Berriak

Arriskuen Balioespena: E. coli berotoxigenikoa begetaletan eta haragian – AESAN 2013

AESANen Zientzia Batzordeak duela gutxi egindako Arriskuen Balioespenaren arabera, Escherichia coli berotoxigenikoak (ECVT) eragindako infekzioen agerraldiak gero eta gehiagotan lotzen dira fruta eta ortuariekin, batik bat ernamuindutako haziekin eta entsaladetarako barazki hostodunekin.Frutak eta barazkiak elikakateko hainbat etapatan kutsa daitezke ECVTrekin (uzta, uzta ondoren, biltegiratzea, maneiatzea eta prozesatzea, merkaturatzea eta txikizkako salmenta, cateringa, garraioa, etxea…). Gaur egun uzta ondorengo prozesuan aplikatzen diren teknologiek edo praktikek ez dituzte erabat suntsitzen frutak eta ortuariak kutsatzen dituzten mikroorganismoak; beraz, AESANen Zientzia Batzordeak gomendatzen du ahaleginak bideratzea uzta aurretik edo ondoren kutsatzeko arriskua prebenitzera.Bestalde, Zientzia Batzordeak egiaztatu egin du oraindik ere haragia kutsatu egiten dela ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Balioespena: Kataluniako herritarren Fumonisinekiko esposizioa –ACSA 2013

ACSAk balioetsi egin du Katalunian 2008. eta 2009. urteen artean kontsumitu diren elikagaietako mikotoxina garrantzitsuenekiko esposizioaren arriskua giza osasunean. Argitalpen berri horrek B1 eta B2 Fumonisinekiko esposizioa jorratzen du, eta urte amaieran argitaratutakoa osatu egiten du B, G eta M1 Aflatoxinekiko esposizioari dagokionez. Aztertutako laboreen eta laborez egindako produktuen lagin guztietan atzeman dira Fumonisinak, arto gozoan izan ezik. Mailarik handiena garagarrean (% 90) eta artoz egindako janaurrekoetan (% 61) atzeman zen. Halaber, elikagai etnikoen laginen % 50ean eta umeentzako elikagaien eta glutenik gabeko elikagaien portzentaje txiki batean ere atzeman ziren mikotoxina horiek. Kontzentraziorik handienak arto-irinean eta artoz egindako janaurrekoetan aurkitu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Arriskuak Balioestea: Campylobacter-a hegaztien haragi freskoan – AESAN 2013

Herritarren artean campilobakteriosiaren intzidentzia handia denez (batik bat gutxi kuzinatutako oilasko-haragia manipulatu eta kontsumitzeagatik) AESANen Zientzia Batzordeak balioetsi egin ditu kortako hegaztien haragi freskoan Campylobacter spp murrizteko kontrol-neurriak. Balioespenean ikusi da patogeno horrek eragiten duela elikagaien bidezko transmisioen kasuen kopuru handiena Europar Batasunean. Gainera, azken bost urteetako joera goranzkoa izan da. Campylobacter spp-k eragindako infekzio enterikoen intzidentzia handia da, eta baliteke ondorioak eragitea; beraz, gomendagarria da zenbait metodologia garatzea, elikagaietan Campylobacter spp-aren presentzia aurreikusteko eta kontrolatzeko. Campylobacter spp-k eragindako giza infekzioak murrizteko, eragiketa hauek gehiago kontrolatu behar dira: hazkuntza, garraioa, hilketa hiltegian, prozesatua eta kontsumorako diren hegazti-kanalen merkaturatzea. Txostenak kontrolerako neurri gomendatuen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

FVOk Espainian egingo diren ikuskaritzen egutegia 13/02/09

DG-SANCOk eta Elikadura eta Albaitaritza Bulegoak (FVO) eguneratu egin dute 2013ko uztailetik abendura bitartean egingo diren ikuskaritzen egutegia. Espainiari dagokionez, honako ikuskaritza hauek egingo dira: 2013‐6837 Jarraipen-ikuskaritza orokorra: 2013/07/01 -2013/07/05 2013‐6803 Landareetako izurriteen agerraldiak (Pomazea): 2013 /09/10- 2013/09/20 2013‐6804 Landareetako izurriteen agerraldiak (Epitrix spp): 10/09/2013- 20/09/2013 2013‐6652 Nekazaritza ekologikoa eta produktu ekologikoak ziurtatzea, etiketatzea eta merkaturatzea: 2013/10/14 -2013/10/24 2013‐6752 Arriskuak kudeatzea; dioxinak kontrolatzea animalien elikaduran: 2013/11/19- 2013/11/28 2013‐6701 Hegazti-haragia eta hegazti-haragiz eginiko produktuak: Erabaki gabeFVO - 2013ko ikuzkatze-misioiak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ebaluazioa eta kudeaketa: haurren elikagaietako metalen arriskuak/onurak – NFA 2013

Elikagaien Segurtasunerako Suediako Agentzia Nazionalak (NFA) txosten bat argitaratu du, haurrentzako elikagaietako metalen presentziari buruzko azterlanaren emaitzak jasotzen dituena. Ondoren, herritar-talde horren metal-ingesta ebaluatu da, eta zenbait aholku eman dira 6 urtetik beherako adingabeak dituzten familientzat.Txostenak hiru atal ditu:Kutsatzaileen kontzentrazioak haurrentzako elikagaietan 2011-2012 bitartean, Agentziak bularreko haurrentzako (0 eta 12 hilabete bitartekoak) eta haur txikientzako (1 eta 3 urte bitartekoak) 92 elikagai aztertu zituen. Zehazki, honako talde hauetako elikagaiak ziren: bularreko haurrentzako eta jarraipeneko formula-prestakinak (13), ahiak eta ahi-produktuak (40), mediku-erabilerako produktu bereziak (27), arroz-, olo- eta soja-edariak (9), olo-krispetak, olo-irina eta berehalako arroz xigortua. Hiru metal astunen (artsenikoa, beruna ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Animalia-proteinak akuikulturako pentsuetan 13/01/30

Animalia-proteinak akuikulturako pentsuetan Akuikulturako arrainak hausnarkarienak ez diren prozesatutako animalia-proteinen bidez (PAP) elikatu ahal izango dira, datorren ekainaren 1etik aurrera. Hori ezartzen du 56/2013 Araudiak, beste honen I. eta IV. eranskinak aldarazten dituenak: Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 999/2001 Araudia (EE), entzefalopatia espongiforme transmitigarri jakin batzuk saihesteko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko xedapenak ezartzen dituena. Araudi berria orain dela gutxi argitaratu da. PAPak akuikulturan erabili ahal izateko, zenbait betekizun bete beharko dira produktu horiek biltzean, garraiatzean eta eraldatzean, hausnarkarien proteinekin edozein kutsadura gurutzatu saihesteko. Gainera, aldian behingo laginketak eta analisiak egin beharko dira eraldatutako animalia-proteinekin eta horiek dituzten pentsu konposatuekin, egiaztatze aldera ez ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Arriskuen jakinarazpen eraginkorra, gaixotasunak saihesteko – ECDC 2013

Arriskuen jakinarazpena eraginkorra izatea funtsezkoa da nahitaez aitortu beharreko gaixotasun kutsagarriek eragindako morbilitatea eta hilkortasuna mugatzeko. Halaber, baliagarria da gaixotasun horiek eragiten duten kostu ekonomikoa murrizteko. Hori dela eta, ECDCk Arriskuen Jakinarazpena ikuskatu du, gaixotasun kutsagarriei dagokienez. Helburua gaixotasun horren prebentzioan eta kontrolean lagungarri izan daitezkeen arriskuen komunikazio eraginkorraren hatsarreak biltzea izan da, baita jardunbide egokien adibide zehatzak atzematea ere, etorkizunean Arriskuen Jakinarazpenaren inguruko politikak eta inplementazio-esparruak sortzeko.ECDCk eginiko ikerketan ikusi da hainbat baliabide erabilgarri daudela arriskuen komunikatzaileen esku; baina, nahastea antzeman da Arriskuen Jakinarazpenaren eta krisi-jakinarazpenaren artean, gaixotasunak ekiditeko eta kontrolatzeko mezuak aztertzean. Bestalde, aniztasuna ikusi da helarazitako informazioan, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

2012ko txostena: fitosanitarioen hondakinak elikagaietan– FAO/OME 2013

Elikagaietako Plagiziden Hondakinei buruzko FAO/OMS Batzorde Mistoak (JMPR) 2012ko urteko txostena argitaratu du. Bertan laburtzen da produktu fitosanitarioen 41 materia aktiboren azterketa edo berrazterketa.Ebaluazio horien artean, 8 materia aktibo lehenengoz aztertu dira: ametoctradina, clorfenapirra, dinotefuranoa, fluxapiroxada, MCPA, pentiopirada, picoxistrobina y sedaxanoa. Batzordeak osagai horietarako Eguneko Ingesta Onargarria (EIO) ezarri du, ametoctradinerako salbu, ez baitu beharrezkotzat jo.Zenbait materia aktibo berraztertu dira, hala nola, honako hauek: acetamiprida, carbofuranoa, dicanba, diflubenzurona, ditiocarbamatoak (maneba eta mancoceba), fenbuconazola, indoxacarba, isopyrazama, oxamyla, pyraclostrobina, saflufenazila, thiamethoxama eta espirotetramatoa. Halaber, maiztasun jakin bateko berrazterketa-programaren baitan, honako hauek berraztertu dira: bentazona, cikloxidima, diclorvosa, dicofola, fenpropatrina, fenvaleratoa eta glufosinato-amonioa.Azkenik, materia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

2012ko txostena: fitosanitarioen hondakinak elikagaietan– FAO/OME 2013

Elikagaietako Plagiziden Hondakinei buruzko FAO/OMS Batzorde Mistoak (JMPR) 2012ko urteko txostena argitaratu du. Bertan laburtzen da produktu fitosanitarioen 41 materia aktiboren azterketa edo berrazterketa.Ebaluazio horien artean, 8 materia aktibo lehenengoz aztertu dira: ametoctradina, clorfenapirra, dinotefuranoa, fluxapiroxada, MCPA, pentiopirada, picoxistrobina y sedaxanoa. Batzordeak osagai horietarako Eguneko Ingesta Onargarria (EIO) ezarri du, ametoctradinerako salbu, ez baitu beharrezkotzat jo.Zenbait materia aktibo berraztertu dira, hala nola, honako hauek: acetamiprida, carbofuranoa, dicanba, diflubenzurona, ditiocarbamatoak (maneba eta mancoceba), fenbuconazola, indoxacarba, isopyrazama, oxamyla, pyraclostrobina, saflufenazila, thiamethoxama eta espirotetramatoa. Halaber, maiztasun jakin bateko berrazterketa-programaren baitan, honako hauek berraztertu dira: bentazona, cikloxidima, diclorvosa, dicofola, fenpropatrina, fenvaleratoa eta glufosinato-amonioa.Azkenik, materia ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Pentsuetarako A bitamina – EFSA 2013

Pentsuetarako A bitamina Gaur egun, A bitaminaren gehienezko baloreek, animalien nutriziorako EBn legez kontrolatutakoek eta erabilitakoek, ez dute inolako arriskurik sortzen animalia hartzaileen artean; zehazki, ez elikagaiak ekoizteko animalia-espezieen ez laguntza-animalien artean. Eginiko azterlanen arabera, animalia-jatorriko elikagaien kontsumitzaileentzat loditzeko animalien gibela kontsumitzea da kontsumitzaile helduen artean arriskuren bat eragin dezakeen bakarra. Bada, arrisku hori murrizteko, jakinik ezinezkoa dela guztiz desagerraraztea, animalien elikaduran A bitaminaren erabiltzeko maila berriak proposatu ditu EFSAk: Txerriak. Txerrikumeak: 16.000 IU/kg pentsu oso; loditzeko txerriak: 6.500 IU/kg pentsu oso; txerri-emeak: 12.000 IU/kg pentsu oso. Eskortako hegaztiak. Oilaskoak (hegazti-espezie guztiak barne) jaio eta lehenengo 14 egunen baitan, indioilarrak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Algen kontsumoaren bidezko artseniko-ingestaren zenbatespena – FSANZ 2013

Kontsumitzaileei alga lehorren kontsumoari eta algak dituzten produktuei buruz ematen zaizkien aholkuak eguneratzeko, Australiako eta Zeelanda Berriko Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (FSANZ) berriz zenbatetsi du produktu horien kontsumoak dakarren artseniko inorganikoaren ingesta dietetikoa. Horretarako, itsasoko hainbat alga motak duten artseniko inorganikoaren maila kontrolatu dute, eta aztertutako lagun guztietan artseniko inorganikoaren maila legeak ezarritako mugaren (1 mg/kg) azpitik egon da, salbuespen bakar batekin: hijiki algen lagina. Alga nabar hori bermineralizatzaile natural gisa erabiltzen da, iodo eta burdina asko, eta propietate antioxidatzaileak dituelako. Oro har, arroz eta sopekin kontsumitzen da. Australian arrisku handiko elikagaitzat jotzen da; beraz, inportatutako partiden % 100 ikuskatzen dira, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Algen kontsumoaren bidezko artseniko-ingestaren zenbatespena – FSANZ 2013

Kontsumitzaileei alga lehorren kontsumoari eta algak dituzten produktuei buruz ematen zaizkien aholkuak eguneratzeko, Australiako eta Zeelanda Berriko Elikagaien Segurtasunerako Agentziak (FSANZ) berriz zenbatetsi du produktu horien kontsumoak dakarren artseniko inorganikoaren ingesta dietetikoa. Horretarako, itsasoko hainbat alga motak duten artseniko inorganikoaren maila kontrolatu dute, eta aztertutako lagun guztietan artseniko inorganikoaren maila legeak ezarritako mugaren (1 mg/kg) azpitik egon da, salbuespen bakar batekin: hijiki algen lagina. Alga nabar hori bermineralizatzaile natural gisa erabiltzen da, iodo eta burdina asko, eta propietate antioxidatzaileak dituelako. Oro har, arroz eta sopekin kontsumitzen da. Australian arrisku handiko elikagaitzat jotzen da; beraz, inportatutako partiden % 100 ikuskatzen dira, ...

Elika Arrantza

Irakurri gehiago

Europarren eguneko energi-beharrak – EFSA 2013

EFSAk gainbegiratu egin du pertsona batek egunean behar duen energiaren batez besteko balioa, eta honako kaloria-kopuru hauek balioetsi ditu adinaren arabera:Generoa Adina Kcal/egunMutilak/neskak61500-1600122000-2200172300-2900 Emakumeak/gizonak30-392000-260050-592000-250070-791800-2300Oharra: balio horiek nahiko bizitza aktiboa duten pertsonentzat dira. 22 kg/m2-tik gorako edo beherako gorputzaren masa-indizea duten pertsonen kasuan, balio horiek egokitu egin behar dira.Haurdunaldian, egokitzat jotzen da, amaren zein fetuaren osasunerako, gorputzaren masa 12 kg igotzea. Haurdunaldirako beharrezkoa diren energia-kopuru gehigarriak honela zenbatetsi dira: 70 kcal/egun, 260 kcal/egun eta 500 kcal/egun lehenengo, bigarren eta hirugarren hiruhilekoan hurrenez hurren.Zenbatetsi da bizitzaren lehenengo sei hilabeteetan umeari titia ematen dioten emakumeek egunean 500 kcal gehiago behar dituztela batez ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Europarren eguneko energi-beharrak – EFSA 2013

EFSAk gainbegiratu egin du pertsona batek egunean behar duen energiaren batez besteko balioa, eta honako kaloria-kopuru hauek balioetsi ditu adinaren arabera:Generoa Adina Kcal/egunMutilak/neskak61500-1600122000-2200172300-2900 Emakumeak/gizonak30-392000-260050-592000-250070-791800-2300Oharra: balio horiek nahiko bizitza aktiboa duten pertsonentzat dira. 22 kg/m2-tik gorako edo beherako gorputzaren masa-indizea duten pertsonen kasuan, balio horiek egokitu egin behar dira.Haurdunaldian, egokitzat jotzen da, amaren zein fetuaren osasunerako, gorputzaren masa 12 kg igotzea. Haurdunaldirako beharrezkoa diren energia-kopuru gehigarriak honela zenbatetsi dira: 70 kcal/egun, 260 kcal/egun eta 500 kcal/egun lehenengo, bigarren eta hirugarren hiruhilekoan hurrenez hurren.Zenbatetsi da bizitzaren lehenengo sei hilabeteetan umeari titia ematen dioten emakumeek egunean 500 kcal gehiago behar dituztela batez ...

Irakurri gehiago

Gardentasuna erabakiak hartzeko arriskuen ebaluazioan – Europako agentziak, 2012

Elikagaien Segurtasuneko Europako sei agentziatako zuzendariek lan-taldea (HoA) sortu dute, EBn Elikagaien Segurtasunari buruzko erabakiak hartu behar direnean Arriskuen Ebaluazioak modu kontziente eta gardenean egiten direla aztertu eta bermatzeko. Lan-talde horretan parte hartzen duten agentziak Belgikakoa (FAVV), Alemaniakoa (BfR), Holandakoa (VWA), Norvegiakoa, Suediakoa eta Britainia Handikoa (FSA) dira. Lan-taldeak lortu duen emaitza gakoa honako hau da: beharrezkoa da Arriskuak kudeatzeko erabakietan Arriskuen Ebaluazioan erabiltzen den gardentasun- eta zorroztasun-maila berari eustea, erabakiak hartzeko oinarria argia, arrazionala eta justifikagarria izan dadin. Proposatutako helburua erdiesteko, Lan-taldeak gauzatu beharreko funtsezko bi aholku ezarri ditu: Arriskuak Kudeatzeko Europako esparrua garatzean eta erabiltzean pilatutako esperientziak partekatzea. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaiekiko alergiei eta intolerantziei buruzko infografia – ELIKA 2013

Elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak ezagutzeko, infografia honetan murgiltzera gonbidatzen zaitugu. Elikagaiekiko alergia eta intolerantziak elikagaien segurtasunerako arazo larria dira; izan ere, azken hamarkadan bikoiztu egin da gizakion osasunari eragiten dioten diagnostikoen kopurua.Infografia horretan, modu grafiko eta errazean irudikatu dugu zer diren elikagaiekiko alergia eta intolerantziak, zein elikagaik eta osagaik eragiten dituzten, eta zein diren horiek erostean, erabiltzean, kuzinatzean eta kontsumitzean jarraitu beharreko jardunbide egokiak, alergia edo intolerantzia eragiten duten elikagaiak/osagaiak dietatik kentzeko; beraz, alergia edo intolerantzia jakin bat sortzea ekiditeko.Elikagaiekiko alergiei eta intolerantziei buruzko infografia ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Balorazioa: Kutsatzaile kimikoei buruzko datuak biltzeko protokoloa – EFSA 2013

EFSAk aztertu egin du azken bi urteotan elikagaietako kutsatzaile kimikoen inguruko datu-bilketa. Gainera, honako hauek nabarmendu ditu: Estatu kide guztien partaidetza handia; jakinarazitako datuen normalizazio- eta homogeneotasun-hobekuntzak aurreko urteen aldean; eta datuak transmititzeko prozesua estandarizatzean emandako aurrerapausoak. Analisian zenbait muga atzeman dira. Beraz, EFSAk zenbait hobekuntza-neurri ezarri ditu, datu-bilketa bateratzeko protokoloan jaso behar direnak. Halaber, Estatu kideei zenbait gomendio eman dizkie, informazioa igortzeari dagokionez.Europako elikagai- eta pentsu-taldeetako kutsatzaile kimikoen presentziari buruz eskuragarri dauden datu guztiak modu bateratuan biltze aldera, EFSAk sistemaren normalizazioa bermatzeko protokoloa garatu zuen 2010ean.Protokoloaren helburua da estandar bat ematea, datuak sortzeko eta transmititzeko, eta EFSAren datu-basean biltegiratu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Gidaliburuak: fruta-arboletarako gomendatutako tratamenduak 13/01/09

Bizkaiko Foru Aldundiak eguneratu egin ditu gomendatutako tratamenduei buruzko bere gidaliburuak. Horietan, zehaztu egiten dira zein diren fruta-arbolen ohiko izurrite edo gaixotasunei aurre egiteko tratamendu fitosanitario egokienak. Gaur egun, honako gidaliburu hauek daude eskura: Mahairako sagarra Sagardoa egiteko sagarraMadaria Mahatsa Bizkaiko Foru Aldundiko informazio teknikoari buruzko orrialdea ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Kontsumitzeko prest dauden elikagaietan Listeria monocytogenes kontrolatzeko gida – FSANZ 2012

Elikagaien Segurtasuneko Zeelanda Berriko Agintaritzaren (FSANZ) Listeriaren Arriskua Kudeatzeko 2008-2013rako Estrategiak honako helburu hauek ditu: Bermatzea elikagaien bidez transmititutako gizakien listeriosi-kasuak ez direla ugaritzen. Kontrol-neurri praktiko, erabilgarri eta errentagarriak sortzea eta ezartzea. Kontrol-neurriak zaintzeko eta ebaluatzeko programa sortzea eta ezartzea. Estrategia horren berri ematea elikakateko operadore guztiei. Helburu horiek lortzeko, FSANZek Kontsumitzeko prest dauden elikagaietan Listeria monocytogenesa Kontrolatzeko Gida sortu du. Honako atal hauek osatzen dute gida: Listeria kudeatzea Honako hauei buruzko informazioa ematen da: Listeriaren ezaugarriak, iturriak, kutsadurak elikagaietan dituen ondorioak eta elikagaiak prozesatzean dituen sarbideak. Halaber, ekoitzitako elikagai-motaren arabera, L. monocytogenesa kontrolatzeko neurriak prozesuko zein fasetan eta nola ezarri behar diren azaltzen du. Ekoizpenerako Jardunbide ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Ebaluazioa: Kataluniako herritarren hondakin fitosanitario batzuekiko esposizioa – ACSA 2013

ACSAk ebaluatu egin du Kataluniako herritarrek dietaren bidez produktu fitosanitario batzuekiko duten esposizioa, 2005-2007 urte bitartean. Hain zuzen ere, produktu horiek kutsatzaile organiko iraunkorrak (KOI) dira, eta, besteak beste, honako hauek aztertu dira: DDTa, aldrina, dieldrina, endrina, heptakloroa, hexakloroziklohexanoak, endosulfana eta alaklora. Dokumentu honetan osagai horien karakterizazioari, toxikotasunari eta FAO/OMEk ezarritako erreferentziazko baloreei buruzko informazioa ematen da.Ebaluazio honetan 3.456 elikagai-lagin aztertu dira, Kataluniako herritarren dieta ondoen ordezkatzen dituzten 12 elikagai-taldeetako 144 laginen bidez (haragia, arrainak, barazkiak, lekaleak, tuberkuluak, frutak, arrautzak, esnea, esnekiak, ogi eta laboreak, koipeak eta opilgintza-produktuak). KOI horien ingesta kalkulatzeko, Kataluniako herritarren nutrizio-egoerari eta elikadura-ohiturei buruz 2002-2003an eginiko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago