proiektua da, elikagaien segurtasun arloko ekintza publikoak definitzen dituena. Horretarako, elikakateko etapa guztiak hartzen ditu aintzat: ekoizpenetik hasi eta kontsumora arte.Kataluniako elikagaien segurtasunerako politika oinarrizko elementua da herritarren osasuna babesteko. Erantzukizun partekatua da, eta bertan parte hartzen dute Generalitateko hainbat sail eta organismok (osasun, nekazaritza, elikadura, ingurumen eta kontsumo arloan ardura dutenak), Kataluniako toki administrazioek, elikakateko agente ekonomikoek, zientzia-gizarteak eta kontsumitzaileek.Kataluniako Elikagaien 2012-2016ko Segurtasun Planak 28 helburu estrategiko biltzen ditu eta 127 esku-hartze ildo ezartzen ditu. Horiek bost eremutan jasotzen dira: arriskuen balioespena (zientzia ezagutza onena ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Norobirusa indargabetzea izoztutako baietan – BfR 2013

Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutuak (BFR) aholkatu egin du izoztutako baiarik ez ematea talde bereziki minberei (adin nagusiko pertsonak, jaioberriak eta haur txikiak), aldez aurretik behar beste berotu gabe. Badirudi baia barrualdetik 90º C-ko tenperaturan berotzea nahiko dela bertan egon litekeen edozein birus guztiz indargabetzeko.Egungo ezagutzaren arabera, infekzio-arrisku handia dago, bai baia freskoetan, bai oso izoztutako baietan ere, baldin eta gutxi edo ezberdin berotu badira eta aldez aurretik norobirusekin kutsatuta bazeuden. Guztira 11.000 gaixotasun-kasu jakinarazi ziren orain arte Alemanian izan den elikagai bidezko gastroenteritis-transmisioaren agerraldi handienean.Baia eta norobirusen arteko kontaktua ekoizpen-prozesuko zenbait puntutan gerta daiteke; esate baterako, behar ez bezala ureztatzearen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Norobirusa indargabetzea izoztutako baietan – BfR 2013

Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutuak (BFR) aholkatu egin du izoztutako baiarik ez ematea talde bereziki minberei (adin nagusiko pertsonak, jaioberriak eta haur txikiak), aldez aurretik behar beste berotu gabe. Badirudi baia barrualdetik 90º C-ko tenperaturan berotzea nahiko dela bertan egon litekeen edozein birus guztiz indargabetzeko.Egungo ezagutzaren arabera, infekzio-arrisku handia dago, bai baia freskoetan, bai oso izoztutako baietan ere, baldin eta gutxi edo ezberdin berotu badira eta aldez aurretik norobirusekin kutsatuta bazeuden. Guztira 11.000 gaixotasun-kasu jakinarazi ziren orain arte Alemanian izan den elikagai bidezko gastroenteritis-transmisioaren agerraldi handienean.Baia eta norobirusen arteko kontaktua ekoizpen-prozesuko zenbait puntutan gerta daiteke; esate baterako, behar ez bezala ureztatzearen ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Pestizida hondakinak elikagaietan – EFSA 2013

EFSA plagizida-hondakinei buruzko urteko txostena argitaratu du. Bertan, ikuspegi orokorra ematen da Europar Batasunean 2010ean zehar elikagaietan antzemandako plagizida-hondakinei buruz, eta ebaluatu egiten da europar kontsumitzaileek dietaren bidez hondakinekiko duten esposizioa. Aztertutako laginen % 97,2 legeak ezarritako gehienezko mugen parean edo horien azpitik daude.Txostenean aparteko atal batean aipatzen dira programen emaitzak; zehazki, Programa Erkide Koordinatuarenak eta programa nazionalenak.Programa Erkide Koordinatuari dagokionez, txostenak erakusten du aztertutako laginen % 98,4k bete egiten dituela EBn elikagaietarako baimendutako plagizida-hondakinen gehienezko mailak (HGM).Elikagai hauek aztertu dira: sagarrak, azak, porruak, letxugak, esnea, muxikak, madariak, zekalea edo oloa, marrubiak, txerri-haragia eta tomateak. Guztira 12.168 lagin aztertu dira ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Pestizida hondakinak elikagaietan – EFSA 2013

EFSA plagizida-hondakinei buruzko urteko txostena argitaratu du. Bertan, ikuspegi orokorra ematen da Europar Batasunean 2010ean zehar elikagaietan antzemandako plagizida-hondakinei buruz, eta ebaluatu egiten da europar kontsumitzaileek dietaren bidez hondakinekiko duten esposizioa. Aztertutako laginen % 97,2 legeak ezarritako gehienezko mugen parean edo horien azpitik daude.Txostenean aparteko atal batean aipatzen dira programen emaitzak; zehazki, Programa Erkide Koordinatuarenak eta programa nazionalenak.Programa Erkide Koordinatuari dagokionez, txostenak erakusten du aztertutako laginen % 98,4k bete egiten dituela EBn elikagaietarako baimendutako plagizida-hondakinen gehienezko mailak (HGM).Elikagai hauek aztertu dira: sagarrak, azak, porruak, letxugak, esnea, muxikak, madariak, zekalea edo oloa, marrubiak, txerri-haragia eta tomateak. Guztira 12.168 lagin aztertu dira ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Trazabilitatea landare kimuen ekoizpenean 13/03/13

Batzordeak 208/2013 Araudia argitaratu du, 2013ko martxoaren 11koa, kimuen eta kimuak ekoizteko hazien trazabilitatearen gaineko betekizunei buruzkoa. Araudia 2013ko uztailaren 1ean sartuko da indarrean.Araudi hori argitaratu da 2011ko maiatzean Europar Batasuneko zenbait elikagai Escherichia coli bidez (Shiga toxinak ekoizten ditu) kutsatu zirelako. Kimuen ekoizpen-baldintzek arrisku handia ekar dezakete osasun publikorako; izan ere, elikagaien agente patogenoak nabarmen ugaltzea ekar dezakete.Hori dela eta, funtsezkoa da arin zehaztea kaltetutako merkantzien jatorria, mugatze aldera kutsadura horrek osasun publikoan izan ditzakeen ondorioak.Araudiaren arabera, honako hau da operatzaileak ekoizpen-, eraldatze- eta banatze-aro guztietan erregistratu eta transmititu behar duen informazioa:a) Hazi edo kimuen deskribapen zehatza, landarearen izendapen ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Arrainaren kontsumo iraunkorra ahalbidetzeko aplikazioa 13/03/13

i-Marine arrantzari eta bioaniztasunari buruzko ezagutzaren plataformak AppliFish garatu du, sakelako telefonoetarako doako aplikazioa.Horren bidez, itsas inguruarekin lotutako informazioa edonoren eskura egongo da, edozein une eta tokitan. Aplikazio horri esker, kontsumitzaileak informazio gehiago eskuratu ahal izango du jaten edo erosten duen arrainari buruz, edo desagertzeko arriskuan dagoen espeziea ote den eta bestelako kontuak jakin ahal izango ditu.AppliFish aplikazio berriak badu Interneteko bertsioa ere, zientzia-informazio gehigarria ematen duena. Informazio horrek lagundu egingo die arduradun politikoei, ekoizleei eta kontsumitzaileei oinarritutako erabakiak hartzen, eta, halaber, lagundu egingo du beharrezko politikak zehazten, arrantza modu arduratsuan ordenatzeko eta itsas baliabideak zaintzeko, FAOren Código de Conducta ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Aflatoxinak esnera, arrautzetara, haragira eta erraietara igarotzea – BfR 2013

Arriskuak Balioztatzeko Alemaniako Institutuak (BfR) azterlan bat egin du esnera, arrautzetara, haragira eta erraietara igarotzen diren aflatoxinen inguruan. Bertan ondorioztatu du aukera gutxi dagoela produktu horien bidez kontsumitzaile zein animalien osasunerako arriskuak eragiteko.Azterlan hori egin da orain dela gutxi esne-enpresa batean eginiko ohiko kontroletan atzeman delako behi-esneko M1 aflatoxinaren kontzentrazioa zertxobait handitu dela. Horrek pentsaraz dezake animaliek hartzen duten dietan aflatoxina-kopurua handitu egin dela; izan ere, aflatoxina horiek gibelean metabolizatu eta, esnean, beste metabolito batzuen artean, M1 aflatoxina gisa ager daitezke.Azterlanean esneko M1 aflatoxinako kontzentrazioak zenbatetsi dira arto-bazkan dauden B1 aflatoxinaren balizko zenbait kontzentraziotan, eta ondorioztatu da esneak Europak ezarritako ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

EFSAren zeregina zientzian 13/03/12

EFSAk informazio-liburuxka bat argitaratu du, eta bertan azaltzen du zein den bere zientzia-lana Europako Elikagaien Segurtasunaren esparruan. EFSAk balio handiko zientzia-aholkularitza eskaintzen du, arriskuen kudeaketako arduradun politikoei oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko. Horren guztiaren azken helburua da Europako kontsumitzaileak elikagai-arriskuetatik babestea. Agintariaren jarduera nagusia arriskuen zientzia-balioespena da. Eremu hori zientzia aplikatuaren eremu espezializatua da, eta honetan datza: datuak eta zientzia-azterlanak aztertzea, elikagaien bidez transmititzen diren arriskuak balioesteko. Erakundeak, halaber, gomendio argiak, koherenteak eta egokiak ematen dizkie bazkide nagusiei, alderdi interesatuei eta jendeari oro har. Horrela, zientziaren eta kontsumitzailearen arteko zubia eraikitzen laguntzen du. Europan elikakatea etengabe ari da bilakatzen, eta EFSAren ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaien kontsumoa Espainiako etxeetan MARM 2013

Elikagaien kontsumoak behera egin duen arren, oinarrizko produktu horien etxeko urteko gastua aurreko urtean baino % 0,2 handiagoa izan da, eta eutsi egin dio 2009az geroztiko goranzko joerari: % 3,2 gehiago 2009tik 2010era, % 0,6 gehiago 2010etik 2011ra eta % 0,2 gehiago 2011tik 2012ra.Horiexek dira 2012an Espainian etxeko eta etxetik kanpoko elikagai-kontsumoaren inguruan MAGRAMAk argitaratu duen txosteneko datuetako batzuk. Honako hauek dira elikagai-motaren araberako beste datu batzuk:HARAGIA2012an haragiaren erabateko kontsumoak zertxobait gora egin du (% 0,8), batik bat indioilarraren haragi freskoaren kontsumoak (% 22,7). Beste haragi-mota batzuen kontsumoak % 9,2 egin du gora (behi, oilasko, untxi, ardi/ahuntz, txerri, barruki, ostruka, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Balioespena: Kataluniako herritarren esposizioa A Okratoxinarekiko – ACSA 2013

ACSAk balioetsi egin du Katalunian 2008. eta 2009. urteen artean kontsumitu diren elikagaietako mikotoxina garrantzitsuenekiko esposizioaren arriskua giza osasunean. Argitalpen berri horrek A Okratoxinarekiko esposizioa jorratzen du, eta osatu egiten ditu azken aldian B, G eta M1 Aflatoxinekiko eta B1 eta B2 Fumonisinekiko esposizioari buruz kaleratutakoak. Laboreen eta laborez egindako produktuen (umeentzako elikagaiak, moldeko ogia, garagardoa), kafearen, ardoaren eta fruitu lehorren 1.557 lagin aztertu dira, eta lagin positiboen kopuru handiena (% 89) garagardoan atzeman da. Pototxoen, kafearen, laboreen eta moldeko ogiaren lagin positiboen batez bestekoak Europako Batzordeak ezarritako mugaren azpitik daude. Kataluniako herritarren elikagai horien kontsumoa aintzat hartuta, herritar-talde guztientzat ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago