Berriak

Elikagaiek osasunean dituzten arriskuei eta onurei buruzko komunikazioa

EFSAk elikagaien kontsumoak osasunean dituen arriskuei eta onurei buruzko komunikazioaren gaineko literatura zientifiko garrantzitsuaren berrikuspen bat argitaratu du. Egindako azterketek agerian utzi zuten Europako kontsumitzaileek garrantzitsutzat jotzen dutela informazioa jasotzea eta modu positiboan baloratzen dutela elikagaien segurtasuna. Argitalpenak, amaieran, komunikazioa hobetzeko eta herritarren artean elikadura sistemarekiko konfiantza sortzeko jarraibideak eskaintzen ditu. Berrikuspen horretan, EFSAk 2018 eta 2022 artean parekoen ebaluazio bidez berrikusitako aldizkarietan argitaratutako 48 azterlan (gehienak Europar Batasunean argitaratuak) identifikatu eta aztertu ditu. Azterlan horiek honako gai hauei buruzkoak dira: Kontsumitzaileek elikagaien, produktuen eta elikagaietako osagaien ekoizpenari buruz dituzten itxaropenak. Elikagaiei eta elikadura-produktuei buruzko informazio-iturri gogokoenak. Elikagaien arriskuei eta onurei buruzko informazioari erantzunak. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Behien sektorean emisioak murrizteko Teknika Erabilgarri Onenak (TEO)

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak eta Trantsizio Ekologikoko Ministerioak behien sektorean aplika daitezkeen Teknika Erabilgarri Onenen (TEO) erreferentziazko zerrenda argitaratu du, sektore ekoizleari emisioak murrizteko eta simaurra kudeatzeko baserrietan aplikatzen diren tekniken berri emateko beharra errazteko. Argitaratu berri den dokumentuak abenduaren 27ko 1053/2022 Errege Dekretua (behi-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena) betetzen du; horren arabera, agintaritza eskudunek behien sektorerako teknika eskuragarriak erabaki eta argitaratu behar dituzte 2023ko abenduaren 31 baino lehen, murriztutako emisioei lotutako ehunekoak barne.   Bestalde, behien ekoizpenerako sektoreak emisioak murrizteko edo arintzeko TEOak adierazi behar ditu, bai eta simaur solido eta likidoen edo mindaren kudeaketa ere. Betekizun horrek III. ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Glifosato herbizidaren arriskuaren ebaluazioa

EFSAk glifosato herbizidaren arriskuaren ebaluazioaren ondorioak argitaratu ditu, eskura dagoen ebidentzia zientifiko guztia bilduta, eta, horri esker, ondorioztatu du glifosatoak ez dituela betetzen asaldura endokrinoaren irizpideak. Ondorio horiek glifosatoaren onarpenaren hurrengo berritzeari buruz erabakitzeko balioko diote Europar Batasunari. EFSAk Glifosatoaren arriskuaren ebaluazioaren berdinen arteko berrikuspena gauzatu du, Frantziako, Herbeheretako, Suediako eta Hungariako agintari eskudunek eratutako Glifosatoaren Ebaluazio Taldeak emandako informazioan oinarrituta. Era berean, Substantzia Kimikoen Europako Agentziak (ECHA) proposatutako sailkapen eta etiketatze harmonizatua onartu du, 2022ko maiatzean argitaratua. Erabilerak: glifosatoaren eraginkortasuna frogatu da urteko eta bi urteko belar txarren eta belar txar iraunkorren aurka, baldin eta hostoetan ihinztatzen bada barazki, azukre-erremolatxa, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Atal berria nutriente kritikoei buruzko informazioarekin

Erikortasun- eta heriotza-tasen arrazoi nagusia gaixotasun ez transmitigarriak dira (OME, 2018). Elikadura oso garrantzitsua da hainbat gaixotasun ez transmitigarri prebenitzeko (gaixotasun kardiobaskularrak, gaixotasun zerebrobaskularrak, II motako mellitus diabetesa eta zenbait minbizi-mota). Gaixotasun horien kasuan, azukre, gantz  edo gatz (“nutriente kritiko” gisa ezagunak) asko kontsumitzea da arrisku-faktore nagusietako bat. Pertsonei elikadura-ohitura osasuntsuak bereganatzen laguntzeko, azken urteotan material grafiko eta informazio asko garatu dugu, gure webgunearen Elikadura osasungarria atalean eskuragai dagoena; atal hori aldizka eguneratzen da. Azukrea, gatza edo zenbait gantz asko kontsumitzeak ondorio kaltegarriak dituenez pertsonen osasunarengan, “nutriente kritikoak” atala gehitu dugu, non nutriente horiei buruzko informazioa biltzen den, hura aztertu eta aukera osasuntsuagoak ...

Irakurri gehiago

Albaitaritzako sendagaiaren erabilerari buruzko Errege Dekretu berria

Albaitaritzako medikamentuaren erabilerari buruzko sendagaien banaketa, preskripzioa, salmenta eta erabilera arautzen duen uztailaren 18ko 666/2023 Errege Dekretua onartu berri da. MAPAk berriki jakinarazi du nahitaez bete beharreko arau berri hau argitaratu dela. Bertan, honako betebehar hauetako batzuk ezartzen dira: Albaitaritzako profesionalentzat: mikrobioen aurkako sendagaien erabilera ezartzen du, osasun publikorako arriskuari dagokionez, baita tratamendu metafilaktikoak egiteko eskakizunak ere. Handizkako banaketan figura berri bat arautzen da: kontratu bidezko biltegiak. Txikizkako salmentan, abeltzaintzako erakunde edo talde gisa har daitezkeen sozietateak definitzen dira, eta errezeta elektronikoak igortzeko plataformen kudeaketa arautzen da. Antibiotikoen errezeten datuak osasun-agintariei elektronikoki helarazteko. Abeltzaintzako ustiategietan medikamentuen erabileran hondakinak kudeatzeko. Arauaren helburua albaitaritzako ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaien kontsumo jasangarrirantz

Europako Batzordeak aditu-talde independente baten txostena argitaratu du. Bertan, zenbait gako aztertzen dira estatu kideek kontsumitzaileak dieta osasungarri eta jasangarriagoak izatera animatzeko ekintzak susta ditzaten. Elikagaien jasangarritasunaren arloko Batzordearen politikak diseinatzeko, batik bat, F2F (Farm to Fork, baserritik mahaira) hartzen da estrategia nagusitzat, eta NPE (Nekazaritza Politika Erkidea) ekintza-tresnatzat, asmo handiko ingurumen-eskemak sortu ditu eta. SAPEAren (Science Advice for Policy by European Academies, Politikarako Europako Akademien Batzorde Zientifikoa) proben berrikuspen-txostenaren (EER, Evidence Review Report) laburpenean, legegintzak esku har dezakeen bost arlo identifikatzen dira: Prezioak (Adib.: osasungarriak edo jasangarriak ez diren elikagaiak garestitzeko neurri fiskalak) Eskuragarritasun fisikoa (Adib.: arauak sortzea RETAIL eta janari‑zerbitzuetan ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Aspartamo arriskuaren ebaluazioa: “agian kartzinogenoa” eta onargarria den eguneko ingestio muga berdina

CIICak aspartamoa gizakientzat kartzinogenoa izan daitekeela adierazi du (CIICaren 2B taldea); izan ere, ezarri du horren gizakionganako kartzinogenizitateari buruzko “ebidentzia mugatua” dagoela, eta JECFAk berretsi du produktu honen eguneko ingestio onargarria gorputz‑pisuaren 40 mg/kg-koa dela. Minbiziari buruzko Nazioarteko Ikerketa Zentroak (CIIC), Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Elikagai Gehigarrien Adituen FAO/OME Batzorde Mistoak (FECFA) eta Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundeak (FAO) aspartamoak osasunean dituen eraginen ebaluazioak argitaratu dituzte.   Aspartamoa 1980az geroztik elikagai eta edari askotan erabili den edulkoratzaile artifiziala da. Esaterako, edari dietetikoetan, txikleetan, izozkietan, esnekietan, gosaltzeko zerealetan, hortzetako pastan eta botiketan erabiltzen da, bai eta eztulerako botiketan eta bitamina mastekagarrietan ere.   Aspartamoari buruzko ebaluazioetan adierazi da ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren mundu-mailako egoerari buruzko SOFI 2023 txostena

Mundu-mailako pandemia batetik berreskuratzen ari garen honetan, berreskuratze-prozesu horretan desberdinkeriak daude herrialde batzuetatik besteetara, baita herrialdeen barruan ere. Gainera, mundua Ukrainako gerraren ondorioak ere ari da pairatzen, zeinak elikagaien eta energiaren merkatuak aztoratu baititu. Bestetik, gero eta argiago dago nekazaritzako elikagaien sistemek kalte handiak jasaten dituztela krisien (adibidez, COVIDarena), klimaren aldakortasunaren eta muturreko fenomeno klimatikoen ondorioz, baita ekonomia-uzkurduren ondorioz ere. Testuinguru horretan, txostenean zifra hauek daude bilduta: 735 milioi pertsona inguruk gosea pasatzen dute (2019an, pandemiaren aurretik, baino 112 milioi gehiago). Aurreikuspenen arabera, 2030ean 600 milioi pertsonak azpielikadura kronikoa pairatuko dute. Pandemiarik eta Ukrainako gerrarik egon izan ez balitz, zifra hori 119 ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

PENTSUEN MAPA-animalien elikaduraren sektoreari laguntzeko tresna

Animalien elikadurarako produktuek substantzia gogaikarriak izan ditzakete. Substantzia horiek animalien osasuna kaltetu dezakete, eta, animalia-jatorriko produktuetan egon daitezkeenez, giza osasuna eta ingurumena ere kaltetu ditzakete. Ezinezkoa da animalien elikadurarako produktuetatik substantzia gogaikarriak erabat kentzea; hortaz, garrantzitsua da haien edukia murriztea, aintzat hartuta substantziaren toxikotasuna, biometagarritasuna eta biodegradagarritasuna, nahi ez diren ondorio kaltegarriak ager ez daitezen. Arriskuen ebaluazioetan oinarrituta, honako araudi hauetan daude jasota substantzia gogaikarri horien gehieneko edukiak:2002/32/CE Zuzentaraua eta ondorengo aldaketak, eta 465/2003 Errege Dekretua, animalien elikadurako substantzia gogaikarriei buruzkoa. ELIKAk, animalien elikadurako eragileek substantzia horien mugak ezagutzearen garrantziaz jabetuta, PENTSUEN MAPA tresna argitaratu du, sarbide librekoa. Tresna horrek diseinu eta funtzionaltasun ...

Elika Animalien Elikadura

Irakurri gehiago

Areagotzen ari den arriskua: zianotoxinak uretan eta elikagaietan

ACSAk zianobakterioei eta horiek sortzen dituzten toxinei buruzko artikulu bat argitaratu du ANSESek egindako ebaluazio batean oinarrituta. Ebaluazio horretan ur edangarrian, jolaserako uretan eta arrantza profesionaleko eta aisialdiko jardueretan erabilitako uretan zianobakterioak eta horren toxinak agertzearen ondoriozko arriskuen berri ematen da. Lurrean zein uretan (gazi zein gezan) hazten den mikroorganismo mota bat da. Eguzkiak gogor jotzen duenean eta uraren tenperatura 20 gradutik gorakoa denean, izugarri areagotu daiteke egun gutxi batzuetan eta loraketa gertatzen da; ondorioz, pertsona zein animalientzat kaltegarriak izan daitezkeen toxinak sor daitezke, zianotoxinak, hain zuzen ere. ANSESek Europako herritarrek toxina horiek kontsumitzeagatik izan dezaketen arriskuaren karakterizazioa egin du, mikrozistina barietate ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Klima-aldaketa eta gaixotasunen hedapenaren hazkundea

Europako Ingurumen Agentziak (EIA) txosten bat argitaratu du gaur egun tenperatura altuek eta bero-boladek gizakien osasunean duten eraginari buruz eta datu horiek oinarri hartuta ohartarazi du klimarekiko sentsibleak diren gaixotasun kutsakorrak ugaritzen ari direla; sortzen ari den mehatxu hori hedatu egin daiteke hegoaldetik Europa iparraldera. Txostenak hiru bloke nagusi ditu eta oinarrizko puntu hauek atera dira: Klima-aldaketak eta pertsonen osasunarekin eta ongizatearekin duen harremanak isla handiagoa behar dute EBren politiketan. Klima-aldaketara egokitzeko Europako politika nazionalek klimaren eragina kontuan dute eta gehienetan erreaktiboak dira. Aldiz, klima-aldaketak eragiten dituen osasun-arazoetara gutxiago fokatuta daude. Gainera, oro har, aztertzeko edo prestatzeko izaera dute, izaera praktikoa ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Getxoko elikadura-establezimenduentzako elikadura jasangarriko prestakuntza

ELIKAk “Zertaz ari gara, elikaduraren sektorean iraunkortasuna terminoa erabiltzen dugunean?” izenburudun jardunaldian parte hartu du. Jardunaldia Getxoko Udalak antolatu du eta elikadura jasangarriaren aldeko tokiko establezimenduen sareari zuzenduta dago. Mahai-inguru formatuan egin zen otsailaren, Getxo Elkartegian. Eskuragarri dago honako esteka honetan: JORNADA 1: ALIMENTACIÓN SOSTENIBLE - YouTube Eztabaida-mahaia ELIKAk dinamizatu zuen eta bertan ekoizpen ekologikoaren, tokiko eta sasoiko ekoizpenaren, elikagaien xahuketaren aurkako borrokaren  eta elikadura osasungarriaren arloko erreferentziazko pertsonek parte hartu zuten. Bilatutako helburua honako hau zen: elikadura-establezimenduetako titularrei argudioak ematea bezeroei elikadura jasangarriaren berri emateko eta horren inguruan sentsibilizatu ahal izateko. Gainera, informazio-pilula txikiak grabatu ziren. Pilula horiek sare sozialetan argitaratu dira, ...

Elika Jasangarritasuna

Irakurri gehiago

Mikrobiomaren garrantzia elikagaien segurtasunerako eta nutriziorako

FAOko adituek mikrobiomek elkarren artean eta ingurunearekin elkarreragiten duen ekosistema dinamiko gisa duten garrantzia azpimarratzen duten lau txosten egin dituzte, pertsonen, animalien, landareen  eta planetaren osasunarekin zerikusia duten gaiak azaltzeko.   Txosten horiek mikrobiomari buruzko eztabaida zientifikoa sortu eta eztabaida horretan ekarpena egin nahi dute, ekosistema horiei buruzko ikerketa sistematikoan esparru harmonizatuago baten beharra identifikatzeko, elikagaien segurtasunean eragin handia baitute. Mikrobiomak landare, animalia, lurzoru, baso, ozeano eta gizakietan daude. Haien osaera eta eginkizunak asko aldatzen dira espazioan eta  denboran zehar. Sekuentziazio genomikoari esker, hesteetako mikrobiomaren eredu jakin batzuk identifikatu dira, osasunarekin eta nutrizioarekin lotuta egon daitezkeenak, hala nola hazkuntza atzeratua, obesitatea eta gehiegizko ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Alerta eta Kooperazio Sarearen 2022ko txostenaren analisia

2022an, AACk eta FFNk bi sare horietan inoiz baino jakinarazpen gehiago jaso zirela erregistratu zuten. RASFFen kasuan, 2022. urtea bigarren postuan geratu zen, 2021a izan zelako jakinarazpen gehien jasotako urtea. Alerta eta Kooperazio Sarea (ACN) Elikagai eta Pentsuetarako Alerta Azkarreko Sistemak (RASFF), Administrazio Laguntza eta Kooperazio Sistemak (AAC) eta Elikadura Iruzurraren Sareak (FFN) osatzen dute. Sareko kideen artean nekazaritzako elikakateko kontrol ofizialen arloko informazio-trukea errazteko dago diseinatuta. Europako Batzordeak diseinatu eta kudeatutako tresna informatiko baten bitartez egiten dira trukeak: iRASFF plataforma. RASFFri esker, agintaritza eskudunek modu azkarrean elikagai eta pentsuekin lotura duten gizakien eta animalien osasunerako arrisku larriei (zuzenak edo zeharkakoak) buruzko informazioa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Katalunian merkaturatzen diren landare-jatorriko haragi-analogoak: nutrizio-profilaren ebaluazioa

Azken urteotan, ikusi da zenbait arrazoi direla-eta gero eta joera handiagoa dagoela dieta begetarianoak edo beganoak egiteko; batik bat arrazoi etikoengatik (animalien ongizatea eta ingurumena dira aipagarrienak) eta, neurri txikiagoan, osasun arrazoiengatik.   Horrekin batera, merkatuan haragi-analogoen kopurua handitu da; izan ere, herritarrek elikadura begetarianoa edo beganoa egiteaz gain, zenbait pertsonek murriztu egin nahi dute animalia-jatorriko produktuen kontsumoa eta elikagai berriak sartu nahi dituzte beren dietan.   Testuinguru horretan, Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziako (ACSA) Elikagaien Segurtasunaren Batzorde Zientifiko Aholkulariak Kataluniako merkatuan eskuragarri dauden landare-jatorriko haragi-analogoen nutrizio-osaeraren ebaluazioa egin zuen, antzeko kategoriatako animalia-jatorriko eratorriekin alderatuta. Horrez gain, landare-jatorriko haragi‑analogoak egiteko erabilitako osagaiak eta etiketetako nutrizio- ...

Irakurri gehiago

Elikagaien segurtasunean kultura txertatzeko gida

Elikagai eta Edarien Europako Industriaren Elkarteak, FoodDrinkEurope-k, Elikagaien Segurtasuneko Kulturari buruzko gida laburra argitaratu du, elikagai-enpresetako eragileei zuzenduta dagoena. Gidaren helburua honako gai hauei buruzko orientabidea ematea da: Lege-esparrutik eratorritako ondorio nagusiak. Elikagaien Segurtasunaren kultura garatu eta neurtzeko erabil litekeen printzipio orokor eta tresnak. Kultura hori aplikatzeko Jardunbide Egokien adibideak. Gidaren barnean “Elikagaien Segurtasuneko Kultura garatzeko hamar puntuko Plana” nabarmentzen dugu, baita Zuzendaritzak konpromisoa ezarri eta abiaraztearen, langileen parte-hartzea eta egokitutako trebakuntzaren, etengabeko hobekuntzaren, eta ekintza zuzentzaileen kudeaketen zenbait adibide ere. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikadura edoskitzaroan

Batzuetan, arrazoia edozein dela ere, amagandiko edoskitzea ez da bideragarria izaten edo ezinezkoa izaten da edoskitzeari luzaroan eustea, eta, kasu horietan, bularreko haurrentzako prestakinak edo hasierako formulak eman behar zaizkie haurtxoei. Bada, egoera horretan dauden amei informazioa emateko eta lasai egoten laguntzeko asmoz, AESANek sor daitezkeen kezkak argitzeko dibulgazio-materiala argitaratu du.   Material horretan, honako hauek bildu dira:   Zer dira bularreko haurrentzako prestakinak? Nola daude araututa? Prestakinak modu seguruan prestatzeko aholkuak; bereziki, egoera zaurgarrian dauden bularreko haurrentzat (28 egunetik beherako haurtxoak, goiztiarrak, pisu gutxikoak, immunodeprimituak). Haurtxoak elikatzeko hasierako formulak edo jarraipen-formulak erabili behar dituzten amei sortu ohi zaizkien galderentzako erantzunak. ...

Irakurri gehiago

Doner Kebab: Establezimendu mota hauetarako higiene eta osasun gomendioak

Bartzelonako Osasun Publikoko Agentziak (ASPB) txosten hau argitaratu du Bartzelonako hirian saltzen diren Elikagaien Osasun Kalitateari buruzko Ikerketa programatik (IQSA) lortutako emaitzekin. Txosten honetan, hiriburuko “Doner Kebab” establezimenduetako lagin adierazgarri batean egindako kontrolen emaitzak erakusteaz gain, elikagaien operadore mota horiei zuzendutako gomendioak, intereseko estekak eta erreferentziazko legedia ere biltzen dira. Operadore guztiek kutsadura gurutzatuaren arriskua ekiditeko edo elikagaiak bakterio patogenoak haztea eragozten duten tenperaturetan mantentzeko neurriak hartu behar dituzte Lehengaia jasotzea eta biltzea Izoztutako haragi‑konoen tenperatura –18 °C edo gutxiagokoa dela egiaztatu behar da. Hoztutako elikagaiek 4 °C edo gutxiagoko tenperaturan egon behar dute, edo etiketan adierazten den tenperaturan. Saltsak eta barazkiak ahalik ...

Elika Elikagaiak

Irakurri gehiago

Esnetarako behien ongizateari buruzko zientzia-irizpen berria

EFSAk duela gutxi EBko esnetarako behien ongizateari buruzko zientzia-irizpen bat argitaratu du, eta erkidegoaren legean egiten ari diren berrikuspena babestuko du. Europako Batzordeak EFSAri agindutako azterlanak hainbat eremu espezifiko jorratu zituen, eta honako hauek izan ziren aurkikuntzak: Ostatatze-sistemak: etzalekuetan ukuiluratzeko sistemak dira hedatuenak EBn. Jarraian ohe irekiko sistemak eta ukuiluak daude. Hortaz, azken hamarkadan larreetarako sarbideak behera egin du. Ongizate-maila oso aldakorra da; hala ere, ukuiluetan etengabe dauden behien kasuan ongizateak behera egiten duela agerikoa da, eta hori faktore hauekin lotuta dago: mugitzen ez diren denbora, ukuiluak animalien beharretara egokitzea eta elikaduraren kalitatea. Ongizaterako ondorioak Lokomozio-nahasmenduak. Ostatatze-sistemen artean, herrena da ongizateari ...

Elika Abeltzaintza

Irakurri gehiago

Elikagaien segurtasunaren kultura enpresetan: egiaztapen-estandarrak lortzeko laguntzak

Gaurtik aurrera, honako jarduera hauetara bideratutako laguntzak eskura daitezke: negozio bat martxan jarri edo garatzera; I+G proiektuen bideragarritasun-azterlanak egitera; patenteak eta beste aktibo immaterial batzuk lortu, balioztatu eta defendatzera; eta elikadura-segurtasunaren arloan egiaztapen-estandarrak lortzeari lotutako aholkularitza- eta/edo kontseilatze-zerbitzuen kontratazioa babestera eta berrikuntzako eta digitalizazioko aholkularitza lanetara. Laguntza-ildo horien barruan 4. finantzaketa-ildoa aurkitu ahal dugu: “Enpresetan elikagaien segurtasunaren kultura ezartzeari eta lehenengo aldiz elikagaien segurtasunaren arloko egiaztapenak lortzeari buruzko diagnostiko-azterlanak”. Eskaerak aurkezteko epea gaur bertan hasi eta hilabeteko epean amaituko da.   Pertsona fisikoek eskaera aurrez aurre eta elektronikoki aurkeztu ahalko dute. Azken modalitate horretan, eskaerak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan aurkeztuko dira:  ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago