Albisteak
Arloa aukeratu:
Ikerketa
-
Truke saioak GUSTOS proiektuan
GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen.
-
ECHAk ikerketa-lehentasunak identifikatu ditu kutsatzaile kimikoen segurtasuna indartzeko
Substantzia eta Nahasketa Kimikoen Europako Agentziak (ECHA) substantzia kimikoen arriskuak ebaluatzeko ikerketa-arlo berriak identifikatu eta lehendik zeudenak eguneratu ditu, Europar Batasunean segurtasun kimikoari buruzko erabaki arautzaileak hartzeko beharrezkoa den ebidentzia zientifikoa sortzeko.
-
FutureFoodS europar lankidetzaren aurrerapen, elikadura-sistemen etorkizun jasangarrirako
Uda iritsi da, eta FutureFoodS lankidetzak modu ofizialean iragarri du bi urte iraun duen lehenengo fasea amaitu dela eta bigarrena hasiko dela, zortzi urtez luzatuko dena. Bigarren fasean lankidetza hedatuko da, bazkide berriak gehituz, finantza- nahiz ikerketa‑erakundeak, eta hurrengo lau deialdiak antolatuko dira, baita etorkizuneko europar elikadura-sistemak zehazteko hainbat jarduera berri ere.
-

Europako GUSTOS proiektuko esku-hartze gastronomikoak osatu dira
Europako GUSTOS proiektuko esku-hartze gastronomikoak osatu dira 10 ikastetxetan, helburu argi batekin: elikagaien xahuketa murriztea.
-
FutureFoodS lankidetzaren proposamen osoak aurkezteko epea gaur irekitzen da
Aurkeztutako 224 proposamenak ebaluatu ondoren, 46 proposamen gonbidatu dira azken proposamenak aurkeztera; horien artean ikerketa eta berrikuntzarako euskal zentro baten parte-hartzea duen proposamen bat dago.
-
Eskola-jantokietako elikagaien xahuketaren analisia, GUSTOS proiektuaren barruan
Hemen aurkezten ditugu EAEko eta Kataluniako 19 eskola-jantokitan egindako elikagaien xahuketaren hasierako neurketaren emaitzak.
-
Aurrera jarraitzen dugu GUSTOS proiektuko esku-hartze hezigarriekin eskola-jantokietan
10 ikastetxek ekintza hezigarriak ezarri dituzte eskola-jantokietan, elikagaien xahuketa murrizteko dituzten ondorioak aztertzeko
-
Euskadiko 10 eskolak bat egin dute GUSTOS proiektu europarrarekin
Euskadiko 10 eskola pilotuk bat egin dute GUSTOS proiektu europarrarekin. Horren barruan, eskola-jantokietan elikagaien xahuketa saihesteko neurketa eta …
-
ELIKA GUSTOS-ean, eskola-jantokietan Elikagaien xahuketa murrizteko Europako proiektua
GUSTOS proiektu europarra da, eta Euskadiko eta Kataluniako eskola-jantokietan elikagai-xahuketa prebenitzeko aurrerapenak egitea du helburu, neurketa-tresnen, hezkuntza-esku-hartzeen eta gastronomia-soluzio berritzaileen bidez. ELIKAtik, elikagaien xahuketaren aurkako euskal estrategiaren koordinatzaile gisa, proiektuaren diseinuan eta garapenean parte hartzen dugu ezagutza teknikoa sendotzeko, emaitzen transferentzia errazteko eta hezkuntza-zentroek elikagai-hondakinak murrizteko tresna eraginkorrak izan ditzaten. Hezkuntza-komunitatea, administrazioak eta elikadura-ekosistemako eragileak…
-
Abian da FutureFoodS lankidetza transnazionalaren bigarren deialdia
FutureFoodS lankidetzak bigarren deialdi transnazional kofinantzatua abian jarri du, elikadura-jasangarritasunaren azelerazioari buruzkoa, dietan egindako aldaketa osasungarri eta jasangarrien, konfiantza eta gardentasunaren eta elikagaiak ekoizteko sistema zirkularren berrikuntzaren bitartez. Deialdira entitate ikertzaile eta berritzaileak gonbidatu dituzte, elikadura sistema jasangarriagoetarako trantsizioa azeleratzen duten proiektu-proposamenak aurkezteko.. Guztira 39 milioi euroko zuzkidura du deialdiak, Europako Batzordeari eta Europako 20…


