Berriak

Albaitaritzako sendagaien zaintza eta kontrola Katalunian – ACSA 2013

Elikagaien Segurtasunerako Kataluniako Agentziak (ACSA) txosten bat argitaratu du, 2011. eta 2012. urteetan zehar egon diren albaitaritzako sendagaien zaintzari eta kontrolari buruzko emaitzak jasotzeko. Txosten horretatik ondorioztatzen denaren arabera, hartutako laginak bat datoz, neurri handi batean (% 99,8), indarrean dagoen araudiarekin. Zehazki, txostenak jaso eta aztertu egiten ditu albaitaritzako sendagaien ekoizpena, merkaturatzea eta erabilera elikagaiak ekoizten dituzten animalietan, bai abeletxeetan, bai hiltegietan. Era berean, albaitaritzako osagaien hondakinak eta animalietan eta animalietatik eratorritako produktuetan eragin farmakologikoa duten beste substantzia batzuk ere aztertzen ditu. Urteroko argitalpen hori 2004. urteaz geroztik egiten da Katalunian.Kontrol horien helburua da araudiaren urratzeak atzematea, dagokion moduan jarduteko. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Zientzia-txostena: EBko botulismoaren tratamendua – ECDC 2013

ECDCk igorritako txosten batean identifikatu egiten dira F motako botulismoaren aurkako tratamenduaren epidemiologia, morbilitatea eta erabilgarritasuna, Clostridium baratiik 2011n Espainian eragindako F motako botulismoaren agerraldiaren karietara egindako berrikuste bibliografikoa eta klinikoa dela eta. Eskuragarri dagoen informazioak adierazten du erabilgarri dauden tratamenduak ez direla eraginkorrak AB antitoxinarekin edo ABE antitoxina tribalenteekin, ezohiko botulismo mota honetarako. Gainera, oso ebidentzia kliniko gutxi dago E antitoxinaren eta F neurotoxinaren arteko neutralizazio gurutzatuari buruz. Beraz, beharrezkoa da EBn botulismoaren zaintza handiagoa egitea, eta zientzia-ebidentzia gehiago lortzea Clostridium baratiik ekoitzitako F neurotoxina motari buruz. Izan ere, Europar Batasunean ez da antitoxina botuliniko eraginkorrik onetsi, gaixotasun horri aurre egiteko. ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

C bitaminaren eta manganesoaren ingestarako erreferentziako balioak 13/11/05

EFSAk (Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak) herritarrentzako erreferentziako ingestak ezarri ditu C bitaminarako eta manganesorako, Europako Batzordeak hala eskatuta.Erreferentziako balioak jasotzen dituzten irizpen zientifikoak argitaratu egin dira kontsulta publikora eraman ondoren. Hona hemen emaitzak:C bitamina - batez besteko beharra (AR) eta herritarrentzako erreferentziako ingesta (PRI) Gizon helduak:90 mg/egun (AR) eta 110 mg/egun (PRI)Emakume helduak:80 mg/egun (AR) eta 95 mg/egun (PRI)Haurrak:(batez besteko beharra (AR))1 eta 3 urte bitarteko haurrak:20 mg/egun15 eta 17 urte bitarteko nerabeak: 90 mg/egunManganesoa - ingesta egokia Helduak:3 mg/egun7 eta 11 hilabete bitarteko haurtxoak:0,02-0,5 mg/egunHaur eta nerabeentzat helduen balioak estrapolatzen dira eskala isometrikoak eta erreferentziako gorputz-pisuak erabilita.Irizpen zientifikoa: C ...

Amarantoarekiko (E 123) esposizioaren ebaluazio hobetua 13/11/04

Amarantoa (E 123) elikagaien gehigarria da, eta Europar Batasunean elikagaien koloratzaile gisa onartuta dago hainbat elikagaitan erabiltzeko.Elikagaien gehigarri hori EBko Elikadurako Zientzia Batzordeak (SCF, 1976, 1979, 1983) eta elikagaien gehigarrien adituen FAO/OME Batzorde Mistoak (JECFA, 1972, 1975, 1978, 1984) ebaluatu dute.2010. urtean amarantoa berriro ebaluatu zen, eta emandako zientzia-irizpenean, Batzorde Tekniko Ebaluatzaileak ondorioztatu zuen herritar helduek izan dezaketen esposizioa handiagoa izan ziekeela Eguneko Ingesta Onargarria (EIO) baino.Hori dela eta, EFSAk koloratzaile horrekiko esposizioaren ebaluazio zehatzagoa egin du, elikagaietan duen erabilerari buruzko informazio berria ere kontuan hartuta.2010ean, Batzorde Teknikoak 0,15 mg/gorputz-pisuko kg/egun EIOa ezarri zuen amarantoari dagokionez (E 123). Batzorde Teknikoak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nutrizio-beharrak haurtxo eta ume txikientzat – EFSA 2013

EFSAk zientzia-iritzia argitaratu du, eta bertan hainbat gomendio eman ditu Europako haurtxo eta ume txikientzat egokiak diren nutriente-mailei buruz. Sei hilabetetik beherako haurtxoentzat, amaren esnearen nutriente-edukia hartu zen erreferentziatzat, eta egokitzat jotzen den ingesta-maila izan zen oinarria Sei hilabetetik gorako haurtxo eta umeentzat gaur egunera arte dagoen bibliografia hartu zen erreferentziatzat, eta, nutrienteen ingesta-mailari dagokionez. honako gomendio hauek ondorioztatu dituzte:Europako bularreko haurren eta ume txikien artean, egokia da honako hauen ingesta: azido linoleikoa, kaltzioa, fosforoa, magnesioa, kobrea, selenioa, kromoa, molibdenoa, manganesoa, fluoruroa, A bitamina, E bitamina, K bitamina, tiamina, erriboflabina, niazina, azido pantotenikoa, piridoxina, biotina, azido folikoa, kobalamina, C bitamina ...

Erreferentziazko Dosi Akutua alkaloide tropanikoentzat

EFSAk egokitzat jotzen du erreferentziazko dosi akutua (ArfD) ezartzea hiosziamina eta eskopolamina batzen direnerako (alkaloide tropanikoak). Horixe izan da elikagaietan eta pentsuetan alkaloide tropanikoak (AT) egoteak gizakien eta animalien osasunean sor ditzakeen arriskuei buruzko zientzia-irizpenaren ondorioetako bat. Irizpena Elikagaien Segurtasunerako Europako Agentziak sustatu du. ATak bigarren mailako metabolitoak dira eta hainbat landare-familiatan sortzen dira. Hainbat landare-familiatatik datozen 200 AT baino gehiago identifikatu dira, baina alkaloide natural garrantzitsuenak hiosziamina eta eskopolamina dira. Datu gutxi daudenez, EFSAko adituen taldeak hiosziaminaren eta eskopolaminaren arrisku-ebaluazioa besterik ezin izan du egin, AT horien presentziaren eta toxikotasunaren inguruko datuak bakarrik baitzituzten. Hiosziaminaren eta eskopolaminaren ondorio farmakologikoak ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Txerrien H3N2 gripearen arriskua EBn

EBn txerrien gripea egoteko aukera gutxi dago. Hori ondorioztatu dute EBko hiru agentziek (Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza -EFSA-, Sendagaien Europako Agentzia -EMA- eta Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroa -ECDC-), A (H3N2) motako txerrien gripeak EBn duen presentziaren arriskua dela eta. Hiru agentziek egindako ebazpenak ebaluatu eta gomendioak eman ditu A (H3N2) gripearen birusak animalien osasunean eragin ditzakeen arriskuen eta giza zein animalien osasunean izan ditzakeen ondorioen inguruan. Arriskua txikia izan arren, agentziek uste dute garrantzitsua dela txerrien artean dauden gripearen anduien zaintza indartzea. Halaber, uste dute beharrezkoa dela hau gizakien gripearen birusaren zaintzarekin lotzea. Txerriak gordailu garrantzitsua dira gripearen ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Parasitoen arrisku-profilak haragian: Trichinella eta Cysticercus – FAO/OME 2013

FAO eta OME nazioarteko erakundeek Trichinella spiralis eta Cysticercus bovis parasito zoonotikoen arrisku-profila egin dute. Parasito horiek haragi kontsumoaren bidez transmititu daitezke. Bada, profil horien bidez xedea da kontsumitzaileei erakustea horiekiko duten babes maila, arriskuak kudeatzeko zenbait aukera ezartze aldera. Horretarako, hiltegietan eginiko kontrolen informazioan eta gizakien artean eragiten dituen gaixotasunen agerraldiei buruzko datuetan oinarritu dira.Alde batetik, Triquinosia gizakien gaixotasuna da, haragi gordina edo gutxi kuzinatutakoa ( nagusiki Trichinella spiralis parasitoa duten txerri, basurde eta zaldien haragia) kontsumitzearen bidez sortzen dena.. 1986-2009 urteen artean, triquinosiaren 65.818 kasu jakinarazi dira, eta 41 herrialdetan dute jatorria. Hiltegietan Trichinellaren kontrola nahitaezkoa bada ere, ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nekazaritzan erabilitako nitratoekin kutsatutako urak 13/10/17

Europar Batzordeak txosten bat argitaratu du nekazaritzan erabilitako nitratoekin kutsatutako urak babesteari buruz, 2008-2011 denboraldiko estatu kideen txostenetan oinarrituta. Bertan, alderdi hauek nabarmendu dira:Kontrol sareakLurrazpiko urak kontrolatzeko estazioen kopuruak % 10 inguru egin du gora EB-27an (33.493 estazio) eta ur gezaren kasuan % 9 inguru igo da (29.018 estazio).Uraren kalitatea2008-2011 denboraldian, EB-27ko lurrazpiko uren estazioetako % 14,4k 50 mg nitrato/litro kopurua gainditu zuen eta % 5,9 40 eta 50 mg bitartean zegoen.Hobekuntza arina egon da aurreko denboraldiarekin (2004-2007) alderatuta.Nitrato kontzentraziorik baxuenak Finlandian, Suedian, Letonian, Lituanian eta Irlandan aurkitu ziren, eta altuenak Maltan eta Alemanian.Espainian estazioen % 56k 35 mg/l baino ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Artikulua: Elikagaien eta uraren bidez transmititutako sei patogeno nagusien joerak – ELIKA 2013

ECDCk txosten bat argitaratu du, 2006tik 2009ra bitarteko 6 patogeno nagusiei (Salmonella, Campylobacter, STEC/VTEC, Listeria, Yersinia eta Shigella) buruz. ELIKAn txostenaren emaitza bereizgarri guztiak laburbildu ditugu, honako dokumentu honetan.Artikulu osoa ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Nekazaritzan erabilitako nitratoekin kutsatutako urak 13/10/17

Europar Batzordeak txosten bat argitaratu du nekazaritzan erabilitako nitratoekin kutsatutako urak babesteari buruz, 2008-2011 denboraldiko estatu kideen txostenetan oinarrituta. Bertan, alderdi hauek nabarmendu dira:Kontrol sareakLurrazpiko urak kontrolatzeko estazioen kopuruak % 10 inguru egin du gora EB-27an (33.493 estazio) eta ur gezaren kasuan % 9 inguru igo da (29.018 estazio).Uraren kalitatea2008-2011 denboraldian, EB-27ko lurrazpiko uren estazioetako % 14,4k 50 mg nitrato/litro kopurua gainditu zuen eta % 5,9 40 eta 50 mg bitartean zegoen.Hobekuntza arina egon da aurreko denboraldiarekin (2004-2007) alderatuta.Nitrato kontzentraziorik baxuenak Finlandian, Suedian, Letonian, Lituanian eta Irlandan aurkitu ziren, eta altuenak Maltan eta Alemanian.Espainian estazioen % 56k 35 mg/l baino ...

Elika Nekazaritza

Irakurri gehiago

Arriskuen Ebaluaziorako Metodologiak Bateratzeko Sarearen lana – EFSA 2012

EFSAren estrategia da estatu kideekin ahalik eta lankidetza handiena izatea, eta estrategia horrekin bat etorriz, Arriskuen Ebaluaziorako Metodologiak Bateratzeko Sarea eratu zen 2012an. Honako hauek dira sare horren xedeak:Estatu kideen artean elkarrizketa hobetzea metodologiei buruz.Elkar ulertzea Arriskuen Ebaluazioaren printzipioei buruz.Europar Batasunean (EB) egiten diren Zientzia Ebaluazioen ezagutza eta konfiantza sustatzea.Estatu kideen eta EFSAren arteko prozesuetan gardentasuna eskaintzea.Xede horiek eskuratu ostean, maila bateratua lortuko da EBn egindako Arriskuen Ebaluazioan, arriskuen kudeatzaileek zientzia oinarria duten erabakiak hartzeko beharrezkoa den informazioa estandarizatze aldera.Sare horri hainbat gida-agiri aurkeztu zitzaizkion estrategia berriak ezartzeko, arriskuaren edo perilaren karakterizazioa hobetzeko. Horiez gain, Zientzia Batzordearen esparru-agiriak ere aurkeztu ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatua (SCIRI): 2012ko urteko memoria – AESAN 2013

2012. urtean, guztira 3.284 jakinarazpen kudeatu dira: horietatik 161 alertak izan dira, 1.402 informazioak, 1.589 baztertutako elikagaiei buruzkoak eta beste 61 "bestelakoak" gisa sailkatu dira. Hauek dira SCIRIko urteko memoriaren emaitzak, AESANek argitaratu dituenak. Memoria horretako emaitzen artean, hauek nabarmendu behar dira: 2011. urtearen aldean, alerta-jakinarazpenak % 3,6 murriztu dira. Bestalde, informazioari eta baztertzeei buruzkoak % 9,6 eta % 4,5 murriztu dira, hurrenez hurren. 2011ren aldean, zertxobait murriztu dira animalia- eta landare-jatorriko produktuekin lotutako alerta-espedienteak. Aitzitik, ugaritu egin dira elikagaiak ukitzen dituzten elikagaiei buruzkoak. LOTUTAKO ELIKAGAIAK Alertekin lotura gehien izan duten elikagaiak hauek izan dira: Arrainak eta eratorriak (52 alerta) ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

Elikagaietako plagiziden hondakinen zaintza- eta kontrol-programaren emaitzak-AESAN 2013

AESANek argitaratu egin ditu 2012an zehar egindako programaren emaitzak, eta bat ez datozen laginen kopurua 27 izan da (kopuru osoaren % 1,22). Aipatutako 27 laginetatik, 25 frutak eta barazkiak dira, 1 prozesatutako produktuak eta 1 animalia-jatorriko produktuak. Aintzat hartu behar da hondakinen gehienezko mugak (HGM) gainditu dituzten lagin batzuek adostasuna lortu dutela, ziurgabetasun analitikoa dela eta.Guztira 2.210 lagin aztertu dira, eta lortutako emaitzak honako taula honetan jaso dira:Matriz de la muestra Total Sin residuos Con residuos < LMR Con residuos > LMR No conformeAnimalia-jatorriko produktuak658 602 35 21 1Haurrentzako produktuak136 136000Laboreak38281000Produktu prozesatuak3162268911Frutak, barazkiak10625594653825GUZTIRA221015515996037HGMak gainditzen dituzten produktu fitosanitarioen hondakinak, fruta fresko ...

Landareak polinizatzeko polena inportatzeak dituen arriskuak 13/10/14

EFSAko Landareen Osasun Panelak ebaluatu egin ditu Prunus L., Cydonia Mill., Fragaria L., Malus Molino, Pyrus L., Ribes L., Rubus L. eta Vitis L. generoetako polena inportatzeak dakartzan arriskuak, EBn sar ditzaketen birusei eta birusen antzeko organismoei dagokienez.2000/29/EE Zuzentarauak polena jasotzen du landatzekoak diren landareen definizioaren baitan. Bada, ez dagoenez polenean merkatu identifikaturik Fragaria, Rubus, Ribes, Vitis eta Cydonia generoak polinizatzeko, bide horretatik birusak sartzeko arriskua oso txikia da. Ziurgabetasuna ere txikia da. Batez ere, bost genero horietako polena polinizatzeko saltzeko aukerarekin lotzen da, nahiz eta Panelak ezin izan duen salerosketa hori egiaztatu. Alabaina, aukera hori badirudi nekez gerta daitekeela; ...

Elika Elikagaien Segurtasuna

Irakurri gehiago

2012an murriztu egin da Hegazti Gripearen kasu positiboen kopurua Europan 13/10/14

Europako Batzordeak argitaratu egin ditu EBko hegaztien Hegazti Gripearen presentziari buruzko datuak. Guztira 27 herrialde kidek parte hartu dute. Eskortako hegaztien kasuan, guztira 29.404 establezimendutako laginak hartu dira: 8.801 arrautzatarako oiloen abeletxeetan (basokoak eta ohikoak), 5.691 auto-kontsumorako ustiategietan, 5.274 ugaltzeko abeletxeetan eta gainerakoak bestelako ustiategi-mota batzuetan. Emaitzei dagokienez, H5 serotipoan positibo eman duten 40 ustiategi aurkitu dira. Horien artean, nabarmentzekoak dira ahateak haztearekin eta loditzearekin lotutakoak (40tik 28). Halaber, H7 serotipoan positibo eman duten 4 ustiategi egon dira. Basoko hegaztietan, helburu nagusia izan da H5N1 hegazti-gripea atzematea. Azterlanaren jomuga zaintza pasiboa (hiltzear dauden edo hil diren hegaztiak), bereziki 50 hegazti-espezietan. ...